Seamus Heaney (Castledawson, Ipar Irlanda, 1939ko apirilaren 13Dublin, 2013ko abuztuaren 30a) irlandar idazlea izan zen, poesia eta saiakera landu zituena. Literaturako Nobel Sariduna izan zen.

Seamus Heaney

Bizitza
JaiotzaCastledawson1939ko apirilaren 13a
Herrialdea Irlandako Errepublika
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaDublin2013ko abuztuaren 30a (74 urte)
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaPatrick Heaney
AmaMargaret Kathleen McCann
Ezkontidea(k)Marie Devlin
Hezkuntza
HeziketaSt Columb's College (en) Itzuli
Belfasteko Queen's unibertsitatea
Bates College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, itzultzailea, hizkuntzalaria, poeta, idazlea, unibertsitateko irakaslea, aktorea eta autorea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakDante Alighieri, Derek Mahon, Wilfred Owen, Robert Frost, Virgilio, John Montague (en) Itzuli, John Millington Synge, Herbert McCabe (en) Itzuli, William Butler Yeats, T. S. Eliot, William Wordsworth, Geoffrey Chaucer, Patrick Kavanagh, Lord Byron, Rainer Maria Rilke, Samuel Palmer, William Shakespeare, John Keats eta Czesław Miłosz
KidetzaAosdána (en) Itzuli
Royal Irish Academy (en) Itzuli
Errege Literatura Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm2573636 IBDB: 15021
Last fm: Seamus+Heaney Musicbrainz: c867c229-53a9-447e-8191-9cbccd4a827d Songkick: 394057 Discogs: 1080135 Allmusic: mn0001690109 Find a Grave: 116281839 Edit the value on Wikidata

Literatura-ibilbidea

aldatu

1957an Belfast hirira joan zen, eta Queen’s unibertsitatean ingeles literatura ikasi zuen. Urte batzuk geroago, berriz ere Befastera bueltatu zen, eta 1966 eta 1972 bitartean irakasle gisa jardun zuen. Horren ondoren, literatura izan zuen lanbide bakar. Heaney irlandar katolikoa zen, eta Ulster eskualdeko katoliko eta protestanteen arteko gatazkak asko eragin zion.

1962an bere lehenengo poemak argitaratu zituen, aldizkarietan, Incertus ezizenaz. Belfasteko literatura giroa ezagutu zuen, eta poeta gazteen elkarte bat sortzen lagundu zuen. Garai hartako poesiek Ipar Irlandako herri giroko bere esperientzia pertsonalak biltzen dituzte. Horrelakoak idazteagatik abertzale irlandartzat zeukatela ohartu zenean, Ulsterretik alde egin zuen eta Irlandako Errepublikara joan zen bizitzera familiarekin 1972an, Dublinera hain zuzen[1].

Handik aurrera bere poesia gai unibertsaletara zabaldu zen, eta sinbolismorantz egin zuen, gauza misteriotsu eta anbiguoekiko zeukan lilura agerian jarriz. Heaneyren obretako batzuk pisu handikoak dira poesia unibertsalean: North (1975, Iparra) da haren lanik hoberena, Ulsterri buruzko inpresio sorta bat.

Dublingo Carysfort College ikastetxean 1975 eta 1980 bitartean irakasle gisa aritu zen.

1984an Estatu Batuetako Massachusetts estatuko Harvard unibertsitatean katedra bat bereganatu zuen. Gainera, 1989 eta 1994 artean Ingalaterrako Oxfordeko unibertsitatean olerkigintzako katedratikoa izan zen. 1990ean antzerki lan bat idatzi zuen, The Cure at Troy: A Version of Sophocles Philoctetes, antzinako antzerki lanaren bertsio modernoa, oso harrera ona izan zuena.

1995an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.

1996an Bartzelonan Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan zen.[1]

Lan nagusiak

aldatu
  • Death of a Naturalist (1966, Naturalista baten heriotza)
  • Door into the Dark (1969, Atea ilunpetan)
  • Field Work (1979)
  • Selected Poems (1980, Olerki hautatuak)
  • Preoccupations: Selected Prose (1980, Kezkak: prosa hautatua)
  • Station Island (1984)
  • The Haw Lantern (1987)
  • The Government of the Tongue: Selected Prose 1978-87 (1988)

Euskaraz

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu