Euskal Herriaren independentziari buruzko galdeketak
Euskal Herriaren independentziari buruzko galdeketak udalerri mailako herri-galdeketak izan ziren, 2014 eta 2018 urteen artean Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan burutu zirenak. 2014ko apirilean martxan jarri ziren, Etxarri-Aranatzen (Nafarroan).
Aurrekaria
aldatuLehen herri galdeketak
aldatuEtxarri-Aranatz
aldatu2013an saiatu ziren han herri galdeketa egiten, udalak mozio bat onartu ondotik, baina Nafarroako Auzitegiak baliogabetu egin zuen kontsulta, hori antolatzea udalaren eskumena ez dela argudiatuta. 2014ko saioan udala ez zen sartu ezertarako. Herri plataforma bat izan zen antolatzailea.
2014ko apirilaren 13an, A-13 herri ekimenak antolatuta "Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?" galdeketa egin zitzaien Etxarri-Aranatzeko herritarrei. Independentziari buruz Euskal Herrian egin zem lehenengo galdeketak ikusmin handia sortu zuen. Euskal Herriko zein nazioarteko medioak izan ziren bertan: 30 hedabide inguru, eta 40 kazetaritik gora. Besteak beste, Flandriakoak, Alemaniakoak eta Kataluniako TV3 izan dira.
Maiatzaren 30ean, Nafarroako Lurralde Auzitegiak Guardia Zibilaren Altsasuko kuartelera lekuko gisa deklaratzera deitu zituen plataformako Manu Gomez eta Mikel Mundiñano, eta galdeketan erabili zuten lokalaren jabe Jose Luis Erdozia. Antolaketaz galdetu zien fiskaltzak. Honakoa izan zen emaitza:
2014ko apirilaren 13ko independentziari buruzko galdeketa | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 804 | %94,47 | ||
Ez | 18 | %2,11 | ||
Zuri | 26 | %3,05 | ||
Baliozko botoak | 848 | |||
Bozka baliogabeak | 3 | %0,35 | ||
Guztira | 851 | %100 | ||
Parte hartzea | %42,76 | |||
Hautesleak | 1.990 | |||
Iturria: Berria |
Arrankudiaga
aldatuArrankudiagan (Bizkaia) azaroaren 2an egin nahi zuten independentzia galdeketa. Herri plataforma zabal bat sortu zuten kontsulta antolatzeko[1]. Abuztuaren 18an zabaldu zenez, Etxarri-Aranatzen apirilaren 13an eginiko galdeketari jarraipena emango zioten Arrankudiaga-Zollon azaroaren 2an. BERRIAk ekainean aurreratu zuenez, estatus politikoari buruzko galdeketa egingo zuten Bizkaiko herrian egun horretan, Ados plataformak antolatuta[2]. Irailaren 4ean zabaldu zenez, berriz, irailaren 5ean erabakiko zuten Arrankudiagako herri kontsultako galdera. Euskal Herriko estatus politikoari buruzko galdeketa egingo zuten, eta Gizarte Etxean izango zen bileran zehaztuko zuten zer galdetu[3].
Irailaren 5ean, batzarrean galdera zein izango zen zehaztu zuten: «Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?». Gizarte Etxean egin zuten bilkura irekia, Ados plataformak deituta[4]. Urriaren 8an, elkarlanean osatutako protokoloa osatu zuten. Arrankudiagako kontsultako arduradunek Etxarri Aranazkoa eredu hartu zuten araudia prestatzeko. Euskal estatuaz galdetuko zuten. A2 taldeak zioen herriko elkarte gehienekin bildu zirela, eta «giro ona» sumatu zutela. Udaletxean ordezkaritza zeukaten taldeei (EH Bildu eta EAJ) ahaldunak izendatzeko aukeraren berri eman zietela. Biek baieztatu zuten mahaian parte hartuko zutela[5]. Azkenik, Arrankudiagak euskal estatu baten kide izan nahi duen bozkatu zuen azaroaren 2an. Ados plataformak herri kontsulta bat antolatu zuen Arrankudiagan, eta 16 urtetik gorako bizilagunei “euskal estatu burujabe baten kide izan nahi duten” galdetu zieten[6].
