Ireki menu nagusia

Artikulu hau Bizkaiko musikagileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jesus Aranbarri».

Jesus Aranbarri Garate (Bilbo, Bizkaia, 1902ko apirilaren 13a - Madril, Espainia, 1960ko uztailaren 11) musikagilea izan zen. Zazpi kaleetan jaioa, auzokidea zuen Miguel de Unamuno idazlearen laguna izan zen. Aita musikaria zen, eta bera ere musika arloan murgildu zen gaztetatik, Academia Vizcaína de Música delakoan ikasketak eginez eta geroago Jesus Guridiren beraren ikaslea izan zen, Parisera ikastera ere animatuko zuena.

Jesus Aranbarri Garate
Bizitza
Izen osoa Jesús Arámbarri y Gárate
Jaiotza Bilbo1902ko apirilaren  13a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1960ko uztailaren  11 (58 urte)
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria eta musikagilea
Enplegatzailea(k) Madrid Royal Conservatory Itzuli

Hamasei urterekin, pianoa jotzen ibili zen zinema mutuko filmak lagunduz. Geroago, Bilboko Udal Bandan ibili ondoren, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari bihurtu zen.

Gaur egun jaioterriko Solokoetxe auzoko kontserbatorioak bere izena darama. Halaber, 2003ko ekainean Euskalduna Jauregian "Sorgin-Morgin, Aker-Maker" izeneko dantza ikuskizuna aurkeztu zuten Aranbarriren omenez, laguna izandako Segundo Olaetaren izena daraman ballet konpainiak egindakoa.

LanakAldatu

  • "Cuatro Improptus"
  • "Canto Elegíaco" (1930)
  • "Cuarteto"
  • "Gabonzar Sorgiñak" (1930)
  • "Minueto y Rondo"
  • "Ocho Canciones Vascas" (1931)
  • "Aiko-Maiko" (balleta, 1932)

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu