Zelta hizkuntzak
Zelta hizkuntzak protozeltatik eratorritako hizkuntzak dira. Indoeuropar hizkuntzen familiakoak dira. K.a. lehen milurtekoan, Europako eremu zabal batean mintzatzen ziren, Bizkaiko Golkotik Ipar Itsasoraino, eta Rhin ibaitik Itsaso Beltzeraino. Egun, zelta hizkuntzak batik bat Britaniar Uharteetara zein Frantziako Bretainiara mugatuta daude, nahiz eta Kanadako ekialdean, Patagonian, eta AEBetako edo Australiako talde barreiatuetan ere hitz egiten den.
Zelta hizkuntzak | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza nostratikoak euro-asiar hizkuntzak indoeuropar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza fusionatzailea eta aditza-subjektua-objektua |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | cel |
Glottolog | celt1248 |
ASCL | 11 |
IETF | cel |
Protozelta lau azpifamiliatan sailkatzen da:
- Galiako zelta eta ahaide hurbilak, lepontikoa, norikoa eta galaziera. Adar osoa desagerturik dago, nahiz eta antzinean egungo Belgikatik Turkiara doan lurraldean mintzatzen ziren.
- Zeltiberiera, Iberiar penintsulako hizkuntza zaharra, batez ere ekialdeko aldean. Galdu egin da.
- Gaelera edo goidelikoa (Q zelta-adarra), irlandera, Eskoziako gaelera, eta gaeliko maniarra.
- Britoiera edo britonikoa (P zelta-adarra), galesa, bretainiera, kornubiera, kunbriera, balizko iverniera edo antzinako irlandera, eta ziurrenik piktoera ere bai.
Zeltaren zatiketa hau K.a. 1000 inguruan gertatu zen. Aurreko zeltak Urna-zelai kultura eta Hallstatt kultura eta La Tène kulturarekin lotzen dira.
HiztunakAldatu
Hizkuntza | Jatorrizko izena | Taldea | Ama hizkuntza dutenak | Hiztun kopuru osoa | Eremua | Araugilea |
---|---|---|---|---|---|---|
Galesa | Cymraeg | Britoiera | 750.000 | 750.000 | Gales | Bwrdd yr Iaith Gymraeg |
Irlandera | Gaeilge | Gaelera | 50.000 | 600.000 | Irlandako Errepublika | Foras na Gaeilge |
Bretainiera | Brezhoneg | Britoiera | 200.000[1] | 200,000 | Bretainia | Ofis ar Brezhoneg |
Eskoziako gaelera | Gàidhlig | Gaelera | 70.000 | 70.000 | Eskozia | Bòrd na Gàidhlig |
Kornubiera | Kernewek | Britoiera | 500[2] | 2.000[3] | Kornualles | Keskowethyans an Taves Kernewek |
Manxera | Gaelg | Gaelera | — | 1.700 | Man uhartea | Coonceil ny Gaelgey |
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ 2001eko frantziar erroldaren arabera 270.00 bretoiera hiztun zeuden, urtero 10.000 hiztun galtzen dituelarik. Webgunea: bai bretoierari/oui au breton webgunearen arabera 2008an 200.000 hiztun luedeke.
- ↑ Kornualles eskualdeko 500 haur inguru hiztun elebidun gisa heziak izan dira (2003ko erregistroen arabera).
- ↑ http://www.teachingenglish.org.uk/uk-languages/south-wests[Betiko hautsitako esteka] 2.000 hiztun inguru. BBC, 2010eko otsailaren 10a. BBC/British Council website