2014ko azaroaren 2ko independentziari buruzko galdeketa | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 450 | %89,64 | ||
Ez | 13 | %2,58 | ||
Zuri | 33 | %6,57 | ||
Baliozko botoak | 496 | |||
Bozka baliogabeak | 6 | %1,19 | ||
Guztira | 502 | %100 | ||
Parte hartzea | %61,59 | |||
Hautesleak | 815 | |||
Iturria: Berria |
Emaitzaren ondoren, beste herri batzuetan ere galdeketak egitera animatu zuen Ados plataformak[7].
Lehen olatua: 2016ko herri-galdeketak
aldatuBere sorreratik (2013ko ekainetik) Gure Esku Dago taldeak Euskal Herriko erabakitze eskubidearen aldeko sentsibilizazio kanpaina eta ekimen erraldoiak antolatzeari ekin zion. 2015eko ekainaren 21eko ekitaldi erraldoian erabakitzeko eskubidearen aldarrikapen hutsetik haratago joan nahian, eskubide hori praktikara eramateko urratsak bultzatuko zituela iragarri zuen.
Horretarako, herriz herriko dinamikak aztertu eta baldintza egokiak zituzten herrietan independentziari buruzko herri-galdeketak antolatzeko taldeak sustatuko zituela jakitera eman zuen Gure Esku Dagok, "Eskura" prozesua martxan jarriz.
Ondorioz, 2015eko azaroaren 28an, Lazkaoko Areria antzokian 2016ko ekainaren 19an Goierriko (Gipuzkoa) 22 herrietan independentziari buruzko herri-kontsulta bana egingo zutela iragarri zuten Gure Esku Dagoko bozeramaileek [8]. Era berean, Azpeitian (Gipuzkoa) Hitzartu talde berriko kideek ekainaren 12rako beste hainbeste antolatuko zutela plazaratu zuten Azpeitiko Soreasu antzokian 2016ko urtarrilaren 17an [9]. Egun berean, Ispasterren (Bizkaia) bertako herri-galdeketa ekainaren 19an, Goierrikoarekin batera, burutuko zutela jakitera eman zuten.
Aste batzuk geroago, Bakaiku (Nafarroa) herria ere 2016ko herri-galdeketen trenari igo zen, 2016ko ekainarentzat iragarriz independentziari buruzko iritzia itaunduko ziela bere herritarrei [10]. Geroago, baina, antolatzaileek galdeketa hori 2016ko udazkenera atzeratu zuten.
Otsailaren 27an, azkenik, Arrasaten Erain taldeak bere aurkezpen publikoa egin zuen, ekainaren 12an ere Debagoiena osoan (Gipuzkoa) eta Aramaio herrian (Araba) Euskal Herriko independentziari buruzko galdeketa antolatuko zuela iragartzeko. Lurralde eremu hartan 65.000 biztanle inguru bizi dira [11]
Espainiako 2015eko hauteskundeak 2016ko ekainaren 26an errepikatu beharrak goian aipatutako independentziari buruzko herri-galdeketen egutegia aldatuarazi zuen. Hauteskunde kanpainan bete-betean iragarrita zeudenez, herri-galdeketak ekainaren 5ean egitea erabaki zuten Goierrin, Debagoienan eta Aramaion, Azpeitian eta Ispasterren (34 herri, guztira). 150.000 biztanle inguru bizi dira herri eta eskualde horietan.
