Ireki menu nagusia

Michel Bouquet (Paris, 1925eko azaroaren 6a) frantses antzezlea da. Hamalau urte zituela, eskola utzi, eta hainbat lanbidetan aritu zen. Ametsa, ordea, antzezle izatea zuen. Kontserbatorioan sartu zen, eta 1944an egin zuen debuta, Claude Géraldyren La Première Étape (Lehenengo etapa) lanean. 1946an, Albert Camusen Caligula egin zuen Gérard Philiperekin, eta paper bat interpretatu zuen Jean Anouilhen Rendez-vous de Senlis (Senliseko hitzordua) lanean. Horretaz gainera, Romeo eta Julieta, L'Invitation au château (Gonbidapena gaztelura), L'Alouette (Hegazabala) eta Pauvre Bitos (Bitos gaixoa) lanetan parte hartu zuen. Bouquetek bai egile klasikoak —Molière (Zekena), Diderot (Rameauren hiloba), Shakespeare (Henrike IV.a)—, bai modernoak —Beckett (Godoten esperoan), Ionesco (Errinozeroak), Pinter (No Man´s Land)— egin ditu. Zinemari dagokionez, zoro-begirada zuen gazte alproja baten papera interpretatu zuen Jean Grémillonen Pattes blanches (1948, Hanka zuriak) filmean, eta, horren atzetik, era horretako zenbait pertsonaia egin izan ditu zineman. Film nagusiak hauek ditu: Femme infidèle (1968, Emakume desleiala), Juste avant la nuit (1971, Gaua baino lehen), Un condé (1970), Samuel Becketten Fin de partie (1995, Partida-amaiera), Eugène Ionescoren Le roi se meurt (2004, Erregea hilzorian) eta Molièreren Le Malade imaginaire (2008, Ustezko gaixoa). Zenbait telesailetan ere parte hartu du, hala nola Les Cinq Dernières Minutes eta Maigret telesailetan.

Michel Bouquet
MBouquet.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1925eko azaroaren  6a (93 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Hezkuntza
Heziketa Goi Mailako Antzezpen-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, pedagogoa eta zinema aktorea
Jasotako sariak
IMDb nm0099677

ErreferentziakAldatu