Joséphine Marchais

Frantses jornalaria, Komunan parte hartu izana (1837-1874)

Joséphine Marchais (Blois, Loir-et-Cher, 1837ko apirilaren 13aSaint-Laurent-du-Maroniko barrutia, Guyana Frantsesa, 1874ko otsailaren 20a) frantziar jornalari bat izan zen. 1871n Parisko Komunan gogotsu parte hartu zuen. Armak zeramatzala atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten. Heriotza-zigorra bortxazko lanengatik kommutatu zioten, eta Guyanara deportatu zuten.

Joséphine Marchais

Bizitza
JaiotzaBlois1837ko apirilaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Laurent-du-Maroni1874ko otsailaren 20a (36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakday labourer (en) Itzuli eta Communarda

Biografia aldatu

Joséphine Marguerite Marchais 1837ko apirilaren 13an jaio zen Bloisen, Loir-et-Cherren,[1] ingurune behartsuan eta familia zail batean. Joséphine Margueritek berak sei hilabeteko kartzela-zigorra izan zuen; amak, berriz, bost urteko espetxealdia bete behar izan zuen 'lizunkeria' edo 'libertinajea' bultzatzeagatik; ahizpa ere zentzatze-etxe batean egon zen giltzapeturik hogei urte bete arte, eta gero, hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten lapurretagatik.[1]

1871n, Parisko Komunan, Haur Galduen batailoian (bataillon des Enfants-Perdus) ibili zen 'vivandiére' gisa (armadaren janariaz arduratzen zen emakumea).[1] Zenbait lekukoren arabera, maiatzaren 22an eta 23an Lille kaleko barrikadan egon zen, fusilaz armaturik eta txapel tirolarraz jantzita.[1][2][3] Joséphine Margueritek bere maitalea behartu zuen barrikadan borrokarekin bat egitera.[1]

Armak eta zapi gorriak garraiatzen ari zela atxilotu zuten, Élisabeth Rétiffe, Eulalie Papavoine eta Léontine Suétens-ekin batera.[4] Horrez gain, arpilaketa, lizunkeria eta irainak ere leporatu zizkioten.[1]

Joséphine Marchais gerra-kontseiluan epaitu zuten, eta heriotza-zigorra ezarri zioten 1871ko irailean.[1] Zigorra, baina, 1871ko azaroaren 27an kommutatu zuten eta bizitza osorako bortzazko lanez trukatu.[1]

1871n, Guyanako galeretara eraman zuten, eta hurrengo urtean bertan, 1872ko azaroaren 20an, kartzelatik ihes egin zuen.[1] Baina handik lau egunera berriro harrapatu zuten, eta bertan hil zen 1874ko otsailaren 20an,[1] haren heriotzaren arrazoiak ezagutzen ez direlarik. Beste iturri baten arabera, Marchais ez zen egun horretan hil, eta 1885ean artean bizirik egon zitekeen, jendarme batekin ezkonduta.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j k (Frantsesez) MARCHAIS Joséphine, Marguerite. Maitron/Editions de l'Atelier 2021-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  2. (Frantsesez) Bazire, Françoise. (2018). «Les femmes durant la Commune» La Commune de Paris - 150 ans (Nouveaux cahiers du socialisme) (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  3. (Ingelesez) Gullickson, Gay L.. (2018). Unruly Women of Paris: Images of the Commune. Cornell University Press, 304 or...
  4. (Frantsesez) Frèrejean, Alain; L'Hoer, Claire. (2020-09-10). Le siège et la Commune de Paris. L'Archipel ISBN 978-2-8098-2904-4. (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Lotutako artikuluak aldatu

Kanpo estekak aldatu