Herri eta eskualde horietako emaitzak hauek izan ziren:
Azpeitia
aldatuNahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? galderari honako erantzun hau eman zioten azpeitiarrek:
2016ko ekainaren 5eko independentziari buruzko galdeketa | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 4.524 | %94,56 | ||
Ez | 188 | %3,98 | ||
Zuri | 17 | %0,36 | ||
Baliozko botoak | 4.729 | |||
Bozka baliogabeak | 52 | %1,1 | ||
Guztira | 4.781 | %100 | ||
Parte hartzea | %39,37 | |||
Hautesleak | 12.142 | |||
Iturria: Berria |
Ispaster
aldatuNahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? itaunari horrela erantzun zuten ispastertarrek:
2016ko ekainaren 5eko independentziari buruzko galdeketa | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 351 | %93,1 | ||
Ez | 10 | %2,70 | ||
Zuri | 14 | %3,70 | ||
Baliozko botoak | 375 | |||
Bozka baliogabeak | 2 | %0,52 | ||
Guztira | 377 | %100 | ||
Parte hartzea | %63,79 | |||
Hautesleak | 591 | |||
Iturria: Berria |
Debagoiena eta Aramaio
aldatuDebagoienako 8 herrietan (Gipuzkoa) eta Aramaion (Araba) hau izan zen galdera: Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?. Emaitzak honako hauek izan ziren:
2016ko ekainaren 5eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 15.190 | %94,9 | ||
Ez | 677 | %4,2 | ||
Zuri | 44 | %0,3 | ||
Baliozko botoak | 15.911 | |||
Bozka baliogabeak | 96 | %0,60 | ||
Guztira | 16.007 | %100 | ||
Parte hartzea | %29,35 | |||
Hautesleak | 54.533 | |||
Iturria: Berria |
Emaizak oso antzekoak izan ziren herri guztietan (erantzun positiboak %90tik gora herri guztietan). Parte hartzeari dagokionez, aniztasun handiagoa egon zen: Oñatin %35,68, Bergaran %29,46, Arrasaten %23,56, Aretxabaletan %29,41, Eskoriatzan %24,42, Aramaion %51,2, Elgetan %36,86 eta Leintz-Gatzagan %52,45.
Goierri
aldatuNahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? galderari honako erantzun hau eman zioten goierritarrek:
2016ko ekainaren 5eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 15.109 | %95,7 | ||
Ez | 510 | %3,8 | ||
Zuri | 86 | %0,6 | ||
Baliozko botoak | 15.705 | |||
Bozka baliogabeak | 121 | %0,4 | ||
Guztira | 15.719 | %100 | ||
Parte hartzea | %27,07 | |||
Hautesleak | 58.066 | |||
Iturria: Berria |
Goierriko herri guztietan baietza erraz nagusitu zen (botoen %90 baino gehiago). Parte-hartzeari dagokionez, herri txikietan handiagoa izan zen herri handietan baino. Esaterako, Ataunen %59,41, Gabirian %48,76, Idiazabalen %46,93, Legorretan %38,97, Seguran %56,60, Zaldibian %66,62, Zegaman %49,01, Zerainen %72,86.....Herri handietan, aldiz, Beasainen %21,13, Lazkaon %32,14, Ordizian %22,95, Legazpin %20,96, Urretxun %20,62 eta Zumarragan %13,43.
2017ko olatua
aldatu2016ko udan Euskal Herriko 36 herrietan eginak zeuden burujabetza ala independentziari buruzko galdeketak. 2016ko udazkenaren hasieran, Gure Esku Dagoren eledunek hortik aurrerako urratsak zehaztu zituzten: 2016ko bukaeran eta 2017ko lehenengo sei hilabeteetan Herri-galdeketen lekukoa hartzeko prest zeuden Euskal Herriko beste 96 herrik, Bizkaikoak, Gipuzkoakoak, Nafarroakoak eta Arabako bakarra (Legutio).
Hau zen egutegia eta galdeketa egingo duten herrien kopurua eskualdez eskualde:
Data | Eskualdea edo Herria | Herrien kopurua |
---|---|---|
2016ko azaroaren 27 | Dima eta Bakaiku | 1, 1 |
2017ko martxoaren 19 | Oarsoaldea, Tolosaldea, Astigarraga, Hernani eta Larrabetzun | 4, 29, 1, 1, 1 hurrenez hurren |
2017ko apirilaren 2 | Busturialdea eta Arrigorriaga | 17, 1, hurrenez hurren |
2017ko maiatzaren 7 | Urola Kosta, Debabarrena, Durangaldea, Lea-Artibai, Uribe Butroe, Uribe Kosta, Lasarte, Usurbil, Zeanuri, Legutio, Urkabustaiz | 8, 6, 5, 11, 9, 6, 1, 1, 1, 1, 1, hurrenez hurren |
2017ko ekainaren 18 | Basaburua, Bortziriak, Imotz, Mendialdea, Sakana | 12, 5, 8, 8, 10, hurrenez hurren |
Data zehaztu gabe (2017an) | Hego Uribe | 6 |
2016ko azaroaren 27ko galdeketak: Dima eta Bakaiku
aldatuDiman (Bizkaia) eta Bakaikun (Nafarroa Garaian) 2016ko azken herri-galdeketak antolatu zituzten Gure Esku Dago inguruko bertako taldeek.
