Ireki menu nagusia

Paul Hazard (Noordpeene, 1878ko apirilaren 30a - Paris, 1944ko apirilaren 13a) letragizon, historialari eta saiakera idazle frantziar bat izan zen.

Paul Hazard
Paul Hazard.jpg
seat 11 of the Académie française Itzuli

Bizitza
Jaiotza Noordpeene1878ko abuztuaren 30a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1944ko apirilaren 12a (65 urte)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
École normale supérieure
Lycée Lakanal Itzuli
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak literatura historialaria, historialaria eta saiakeragilea
Enplegatzailea(k) Lyongo unibertsitatea
Revue de littérature comparée Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea
Collège de France  (1925 -  1944)
Lan nabarmenak Europar kontzientziaren krisia
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Q16654869 Itzuli
Izengoitia(k) Paul de Saint-Maurice, Paul d'Armentières eta Paul Darmentières

Unibertsitateko irakaslea 1904tik, 1910ean Frantziar Iraultzak italierazko literaturan izan zuen eraginari buruzko bere doktoretza tesia idatzi zuen. Katedraduna izan zen Lyongo unibertsitatean. Irakaslea La Sorbonan 1913tik, Lehen Mundu Gerran parte hartzeko deitu zuten, eta 1925ean literatura moderno eta konparatuko katedra lortu zuen Collège de Francen. Académie françaiseko kide hautatua 1940tik, alemaniar okupazioaren garaian, ez zen akademiko bezala hartua izatera iritsi.

Joseph Bedierrekin Histoire de la littérature française izeneko lana argitaratu zuen.

Bere lan nagusia "Europar kontzientziaren krisia 1680tik 1715 arte" izenekoa da, historiografian oihartzun handia izan zuena eta etengabe aipatzen dena. Filosofia, Literatura eta Zientziaren historian ere eragina izan du, garai klabe bat bere giro intelektualaren eta bere pentsalari garrantzitsuenen bidez definitzea lortzeagatik.

LanakAldatu

  • La Révolution française et les lettres italiennes, 1789-1815. Lyongo Letra Fakultatean aurkeztutako tesia (1910)
  • Giacomo Leopardi (1913)
  • La Ville envahie (1916)
  • L'Italie vivante (1923)
  • La Vie de Stendhal (1928)
  • Avec Victor Hugo en exil (1930)
  • Don Quichotte de Cervantès: étude et analyse (1931)
  • La Crise de la conscience européenne: 1680-1715 (1935)
  • Le Visage de l'enfance (1938)
  • Quatre études: Baudelaire. Romantiques. Sur un cycle poétique. L'Homme de sentiment (1940)
  • La Pensée européenne au XVIIIe siècle, de Montesquieu à Lessing (1946). Interneten ikusgai eta irakurgai dagoen testua(Frantsesez)
  • Les Livres, les enfants et les hommes (1949)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Hazard