1914ko Bost Nazioen Txapelketa

1914ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen bosgarren ekitaldia izan zen (guztira 32.a). 1914ko urtarrilaren 1ean hasi eta apirilaren 13an bukatu zen. Ingalaterrak bigarren aldiz jarraian eskuratu zuen Slam nagusia.[1]. Lehen Mundu Gerrak eragindako etenaldiaren aurretik jokaturiko azken txapelketa izan zen.

1914ko Bost Nazioen Txapelketa
Datak 1914ko urtarrilaren 1etik
apirilaren 13ra
Txapelduna Ingalaterra Ingalaterra (6.a)
Slam Nagusia Ingalaterra Ingalaterra (2.a)
Partida kop. 9
Puntu gehien ?
Entsegu gehien ?
1913
1920

Txapelketako partida bat ez zen jokatu. Eskoziak Frantziaren aurka jokatzeari uko egin zion 1913ko txapelketan Parisen jokaturiko partidan izan ziren istiluen ondorioz. Partida hartan M. Baxter epaile ingelesak jokalari eskoziarren babesean atera behar izan zuen zelaitik[2].

Puntuazio sistema aldatu

Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak lau puntu balio zituen eta zigor kolpeak hiru.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Sailkapena aldatu

1914ko Bost Nazioen Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1   Ingalaterra 8 4 4 0 0 82 49 +33
2   Gales 6 4 3 0 1 75 18 +57
3   Irlanda 4 4 2 0 2 29 34 -5
4   Eskozia 0 3 0 0 3 20 46 -26
4   Frantzia 0 3 0 0 3 19 78 -59

Partidak aldatu

 
Eskozia eta Ingalaterraren arteko partida, 1914ko Kalkuta Kopa.
Eguna Etxekoa Emaitza Kanpokoa Egoitza
1914-1-1   Frantzia 6 - 8   Irlanda Paris
1914-1-17   Ingalaterra 10 - 9   Gales Londres
1914-2-7   Gales 24 - 5   Eskozia Cardiff
1914-2-14   Ingalaterra 17 - 12   Irlanda Londres
1914-2-28   Irlanda 6 - 0   Eskozia Dublin
1914-3-2   Gales 31 - 0   Frantzia Swansea
1914-3-14   Irlanda 3 - 11   Gales Belfast
1914-3-21   Eskozia 15 - 16   Ingalaterra Inverleith
1914-4-13   Frantzia 13 - 39   Ingalaterra Paris
  Eskozia ez zen jokatu*   Frantzia

Sariak aldatu

Saria Taldea
Bost Nazioen Txapelketa   Ingalaterra
Slam nagusia   Ingalaterra
Koroa hirukoitza   Ingalaterra
Zurezko koilara ez
Kalkuta Kopa   Ingalaterra

Palmaresa aldatu

1914 arteko bakarkako garaipenak.

# Taldea Garaipenak
1   Eskozia 8*
2   Gales 7
3   Ingalaterra 6
4   Irlanda 3
5   Frantzia 0

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak aldatu

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  2. Garcia, Henri. (DL 2011). La fabuleuse histoire du rugby. ([Nouvelle édition]. argitaraldia) La Martinière ISBN 978-2-7324-4528-1. PMC 758735911. (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).

Kanpo estekak aldatu