Bi herri hauetan emaitzak hauek izan ziren:
Dima
aldatuEuskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu? itaunari honako erantzun hau eman zioten dimatarrek:
2016ko azaroaren 27ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 729 | %95,29 | ||
Ez | 10 | %1,30 | ||
Zuri | 21 | %2,74 | ||
Baliozko botoak | 760 | |||
Bozka baliogabeak | 5 | %0,65 | ||
Guztira | 765 | %100 | ||
Parte hartzea | %63,42 | |||
Hautesleak | 1.206 | |||
Iturria: Berria |
Bakaiku
aldatuEuskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu? izan zen bakaikuarrei luzatutako galdera. Emaitzak beheko taulan:
2016ko azaroaren 27ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 156 | %80,41 | ||
Ez | 26 | %13,40 | ||
Zuri | 10 | %5,15 | ||
Baliozko botoak | 192 | |||
Bozka baliogabeak | 2 | %1,03 | ||
Guztira | 194 | %100 | ||
Parte hartzea | %65,33 | |||
Hautesleak | 297 | |||
Iturria: Berria |
2017ko martxoaren 19ko galdeketak
aldatu2017ko herri-galdeketen lehenengo olatu handia Tolosaldean, Oarsoaldean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun antolatu zen. Ia 125.000 biztanlek zuten boto eskubidea galdeketa handi honetan.
Tolosaldea
aldatuNahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? zen Tolosaldeko biztanleei planteatu zitzaien galdera. Emaitzak ondoko taulan agertzen dira:
2017ko martxoaren 19ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 11.895 | %96,2 | ||
Ez | 273 | %2,2 | ||
Zuri | 156 | %1,26 | ||
Baliozko botoak | 12.324 | |||
Bozka baliogabeak | 46 | %0,37 | ||
Guztira | 12.370 | %100 | ||
Parte hartzea | %31,21 | |||
Hautesleak | 39.639 | |||
Iturria: Berria |
Parte-hartzeari dagokionez, ohi bezala handiagoa izan zen herri txikietan handietan baino: Tolosan %26, Villabonan %29,5, Ibarran %27, Zizurkilen %25,5, Iruran %28,5, Alegian %31,3, Asteasun %34, Anoetan %34,7, Berastegin %29, Amezketan %56,4, Lizartzan %57,4, Berrobin %43, Bidania-Goiatzen %52, Ikaztegietan %46,3, Adunan %50,7, Altzon %57, Leaburun %37, Abaltzisketan %64, Albizturren %44, Alkizan %53, Belauntzan %53, Hernialden %29, Baliarrainen %77, Elduainen %48, Gaztelun %53,7, Larraulen %43, Orendainen %74 eta Orexan %82.
Oarsoaldea
aldatuEskualde honetan galderak ezberdinak izan ziren lau herrietan. Errenterian, adibidez, bikoitza izan zen: 1.- Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin?; 2.- Aurreko erantzuna baiezkoa bada, ados zaude independente izatearekin? ; Oiartzunen: Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?; Lezon: Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?; eta Pasaian: Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?
Emaitzak hemen:
2017ko martxoaren 19ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 11.788 | %95,3 | ||
Ez | 316 | %2,5 | ||
Zuri | 182 | %1,5 | ||
Baliozko botoak | 12.286 | |||
Bozka baliogabeak | 81 | %0,65 | ||
Guztira | 12.367 | %100 | ||
Parte hartzea | %20,24 | |||
Hautesleak | 61.114 | |||
Iturria: Berria |
Parte-hartzea, herriz herri, honako hau: Errenterian %15,5; Oiartzunen %40,2; Lezon %25,5 eta Pasaian %19.
Hernani eta Astigarraga
aldatuGipuzkoako bi herri hauetan galdera bera planteatu zitzaien herritarrei: Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?
