Ireki menu nagusia

Donapaleu[2] Nafarroa Behereko ipar-ekialdeko udalerri bat da, Amikuze eskualdeko herriburua. 2013. urtean 1.854 biztanle zituen.

Donapaleu
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Eglise de Saint palais.jpg
Donapaleuko eliza.

Donapaleuko armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa
Barrutia Baiona
Kantonamendua Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Saint-Palais
Auzapeza Jean-Jacques Loustaudaudine (2008-2014)
Posta kodea 64120
INSEE kodea 64493
Herritarra donapaleutar
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 41″ N, 1° 02′ 02″ W / 43.328055555556°N,1.0338888888889°W / 43.328055555556; -1.0338888888889Koordenatuak: 43° 19′ 41″ N, 1° 02′ 02″ W / 43.328055555556°N,1.0338888888889°W / 43.328055555556; -1.0338888888889
Donapaleu hemen kokatua: Nafarroa Beherea
Donapaleu
Donapaleu
Donapaleu (Nafarroa Beherea)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 7,44 km2
Garaiera 67 metro
Distantzia 30 km Donibane Garazira
Demografia
Biztanleria 1.854 biztanle (2013)
Dentsitatea 249,19 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 27,75
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 44,74
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 63,01 (2011)
Genero desoreka[1] % 1,56 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,18 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 19,19 (2010)
Euskararen erabilera % 2,2 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera XIII. mendeko herri berria. urtea
Webgunea http://www.saint-palais.fr/


Eduki-taula

IzenaAldatu

Jatorrizko izena Iriberri bazuen ere, egungo Donapaleu izena 926an Kordoban martirizatutako Done Pelaio kristau santuaren izenetik datorkio.[3]

Frantsesezko Saint-Palais izenak itxura hauek izan ditu:

Okzitanieraz Sent Palai izena du.

GeografiaAldatu

Iristeko bideakAldatu

A-64 autobidearen 4.   irteera da Donapaleukoa. RD-8, RD-11, RD-302, RD-511, RD-933 eta RD-2933 errepideek ere zeharkatzen dute udalerria.

Hiruak-Bat, SNCF eta Bidegain konpainiek autobus zerbitzuak eskaintzen dituzte Donibane Garazi, Baiona, Akize eta Orthezeraino.

HidrografiaAldatu

Donapaleu zeharkatzen dute, Arbailan jaiotako Biduzek ez ezik, haren ibaiadar diren Behotegi eta Eiheratxar errekek ere.[9]

AuzoakAldatu

  • Mendebaldea
  • Ekialdea

Garrüze Donapaleuko udalerriaren zati izan zen 1967ko urtarrilaren 1etik 1997ko urtarrilaren 1 arte.

Udalerri mugakideakAldatu

HistoriaAldatu

XIII. mendearen hasieran Nafarroako erregeak Iriberri izeneko hiribildua sortu zuen eskualdeko epaitegi eta kartzela ezartzeko (egungo Gambetta karrikan zeuden). Horrexegatik errege armarria eman zion.

1351an Karlos II.a Nafarroakoak hiribilduari moneta xehatzeko eskubidea eman zion, 1672 arte langia martxan izango zena.

Joanes III.a Nafarroakoak 1472an foruak eman zizkion: ostiraletako azoka, ardi-azoka neguko asteazkenero eta Pazko astelehenean zaldi-azoka.

XVI. mendean Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatu zuenean, Henrike II.ak bertan Nafarroako Gorteen egoitza plazaratu zuen, Luis XIII.a Frantziakoak Pauera eramango zuena.

Errege jauregia udaletxe bihurtu eta Donejakue bideari esker herria garatu zen. Luis XVI.a Frantziakoak 1784ko azaroan ediktu argitaratu eta Arrozen zegoen Utziat hospizioa, Izuran zegoen Haranbeltz hospizio eta Donapaleun bertan zegoena desegin eta Donapaleun ospitalea eraiki zuen, «Nafarroako gure Erresumaren hiriburua zelako».[10]

1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Ipar Euskal Herrian hiru barrutiak sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Ustaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Ustaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren.

Donapaleuko barrutia[4] Bidaxune, Akamarre, Garrüze, Iholdi, Larzabale, Ortzaize, Baigorri, Donibane Garazi, Donamartiri eta Donapaleuko kantonamenduek osatu zuten. Bestetik, Donapaleuko Kantonamenduak Aiziritze, Amendüze-Unaso, Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota, Behaskane-Laphizketa, Gamue-Amikuze-Zohazti, Gabadi, Ilharre, Larribarre-Sorhapürü, Ostankoa, Donapaleu bera eta Uhartehiri udalerriek osatua izan zen.

AlkateakAldatu

Agintaldia Alkatea Alderdia Lanbidea
1995-2014 Jean-Jacques Loustaudaudine

DemografiaAldatu

Donapaleuko biztanleria
 
Datuen iturburua: INSEE

Herri eta hiri senidetuakAldatu

EkonomiaAldatu

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta, Lur-Berri kooperatiba nagusia izanik.[12] Turismoa ere bultzatzen da.[13]

KulturaAldatu

ErakustaldiakAldatu

Donapauleko Pettan Prebende.[15] Euskal Herriko Ahotsak proiekturako[16] [17] egindako elkarrizketa.

EuskaraAldatu

Donapaleuko euskara[18] Amikuzeko hizkera[19] da, nafar-lapurteraren[20] barnean sortaldekoa.[21] Euskararen erabilera oso zabaldua dago, 1968an udalerriak 1.350 euskaldun zituen; erdigunean, biztanleen % 50, eta kanpoko auzoak kontuan hartuta, % 80.[12]

Ondasun nabarmenakAldatu

EkipamenduakAldatu

HezkuntzaAldatu

Udalerriak haur eskola bi, publiko bat eta pribatu bat (Etxekopar), ikastetxe bat (Léon Bérard[24]) eta nekazaritza-lizeo pribatu bat (Jean Errekarte lizeoa[25]) ditu.

OsasungintzaAldatu

Donapaleutar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e   Euskal Herriari Begira Udalbiltza .
  2. Euskaltzaindia: 128. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia (II).
  3. a b c d e (Frantsesez) Jean-Baptiste Orpustan, Nouvelle toponymie basque, Presses universitaires de Bordele, 2006, ISBN 2-86781-396-4
  4. a b c d (Frantsesez) Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque.
  5. Nabarrengoseko notarioakː Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  6. Lehuntzeko abadiaren paperakː Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  7. José Yanguasek argitaratutako paperak
  8. Direktorioak bultzatutako izenen aldaketa
  9. (Frantsesez) Sandre datu-basea
  10. Jatorrizko hitzak, frantsesez: «étant la Capitale de notre Royaume de Navarre».
  11. (Frantsesez) Frantziako hiri senidetuen urtekaria
  12. a b (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Donapaleu», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  13. Nafarroa Behereko turismo bulegoa
  14. Besta egunak
  15.   «Prebende, Pettan» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16 .
  16.   «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16 .
  17.   «Amikuze eskualdea» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16 .
  18.   «Donapaleu» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16 .
  19.   «Amikuzekoa» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16 .
  20.   «Nafar-lapurtarra» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16 .
  21.   «Sortaldekoa (NL)» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-16 .
  22. (Frantsesez) Mérimée datu-basea
  23. (Frantsesez) Mérimée datu-basea
  24. (Frantsesez) Léon Bérard ikastetxearen webgunea
  25. (Frantsesez) Jean Errekarte lizeoaren webgunea

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donapaleu  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa