Lestelle-Bétharram
Lestelle-Bétharram (frantsesez lɛstɛl betaʁam ahoskatua; okzitanieraz: L'Estela e Bètharram) Frantziako Pirinio Atlantikoak departamenduan dagoen udalerria da. Paueko uhaitzak eta bere ibaiadarrek udalerria zeharkatzen dute.
Lestelle-Bétharram | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() | ||||||||||
Eskualdea | ![]() | ||||||||||
Departamendua | ![]() | ||||||||||
Barruti | Paueko barrutia | ||||||||||
Kantonamendu | canton of Nay-Est | ||||||||||
Izen ofiziala | Lestelle-Bétharram Lestelle | ||||||||||
Posta kodea | 64800 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°07′47″N 0°12′34″W / 43.1297°N 0.2094°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 8,63 km² | ||||||||||
Altuera | 294 m, 278 m eta 481 m | ||||||||||
Mugakideak | Saint-Pé-de-Bigorre, Asson, Igon eta Montaut | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 795 (2022ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 92 bizt/km² | ||||||||||
lestelle-betharram.fr |
Historia
aldatuLestelle Gaston Foixkoak, Roger Bernart Foixkoaren eta Margarita Biarnokoaren semeak, 1335ean Assongo lurraldean (Artigauxko auzoa) sortutako bastida izan zen. Lestellek, urtero, Assoni hiru libra ordaintzen zizkion.[1]
1832an, Mixel Garikoitz kanbotarrak Notre-Dame de Bétharram ikastetxea, Bétharramgo Jesusen Bihotzeko apaizak ordenaren egoitza, sortu zuen.
1940ko uztailaren 5ean, Carl Einstein alemaniar idazle, ekintzaile eta arte kritikariak bere buruaz beste egin zuen. Espainiako Gerra Zibileko beterano anarkista hau Frantzian erbesteratu zen matxinoen garaipenaren ondoren. Alemaniar inbasioaren ondoren ihes egin bazuen ere, heriotza aukeratu zuen ezinezko egoera baten irtenbide.[2]
Demografia
aldatu1896 | 1901 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1510 | 1437 | 1157 | 1059 | 985 | 879 | 865 | 786 | 801 |
Ikustekoak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) «Lestelle Bétharram, La Bastide entre Gave et Montagne» lestelle-betharram.fr.
- ↑ Lester, David. (2005). Suicide and the Holocaust. Nova Publishers, 73 or. ISBN 978-1-59454-427-9..
Kanpo estekak
aldatu