Ireki menu nagusia

Emil Nolde, jaiotza-izenez Emil Hansen (Nolde, Alemania, 1867ko abuztuaren 7a - Seebüll, 1956ko apirilaren 13a) Alemaniako margolari eta grabatzailea izan zen.

Emil Nolde
WP Emil Nolde.jpg
Bizitza
Izen osoa Hans Emil Hansen
Jaiotza Burkal Itzuli1867ko abuztuaren  7a
Herrialdea  Alemania
 Danimarka
Heriotza Neukirchen1956ko apirilaren  13a (88 urte)
Hobiratze lekua Schleswig-Holstein
Hezkuntza
Heziketa Académie Julian Itzuli
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Friedrich Fehr Itzuli
Adolf Hölzel Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta litografoa
Jasotako sariak
Influentziak James Ensor
Kidetza Die Brücke Itzuli
Berlin Secession Itzuli
Mugimendua espresionismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
www.nolde-stiftung.de
Nolde autograph.png

BiografiaAldatu

Flensburgeko zur-zizelkarien eskolan ikasi zuen. Suitzako Saint-Gall Arte Ederretako eskolan irakasle izan zen. 1899tik 1900ra Parisen egon zen, eta 1902an Berlinen. 1906az gero, erakusketak egin zituen Die Brücke ("Zubia") taldekoekin; Der Blaue Reiter ("Zaldun urdina") mugimenduko kideekin ere harremanak izan zituen.

Hasieran inpresionismoaren, Gauguinen, Van Goghen eta Daumierren eragina izan zuen, baina pixkanaka-pixkanaka espresionismora jo zuen. Munchen lana eta Munch bera ezagutu zituen, eta haren eragin nabarmena izan zuen. 1909tik aurrera erotismo handiko erlijiozko oso koadro bortitzak margotu zituen, eta eskandalu handia sortu zuen.

1913tik 1915ra Ginea Berrian izan zen, eta hangoen irudiak eta mozorroak margotu zituen, itxuraldatuz eta oso margo biziekin. Nolden grabatuak eta koadroak, oro har, espresionismo alemaniarraren joeraren barruan dira. 1941ean naziek haren koadro gehienak bahitu zituzten. Autobiografia bat idatzi zuen: Das eigene Leben; Jahre der Kämpfe (1934, "Norberaren bizitza; borrokaren urteak"). Koadro nagusiak: "Arrosa gorriak eta horiak" (1907), "Neska gazteak dantzan" (1909), "Kristoren bizia" (1912), "Dantzariak kandelen argipean" (1912), "Irudia eta mozorroa" (1913), "Simeon" (1915), "Ameslariak" (1916).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emil Nolde