Nabaskoze

Nafarroa Garaiko udalerria

Nabaskoze[2] ([naβas̺kos̻e][3]) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadean kokaturik, Gazteluberrirekin batera Nabaskoze Almiradioa eratzen du. Zaraitzu eta Erronkariko ibarren atarian dugu. 158 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Nabaskoze
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
CarreteraWalker.jpg
Nabaskozeko kaleen ikuspegia.
Flag of None.svg
Bandera

Nabaskozeko armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaZangozako merindadea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Navascués.svg Navascués / Nabaskoze
AlkateaJesús Lázaro Gonzalo Iriarte
(Almiradío)
Posta kodea31450
INE kodea31181
Herritarranabaskoztar
Geografia
Koordenatuak42°43′06″N 1°06′59″W / 42.718333333333°N 1.1163888888889°W / 42.718333333333; -1.116388888888942°43′06″N 1°06′59″W / 42.718333333333°N 1.1163888888889°W / 42.718333333333; -1.1163888888889
Azalera95,78 km²
Garaiera636 metro
Distantzia62 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria126 (2020: Red Arrow Down.svg −6)
Dentsitatea1,65 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,05
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,24 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 6,25 (2010)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ayuntamientodenavascues.net/

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Nabaskozen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Ipar-mendebaldean Urraulgoiti, iparraldean Galoze, ekialdean Burgi (Erronkari ibarrean) eta hegoaldean Gazteluberri eta Erromantzatua udalerriak ditu mugakide.

KlimaAldatu

Nabaskozen, itsasoaren mailatik 615 metrora, Nafarroako gobernuak 1984an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

HerriakAldatu

Udalerria hainbat herrik osatzen dute: Aizpurgi, Arrakas Beiti, Arrakas Goiti, Nabaskoze eta Ustaize.

Haietaz gain, Egurzanos eta Artesano herri hustuak ere badaude udalerri honetan.

1845ean Aizpurgi eta Ustaize udalerriak Nabaskozerekin fusionatu zituzten; Gazteluberri, aldiz, bereizi egin zen Nabaskozeko Almiradiotik bere udalerria osatzeko.

DemografiaAldatu

Nabaskozeko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,55 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

Nabaskozeko alkate kargurako Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Antonio Iriarte de Vicente aukeratu zuten 2007an. Udaleko bost zinegotzietatik hiru lortu zituen, gehiengo osoa. Beste biak Agrupación Independiente Almiradío (AIA) taldearentzat izan ziren. Baliogabeko botoak zazpi izan ziren (emandako guztien %5,22) eta boto zuriak zortzi (%6,30). Abstentzioa %34,31koa izan zen.

Nabaskozeko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Julian Gogorza Jauregi (AIA) 65 Bai
Antonio Iriarte de Vicente (EAE) 51 Bai
Jose Antonio Braco Dominguez (EAE) 51 Bai
Jon Ballatz Barrios (EAE) 50 Bai
Jesus Lazaro Gonzalo Iriarte (AIA) 50 Bai

2011ko udal hauteskundeetan biztanleria urriko udalerri honetan Espainiako Alderdien Legearen eragina funtsezkoa izan zen; aurkeztutako lau zerrendetatik espainiar fiskaltzak hiru (Bildu, Iriarte alkatearen Pialote eta Biscasa[5]) inpugnatu zituen ezker abertzalearekin zerikusia zutelakoan[6]. Azkenean Agrupación Independiente Almiradío (AIM; 3 zinegotzi, alkate aukeratu zuten Jesús Lázaro Gonzalo barne) eta Bildu (bere bi kideak ere zinegotzi bihurtuta) besterik ez ziren hautestontzietan egon[7]. Nabaskozeren biztanleriagatik botoa zerrendari barik hautagaiari ematen zaiola kontuan hartu behar da.

UdaletxeaAldatu

  • HELBIDEA: Antonio Arostegi kalea, 5

AlkateakAldatu

2007-2011 Antonio Iriarte de Vicente Eusko Abertzale Ekintza
2011-2015 Jesús Lázaro Gonzalo Iriarte Almiradío

Azpiegitura eta garraioakAldatu

 
Nabaskozeko Almiradiora ongi etorria ematen duen kartela, Erronkaribarretik datorren errepidean.
 
Arbaiun arroilaren ikuspegia.

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Ondasun nabarmenakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Santa Maria eliza (Nabaskoze)»

Santa Maria Zelaikoa izeneko baseliza erromaniko ederra nabarmentzekoa da, XII. mendean egindakoa eta Zaraitzu ibaiaren ondoan kokatua.

Natur ondareaAldatu

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Nabaskoze
 
Aizpurgi | Arrakasbeiti | Arrakasgoiti | Nabaskoze | Ustaize