György Lukács

György Lukács[1] (ˌɟørɟ ˈlukaːtʃ ahoskatua; Budapest, 1885eko apirilaren 13aibidem, 1971ko ekainaren 4a) hungariar filosofo eta literatura-kritikari marxista izan zen. Lukácsen eragina handia izan zen Europako komunismoan, XX. mendearen hasieran. Estetikaren ikuspegi marxista eman zuen ezagutzera, eta, halaber, Marxen gizarte industrialeko alienazioari buruzko teoriaren argibideak eman zituen. Berlinen eta Heidelbergen egin zituen zuzenbide-ikasketak. 1918an alderdi komunistako kide egin zen, eta, hurrengo urtean Béla Kunen gobernu iraultzailearen Kultura eta Hezkuntzako komisario izendatu zuten. Handik gutxira Béla Kun aginpidetik kendu zutenean, Hungariatik atera, eta Austrian, Alemanian eta Suitzan bizi izan zen hamar urtez. 1933tik aurrera, Moskuko Filosofiako Institutuan lan egin zuen. 1945ean, Hungariara itzulirik, Parlamentuko kide izan zen, eta estetika-irakasle Budapesteko Unibertsitatean. 1956an, Hungariako Iraultzaren garaian, Kulturako ministro izendatu zuten. Iraultzaren ondoren atxilo hartu, eta Errumaniara egotzi zuten, baina, 1957an itzultzeko baimena eman zioten. Lukácsek 30 liburutik gora eta ehunka saikera eta irakurgai idatzi zituen. Haren lanen artean hauek dira azpimarragarrienak: Die Seele und die Formen (1911, Arima eta formak), Geschichte und Klassenbewusstsein (1923, Historia eta klase kontzientzia), Der historische Roman (1955, Eleberri historikoa), eta Goethe, Hegel, Lenin, Karl Marx, eta marxismoari eta estetikari buruz idatzitakoak.

György Lukács
Lukács György.jpg
(1952)
Coat of arms of Hungary.svg
Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

1951ko abenduaren 14a - 1957ko maiatzaren 9a
Hautetsia: 1953-1958 legislative term (en) Itzuli
member of the Provisional National Assembly (en) Itzuli

1945eko apirilaren 2a - 1945eko azaroaren 3a
Hautetsia: baliorik ez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLöwinger György Bernát
JaiotzaBudapest1885eko apirilaren 13a
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaBudapest1971ko ekainaren 4a (86 urte)
Hobiratze lekuaFiumei kaleko hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea 1907)
Eötvös Loránd University (en) Itzuli 1909)
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Philosophy (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Mikhail Ovsyannikov (en) Itzuli
Hizkuntzakhungariera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, literatura-kritikaria eta arte-historialaria
Lantokia(k)Budapest
Enplegatzailea(k)Nyugat (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Idazleen Batasuna
Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen
Hungariako Zientzien Akademia
Poloniako Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaHungariako Alderdi Komunista
Hungarian Working People's Party (en) Itzuli
Hungariako Langile Alderdi Sozialista

iTunes: 366148401 Find a Grave: 15686265 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu