Al Green

abeslari estatubatuarra

Al Green, jaiotza-izenez Albert Greene (Forrest City, Arkansas, AEB, 1946ko apirilaren 13a) estatubatuar kantaria da, musika beltzaren eta, zehatzago, soul musikaren ahots berezienetako bat.

Al Green

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlbert Leornes Greene
JaiotzaForrest City (Arkansas)1946ko apirilaren 13a (78 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria, musikagilea eta jazz musikaria
Jasotako sariak
KidetzaU.S.-Japan Caucus (en) Itzuli
Genero artistikoasoula
rhythm and bluesa
Ahots motatenorra
kontratenorra
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaBlue Note
A&M Records (en) Itzuli
Bell Records
Fat Possum Records (en) Itzuli
Hi Records

algreenmusic.com
IMDB: nm0337585 IBDB: 42947
Facebook: algreen MySpace: reverendalgreen Spotify: 3dkbV4qihUeMsqN4vBGg93 iTunes: 99603 Last fm: Al+Green Musicbrainz: fb7272ba-f130-4f0a-934d-6eeea4c18c9a Songkick: 360549 Discogs: 25261 Allmusic: mn0000607448 Deezer: 2369 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1964an Michiganera joan zen familiarekin, eta The Creations taldea sortu zuen beste hiru lagunekin batera. Hiru urte geroago, Al Greene & The Soul Mates izena hartu zuen taldeak eta Hot Line Music Journal disko-konpainia sortu zuen, eta arrakasta handiko lehenengo diskoa argitaratu zuen: Back Up Train.

Hurrengo single-ak ez zuen arrakastarik izan, taldea desegin zen eta Green bakarlari gisa hasi zen. 1969an Willie Mitchell ezagutu zuen, eta handik aurrera hura izan zen bere kantu onenen ekoizlea. Berehala talde berri bat sortu zuen, haizezko musika tresnez eta organoaz lagunduta. Talde berriak 1971n lortu zuen arrakasta, Tired Of Being Alone abestiarekin, eta batez ere Let's Stay Together diskoarekin. Greenen karrerak gora jarraitu zuen, baina, 1974an, bizitza aldatu zion ezbehar larri bat gertatu zitzaion: haren andregaia izandako batek semola irakina bota zion gainetik eta erredura handiak eragin zizkion; emakumeak, gero, bere buruaz beste egin zuen. Nolanahi ere, handik gutxira, Sha-La-La (Make Me Happy) abestia argitaratu zuen, arrakasta handiz.

1975ean Al Green Explores Your Mind diskoa argitaratu zuen, Take Me To The River kanta ospetsuarekin. Ezbeharra gertatu zenez geroztik, baina, gizon erlijioso bihurtu zen; 1976an, eliza bat erosi zuen eta apaiz egin zen. Hurrengo urtearen hasieran Keep Me Cryin argitaratu zuen, Willie Mitchell eta bere musika-bandarekin egin zuen azkeneko lana. 1978an Truth ´N´ Time eta Belle Album kaleratu zituen, aurrekoak baino askoz espiritualagoak, barneak agintzen zionaren arabera. 1980ko hamarraldian buru-belarri eman zen elizara, eta gospel musika baizik ez zuen egin.

Hainbat urte gospel interpretatzen soilik igaro ondoren, rhythm and blues musika-estilora itzultzea erabaki zuen. 1989an, kantariak Arthur Baker musika-ekoizlearekin lan egin zuen, eta The Message Is Love kanta ospetsua idatzi zuen.

2002an, Greenek Grammy sari bat (Lifetime achievement Award izenekoa) jaso zuen, ordura arte izandako ibilbide musikala saritzeko.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Green  


  Artikulu hau Arkansasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.