Konstantinopla

Konstantinopolis» orritik birbideratua)

Konstantinopla[1] (grezieraz: Κωνσταντινούπολις) oraingo Istanbul hiriaren antzinako izena da, IV. mendeko Konstantino erromatar enperadoretik datorkiona. Honen aurretik Bizantzio izena izan zuen.

Konstantinopla
Datu orokorrak
EponimoaKonstantino I.a Handia
Geografia
Map
Koordenatuak41°00′45″N 28°58′48″E / 41.0125°N 28.98°E / 41.0125; 28.98
Erromatar Inperioko probintziak Europa
Mendizaletasuna

Bizantziar Inperioaren edo Ekialdeko Erromatar Inperioaren hiriburu izan zen mendeetan zehar, 330 urtetik 1453ra arte, otomandarrek konkistatu zutenean, Aro Modernoari hasiera emanez. Arkadiok, Teodosioren umeak hartu zuen oinordetzan

Konstantino aldatu

324 urtean Konstantino I Handiak Lizinio ko-enperadore erromatarra garaitu zuen, Erromatar Inperioko gizonik boteretsuena bilakatuz. Bizantzio bere hiriburu bihurtzea erabaki zuen, horretarako hiria edertu eta babesteko lanak hasi zituelarik, 40.000 langiletik gora erabiliz, gehienak esklabo godoak.

Sei urtetako lanen ondoren, 330ko maiatzaren 11 aldera, Konstantino hiria inauguratu zuen, 40 egunetako erritu tradizionalen bidez. Hiriak 30.000 biztanle zituen orduan. Mende bat geroago 300.000tik gora izango zituen.

Hiria Erroma Berri bezala berrizendatua izan zen, baina Konstantinopla bezala egin zen ezaguna, eta Erromaren itxurarekin izan zen eraikia, foru, kapitolio eta senatuarekin.

Konstantinok ez zituen jada zeuden tenpluak eraitsi, are gehiago, jentilentzat eta kristauentzat tenplu berriak eraiki zituen. Bere agintaldian gurutziltzatzea, gladiadoreen borrokak eta dibortzioa kendu zituen, eta ohitura kristauei jarraituz, austeritate sexual handiagoa ezarri zuen. Santa Sofiaren, Santa Ireneren eta Apostolu Santuen elizak eraiki zituen (azken honetan izan zen hilobiratua). Kristautasunari laguntza guzti hau eman arren, ez zuen inoiz kristautzat hartu bere burua, hilzorian zegoenean bakarrik izan zen bataiatua.

Erroma Berria inperioko beste hirien lepo izan zen edertua, zeinei artelanik ederrenak ostu zitzaizkien. Foroan Apoloren estatua handi bat ezarri zen, Konstantinok burua kendu eta berearen kopia bat ezarrarazi zuelarik. Alexandria, Efeso eta batez ere Atenasetik eskulturak, zutabeak, mosaikoak, obeliskoak... ekarriak izan ziren.

Hiriak hipodromo bat zuen, 50.000 pertsona sar zitezkeena eta festa herrikoien eta jeneralen omenaldien gune bihurtu zena. Gaur egun, hipodromoa Istanbulen erdiguneko plaza bat bakarrik da, pistaren erdian zeuden bi obeliskoak soilik geratzen direlarik.

Konstantino hiltzean, Erromatar Inperioaren banaketa nabaria zen. Hala ere, hau ez zen gauzatu 395 urtean bere ondorengo Teodosio hil arte, zeinak Inperioa bitan banatu zuen: mendebaldeko zatia, hiriburutzat Erroma zuena, bere seme Honoriori eman zitzaion, eta ekialdekoa hiriburutzat Konstantinopla zuena, bere beste seme Arkadiori. Mendebaldeko inperioa ez bezala, zeinak berehala gainbehera egin zuen, Bizantziar Inperioa beste mila urtez mantendu zen.

Eraikuntzak aldatu

Hauek dira oraindik Istanbulen ikusgai diren bizantziar eraikuntzak:

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu