José Agustín Goytisolo

idazle espainiarra

José Agustín Goytisolo Gay (Bartzelona, 1928ko apirilaren 13a - Bartzelona, 1999ko martxoaren 19a) espainiar olerkari eta saiakeragilea izan zen.

José Agustín Goytisolo

Bizitza
JaiotzaBartzelona1928ko apirilaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1999ko martxoaren 20a (70 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Familia
AitaJosé María Goytisolo Taltavull
AmaJulia Gay Vives
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea, poeta, itzultzailea, abokatua eta saiakeragilea
Jasotako sariak
Mugimendua1950eko belaunaldia
Genero artistikoaolerkigintza

Musicbrainz: 6ddc1e6b-96f7-4158-ab82-4a04103d6dcc Discogs: 727646 Find a Grave: 6759345 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanak

aldatu

Juan (1931n sortua) eta Luis Goytisoloren (1935n sortua) anaia zaharrena zen. Ama, Julia Gay, 1938an hil zen, frankisten bonbardaketa batean. Gertaera honek familia osoa astindu zuen, baina bereziki José Agustín. Izan ere, honek Julia izena jarri zion bere alabari, eta Palabras para Julia (Juliarentzako hitzak) olerkian bi emakumeak, maitasun eta desiraz, batu zituen[1].

Bartzelonako Unibertsitatean zuzenbidea ikasten hasi zen, baina Madrilen amaitu zuen. Hiri honetako Nuestra Señora de Guadalupe unibertsitate egoitzan bizi izan zen garaian, José Angel Valente eta José Manuel Caballero Bonald poetak ezagutu zituen. Belaunaldi hartako beste idazle batzuk bezala (Juan García Hortelano, Carmen Martín Gaite, Luis Martín-Santos), Francoren diktaduraren aurkako jarrera izateaz gain, bizitzarekin ere oso konprometiturik zegoen: gauzale, edale, bohemio eta liberala[1].

1954an Adonáis Sariaren akzesita irabazi zuen El retorno idazlanarekin[2], 1956an Boscán Saria Salmos al viento liburuarekin eta 1959an Ausias March Saria Claridad lanarekin. 1961ean Años decisivos poema-liburuan bildu zituen aurreko bilduma guztiak. Idazle oparoa izan zen, eta eguneroko hizkuntza erabili zuen, maila xumekoa maiz. Ironia ere handia zuen, eta bere esperientzia dute oinarri bere lanek. Harenak dira: Algo sucede (1968), Bajo tolerancia (1973), Taller de arquitectura (1976), Del tiempo y del olvido (1977), Palabras para Julia (1979), A veces gran amor (1981) eta Sobre las circunstancias (1983). Azken urteetan argitaratu zituen poema-liburuen artean, ohargarrienetako bat La noche le es propicia da, 1992an Espainiako Kritika Saria jaso zuena[3]. Aipagarria da katalanezko poesia garaikidea gaztelaniara itzultzen egin zuen lana[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Luis Antonio de VILLENA: José Agustín Goytisolo El poder de la palabra. Epdlp.com
  2. Premios y Accesits Adonáis desde 1943 Rialp.com
  3. Premio de la Crítica El poder de la palabra. Epdlp.com

Genealogia

aldatu

Kanpo loturak

aldatu