Hernaniko emaitzak:
2017ko martxoaren 19ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 4.113 | %96,8 | ||
Ez | 81 | %1,9 | ||
Zuri | 47 | %1,1 | ||
Baliozko botoak | 4.241 | |||
Bozka baliogabeak | 12 | %0,3 | ||
Guztira | 4.253 | %100 | ||
Parte hartzea | %24,80 | |||
Hautesleak | 17.168 | |||
Iturria: Berria |
Astigarragako emaitzak:
2017ko martxoaren 19ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 916 | %96,4 | ||
Ez | 26 | %2,7 | ||
Zuri | 8 | %0,8 | ||
Baliozko botoak | 950 | |||
Bozka baliogabeak | 3 | %0,3 | ||
Guztira | 953 | %100 | ||
Parte hartzea | %19,90 | |||
Hautesleak | 4.768 | |||
Iturria: Berria |
Larrabetzu
aldatuTxorierriko herri honen taldeak galdera hau proposatu zien herritarrei: Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?. Parte-hartze handiarekin, horrela erantzun zuten larrabetzuarrek:
2017ko martxoaren 19ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 866 | %94,2 | ||
Ez | 31 | %3,4 | ||
Zuri | 1 | %0,1 | ||
Baliozko botoak | 898 | |||
Bozka baliogabeak | 21 | %2,3 | ||
Guztira | 919 | %100 | ||
Parte hartzea | %58 | |||
Hautesleak | 1.585 | |||
Iturria: Berria |
2017ko apirilaren 2ko galdeketak
aldatuData horretan Busturialdean eta Arrigorriagan antolatu ziren erreferendumak.
Busturialdea
aldatuBusturialdeko 17 herritan hautestontziak jarri ziren herritarrek balizko euskal estatuaz haien iritziak eman zitzaten. Galdera ez zen bera toki guztietan, udal batzuetan ñabardura txikiak zeudelako, baina herri gehienek hautatu zutena hau izan zen: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?". Emaitzak beheko taulan:
2017ko apirilaren 2ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 11.292 | %95,75 | ||
Ez | 292 | %2,5 | ||
Zuri | 177 | %1,5 | ||
Baliozko botoak | 11.761 | |||
Bozka baliogabeak | 31 | %0,25 | ||
Guztira | 11.792 | %100 | ||
Parte hartzea | %32,07 | |||
Hautesleak | 36.766 | |||
Iturria: Naiz |
Hauek izan ziren, herriz herri, parte-hartzearen datuak: Ajangiz %60,5; Arratzu %72; Arteaga %41,5; Bermeo %26,3; Busturia %37,4; Ea %58,5; Ereño %68,8; Errigoiti %54,1; Foru % 47,7; Gernika % 27,5; Kanala % 78,9; Kortezubi %62,4; Mendata %49,1; Morga %50,7; Murueta %64; Muxika %45,1 eta Nabarniz %74,1
Arrigorriaga
aldatuBizkaiko hiri honetan itaun hau planteatu zitzaien herritarrei: "Izan gura duzu euskal estatu independente bateko herritar?". Emaitzak:
2017ko apirilaren 2ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 1.360 | %91,2 | ||
Ez | 83 | %5,6 | ||
Zuri | 45 | %3 | ||
Baliozko botoak | 1.488 | |||
Bozka baliogabeak | 4 | %0,25 | ||
Guztira | 1.492 | %100 | ||
Parte hartzea | %14,50 | |||
Hautesleak | 10.263 | |||
Iturria: Berria |
2017ko maiatzaren 7ko galdeketak
aldatu2017ko olatu horretan independentzia edo burujabetzari buruzko kontsultak antolatu ziren Euskal Herriko 52 udaletan.
Urola Kosta
aldatuGipuzkoako eskualde honetan hautestontziak jarri ziren 8 herritan, herritarrek honako galdera honi erantzuna eman ziezaioten: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?". Azkoitian, Zestoan, Errezilen, Aizarnazabalen, Zumaian, Getarian, Zarautzen eta Orion burutu ziren herri galdeketak.
