Flandriako Konderria

Flandriako konderria» orritik birbideratua)

Flandriako Konderria (nederlanderaz: Graafschap Vlaanderen, frantsesez: Comté de Flandre) Erdi Aroko estatu feudala izan zen, Herbehereetan kokatua. Bere garaiko Europako eskualderik nagusienetariko bat izan zen, eta 862-1795 bitartean iraun zuen. Kondea Frantziako jatorrizko pareetako bat zen[1].

Flandriako Konderria
Graafschap Vlaanderen
Comté de Flandre
862 – 1795
Konderria
Flandriako konderriko bandera

Flandriako konderriko armarria

Konderria 1350 inguru
Geografia
HiriburuaBrujas
Gante
Kultura
Hizkuntza(k)Nederlandera, antzinako frantsesa, frantsesa, pikardiera
Historia
Sorrera862
Desagerpena1795
Aurrekoa
Mendebaldeko Frantzia
Ondorengoak
Frantziako Erresuma
Borgoinako dukerria

Historia

aldatu

Balduin I.a Flandriakoak sortu zuen konderria, IX. mendean[2], Mendebaldeko Frantziaren zergapeko gisa. Balduin III.ak, X. mendean, industria, batez ere ehungintza, bultzatu zuen eta enperadorearen esku zeuden Ganteko feudoa eta beste zenbait lurralde erosi zituen. Antzinako konderria, batzuetan Frantziaren eta bestetan Inperioren mende egon zen. Frantziak konderria bere eskumenean jartzeko egin zituen ahaleginak hutsean utzi zituen Eduardo III.a Ingalaterrakoak. 1385ean Flandesko konderriak eta Borgoinako Dukerriak bat egin zuten ezkontza bidez.

1526an Lau Urteko Gerra eta 1529an Cognaceko Ligaren Gerra bukatu eta gero, feudoa frantziarren eskuetatik espainiarren eskuetara pasa zen (Cambraiko Bakea). Horrela eskualde biek Karlos Habsburgokoa enperadorearen mende gelditu ziren. Espainiako Ondorengotza Gerraren ondoan, Britainia Handiak okupatu zuen, eta 1795ean frantziar iraultzaileek konkistatu zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. Nicolas, D. (1992): Medieval Flanders, Londen, ISBN 0-582-01679-7
  2. Voet, L. (1942): De graven van Vlaanderen en hun domein, 864-1191, Wetenschappelijke Tijdingen, VII, 25-32. orr.

Kanpo estekak

aldatu



  Artikulu hau Belgikako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.