Ireki menu nagusia

Alfred Schütz

Alfred Schütz

Alfred Schütz (Viena, 1899ko apirilaren 13a - New York, 1959ko maiatzaren 20a) gizarte zientzien filosofo eta soziologo austriarra izan zen.

Alfred Schütz
Bizitza
Jaiotza Viena1899ko apirilaren 13a
Herrialdea  Austria
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1959ko maiatzaren 20a (60 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Ilse Schutz Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Hans Kelsen Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
alemana
Irakaslea(k) Max Weber
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, musikologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k) The New School Itzuli

Soziologia fenomenologikoaren sortzaile kontsideratzen da. Hainbat teoria eta autorek eragina izan zuten berarengan: Max Weberren soziologia ulerkorrak, Henri Bergson-en aukeraren eta tenporalitatearen inguruko tesiek, eta batez ere, Edmund Husserl-en fenomenologiak. Estatu Batuetara emigratu ondoren, amerikar pragmatismoak eta positibismo logikoak lagundu egingo diote mundu enpirikoan atentzioa finkatzen, eta hala, mundu zehatzarekiko edo bizitako munduarekiko (Lebenswelt) teoria berriak garatuko ditu.

1932. urtean Der sinnhafte Aufbau der sozialen Welt argitaratu zuen (Mundu sozialaren esanguradun eraikuntza). Schützen ardura egunerokotasunaren eta sen komunaren ezagutzan oinarritzen da. Hasiera batean ezezaguna izan arren, eragin itzela izan zuen XX. mende amaierako soziologoengan. Bere ideiak oso nabariak dira Peter L. Berger-en eta Thomas Luckmann-en The social construction of reality-n (Errealitatearen eraikitze soziala) eta baita ere Harold Garfinkel edo Aaron Cicourel bezalakoen ikuskera etnometodologikoan.