2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 14.660 | %96,46 | ||
Ez | 350 | %2,3 | ||
Zuri | 72 | %0,47 | ||
Baliozko botoak | 15.082 | |||
Bozka baliogabeak | 116 | %0,76 | ||
Guztira | 15.198 | %100 | ||
Parte hartzea | %31,41 | |||
Hautesleak | 48.381 | |||
Iturria: Naiz |
Herriz herri, parte hartzearen datuak hauek izan ziren: Azkoitian %31,57; Zestoan %42,59; Errezilen %56,60; Aizarnazabalen %49,92; Zumaian %34,29; Getarian %49,79; Zarautzen %24,92 eta Orion %31,60.
Debabarrena
aldatuGipuzkoako eskualde honetako 5 herritan eta Itziarren izan ziren euskal estatuari buruzko galdeketak. Galdera ez zen bera izan udal guztietan: Eibarren, "Euskal errepublika bateko herritarra izan nahi duzu?" ; Elgoibarren eta Deban, galdera bikoitza planteatu zen: "Nahi al duzu gaur egungo estatus politikoa aldatzea?", eta erantzuna baiezkoa bada: "Nahi al duzu euskal estatu independentea?". Mutrikun eta Soraluzen: "Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?"; eta Itziarren: "Euskal Herri independente bat nahi duzu?"
2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 8.507 | %96 | ||
Ez | 234 | %2,65 | ||
Zuri | 76 | %0,85 | ||
Baliozko botoak | 8.817 | |||
Bozka baliogabeak | 40 | %0,45 | ||
Guztira | 8.857 | %100 | ||
Parte hartzea | %18,81 | |||
Hautesleak | 47.090 | |||
Iturria: Naiz |
Parte hartzea, udalez udal, hau izan zen: Eibarren, %11,39; Elgoibarren, %22,12; Deban, %25,20; Soraluzen, %27,29; Mutrikun, %36,21 eta Itziarren, %44,46
Durangaldea
aldatuBizkaiko eskualde honetan 5 herritan antolatu ziren herri galdeketak 2017ko maiatzaren 7an: Durangon, Abadiñon, Elorrion, Zornotzan eta Zaldibarren. Galdera ezberdina izan zen herri bakoitzean:
- Durangon: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?"
- Abadiñon: galdera bikoitza: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" BAI aukeratu baduzu: "Nahi al zenuke euskal estatu hori independentea izatea?"
- Elorrion: "Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?"
- Zornotzan: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?"
- Zaldibarren: "Nahi al duzu Euskal Herria independentea izatea?"
2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 11.939 | %96,42 | ||
Ez | 312 | %2,51 | ||
Zuri | 81 | %0,65 | ||
Baliozko botoak | 12.332 | |||
Bozka baliogabeak | 50 | %0,40 | ||
Guztira | 12.382 | %100 | ||
Parte hartzea | %22,24 | |||
Hautesleak | 55.667 | |||
Iturria: Naiz |
Parte hartzea, herriz herri, hau izan zen: Abadiñon, %22,41; Durangon, %18,80; Elorrion, %33,95; Zornotzan, %22,77; Zaldibarren, %23,48.
Lea-Artibain
aldatuEskualde honetako herrietan (Ispasterren izan ezik, bertan 2016an antolatu baitzen) euskal estatu burujabe batez itaundu zitzaien herritarrei: "Nahi dozu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?". Emaitzak hemen:
2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 8.796 | %96,41 | ||
Ez | 109 | %1,19 | ||
Zuri | 190 | %2 | ||
Baliozko botoak | 9.095 | |||
Bozka baliogabeak | 28 | %0,30 | ||
Guztira | 9.123 | %100 | ||
Parte hartzea | %41,63 | |||
Hautesleak | 21.914 | |||
Iturria: Naiz |
Parte hartzearen batezbestekoa %41,63koa izan zen, horrela banatuta: Aulestian, %70.40; Amoroton, %67,77; Berriatuan, %41,56; Etxebarrian, %54,08; Gizaburuagan, %61,71; Markina-Xemeinen, %36,19; Mendexan, %54,83; Munitibarren, %57,39; Lekeition, %44,32; Ondarroan, %35,55, eta Ziortza-Bolibarren, %50,14.
