Jacques-Marie-Émile Lacan (Paris, 1901eko apirilaren 13a- Paris, 1981eko irailaren 9a) psikiatra frantziarra izan zen. Psikoanalisiaren inguruan lan egin zuen, Freuden planteamenduei ikuspuntu berria eskainiz eta gerorako "eskola lakaniarra" izeneko korrontea sortuz.

Jacques Lacan

Paris Psychoanalytic Society (en) Itzuli lehendakari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques Lacan
JaiotzaParisko 3. barrutia1901eko apirilaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 6. barrutia1981eko irailaren 9a (80 urte)
Hobiratze lekuaGuitrancourt
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Marie-Louise Blondin (en) Itzuli  (1934ko azaroaren 29a -  1941eko abenduaren 15a)
Sylvia Bataille (en) Itzuli  (1953ko uztailaren 17a -  1981eko irailaren 9a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaCollège Stanislas de Paris (en) Itzuli
(1907 - 1918)
Parisko Medikuntza Eskola
(1919 - 1932) Medikuntzako doktorea
Hezkuntza-mailaMedikuntzako doktorea
Tesi zuzendariaHenri Claude (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
frantsesa
Irakaslea(k)Henri Claude (en) Itzuli
Gaëtan Gatian de Clérambault (en) Itzuli
Jean Baruzi (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpsikoanalista, psikiatra eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Sainte-Anne Hospital Center - GHU Paris (en) Itzuli
Lan nabarmenak
InfluentziakSigmund Freud, Ferdinand de Saussure, Alexandre Kojève eta Martin Heidegger
MugimenduaPsikoanalisia
structuralism (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Lurreko Armada
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Jacques Lacan

1932an aurkeztu zuen bere tesia, "De la Psychose paranoiaque dans les rapports avec la personnalité" izenburukoa eta bide berriak urratu zituen haurren psikosien azterketan. Ispiluaren fasea deitu zuena aztertu zuen; gorputzaren irudi osoak jokatzen duen papera eta irudi horrek gizakiaren nortasunaren osaketan duen garrantzia nabarmendu zituen bereziki: Le stade du miroir comme formateur de la fonction du "je" (1936, 1949, Ispiluaren fasea "niaren" funtzioaren antolatzaile gisa). Lacanen ustetan, hitzaren bidez sartzen da gizakia subjektuen arteko dialektikan, ez behar fisiologiko soil batek bultzatua, "bestearenganako desirak" hartaratuta baizik. Prozesu honetan, faloa (Gr. phallos, sexu arra) bihurtzen da desira horren helburu eta sinbolo nagusia

Psikoanalisiaren eta hizkuntzalaritzaren arteko zubia eginez, hizkuntza egiturak ikusi zituen inkontzientean eta metafora (arbuioa, zentsura) eta metonimia (desbideratzea, leku-aldaketa) kontzeptuen bidez adierazi zituen neurosiaren sintomak. Hala, Lacanen terapia analitikoak subjektuari falta zaion diskurtso zatia bilaraztea du helburu, "diskurtso ohartunaren jarraituak etenik izan ez dezan". Lacanen estiloa oso itxia da eta psikoanalista askok kritikatu dituzte haren esanak. Lan gehienak Écrits (1966, Idazlanak) izeneko bilduman eman zituen argitara.

Bere teoriak modu didaktiko batean Slavoj Zizek filosofoak garatu ditu azken urteotan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Lacan  

Erreferentziak aldatu