María Sorolla

margolari espainiarra

María Clotilde Sorolla García (Valentzia, 1889ko apirilaren 13aMadril, 1956ko ekainaren 19a), margolaria izan zen.[1]

María Sorolla

Bizitza
JaiotzaMadril1889ko apirilaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1956ko ekainaren 19a (67 urte)
Hobiratze lekuaValentziako hilerri nagusia
Familia
AitaJoaquín Sorolla
AmaClotilde García del Castillo
Ezkontidea(k)Francisco Pons Arnau (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaInstitución Libre de Enseñanza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia aldatu

Joaquín Sorolla margolariaren eta Clotilde García del Castilloren alaba nagusia izan zen.[1][2]

Ikasleen kreatibotasuna bultzatzen zuen Institución Libre de Enseñanza izeneko erakundean ikasi zuen. Bertan, garai hartako neskatilek eskola erlijiosoetan jaso ohi zutenaren desberdina zen hezkuntza jaso zuen, beraz.[1][2]

1916an Francisco Pons Arnau margolariarekin ezkondu zen, Joaquín Sorollaren ikasle izandakoarekin. Seme bat izan zuten Francisco Pons Sorolla, arkitektua, urbanista eta Arkitekturako Zuendari Nagusia izan zena.[1]

Bere sendiaren zati handi bat bezala, Valentziako hilerrian dago hilobiraturik.[1]

Lana aldatu

Oso gaztetatik bere aita margolariaren eta, era berean, pintatzen zuten neba Joaquínen eta Elena ahizparen eragina izan zuen.[2] Elena eskultore garrantzitsua izan zen bere garaian eta neba Sorolla Museoaren lehen zuzendaria izan zen (1932tik 1948ra).[3]

Seguru asko aitak bultzatuta, 1916an Valentziako Gazteen Erakusketan parte hartu zuen (bere ahizpa Elenak hurrengo urtean hartu zuen parte).[2]

1926an bere ahizparekin erakusketa egin zuen Madrilgo Lyceum Klub Femeninoan eta kritika oso onak jasotzeaz gain, lan batzuk saldu zituzten.[2]

Bere lana ez da oso ugaria, ez baitzen pintore profesional bihurtu.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Varona, Mery. (2019-12-23). María Sorolla. (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  2. a b c d e Almarza, Fabiola. (2013ko ekaina). Helena Sorolla García. Museo Sorolla.
  3. a b Rius Vernet, Núria. (2010-10-08). Elena Sorolla García. In Diccionari biogràfic de dones. Xarxa Vives d'Universitats, Generalitat de Catalunya i Consell de Mallorca, (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).

Kanpo estekak aldatu