Uribe Butroe
aldatu9 herritan antolatu ziren eskualde honetan herri galdeketak. "Gura dozu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" izan zen herritarrek erantzun beharreko itauna.
2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 5.680 | %97,62 | ||
Ez | 91 | %1,56 | ||
Zuri | 18 | %0,31 | ||
Baliozko botoak | 5.789 | |||
Bozka baliogabeak | 29 | %0,50 | ||
Guztira | 5.818 | %100 | ||
Parte hartzea | %25,92 | |||
Hautesleak | 22.448 | |||
Iturria: Naiz |
Hona hemen parte hartzearen datuak, herriz herri: Arrietan, %39,88; Bakion, %33,50; Gamiz-Fikan, %42,45; Gatikan, %31,77; Maruri-Jataben, %30,49; Meñakan, %50,40; Mungian, %20,45; Fruizen, %51,25, eta Laukizen %21,93.
Uribe Kosta
aldatuBizkaiko eskualde honetako 6 herritan burutu ziren 2017ko maiatzaren 7ko herri galdeketak (Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen).
2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 4.807 | %96 | ||
Ez | 150 | %3 | ||
Zuri | 34 | %0,68 | ||
Baliozko botoak | 4.991 | |||
Bozka baliogabeak | 16 | %0,32 | ||
Guztira | 5.007 | %100 | ||
Parte hartzea | %19,56 | |||
Hautesleak | 25.595 | |||
Iturria: Naiz |
Parte hartzea: Barrikan, %22,61; Gorlizen, %17,76; Lemoizen, %39,25; Plentzian, %16,72; Sopelan, %18,78, eta Urdulizen %20,56.
Usurbil, Lasarte-Oria, Zubieta, Zeanuri, Orozko, Legutio, Urkabustaiz
aldatuHerri hauetan ere burujabetzari buruzko herri galdeketak antolatu ziren 2017ko maiatzaren 7an. Usurbilen "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?" galdetu zitzaien herritarrei, emaitza honekin:
2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 1.729 | %93,5 | ||
Ez | 53 | %2,85 | ||
Zuri | 61 | %3,30 | ||
Baliozko botoak | 1.843 | |||
Bozka baliogabeak | 5 | %0,30 | ||
Guztira | 1.848 | %100 | ||
Parte hartzea | %38,13 | |||
Hautesleak | 4.847 | |||
Iturria: Naiz |
Lasarte-Oriako galdera bikoitza izan zen: "Erabakitzeko dagokigun eskubidea erabili nahi duzu interes publikoko gaietarako?" "Zure erantzuna baiezkoa bada, izan nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra?"
2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 2.270 | %98,5 | ||
Ez | 8 | %0,35 | ||
Zuri | 22 | %0,95 | ||
Baliozko botoak | 2.300 | |||
Bozka baliogabeak | 3 | %0,15 | ||
Guztira | 2.303 | %100 | ||
Parte hartzea | %14,81 | |||
Hautesleak | 15.548 | |||
Iturria: Naiz |
Orozkon hau izan zen itauna: "Izan gura dozu Euskal Herri independente bateko herritarra?". Herritarrek horrela erantzun zuten:
2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 892 | %89,55 | ||
Ez | 68 | %6,8 | ||
Zuri | 19 | %2,1 | ||
Baliozko botoak | 979 | |||
Bozka baliogabeak | 17 | %1,60 | ||
Guztira | 996 | %100 | ||
Parte hartzea | %44,70 | |||
Hautesleak | 2.228 | |||
Iturria: Naiz |
Azkenik, Zeanurin (Bizkaia), eta Legution eta Urkabustaizen (Araba) ere herri-galdeketak antolatu ziren data berean. Zeanurin eta Legution Euskal Herri independente bati buruz galdetzen zen, eta Urkabustaizen Euskal Herri burujabe batez. Parte-hartzea %55,16ra iritsi zen Zeanurin (baiezko botoak %91,25), %32,29ra Legution (baiezko botoak %90,70) eta %36,21era Urkabustaizen (baiezkoak %94,40)
2017ko ekainaren 18ko galdeketak
aldatuData honetan Nafarroako 24 herritan burujabetzari buruz botoa emateko aukera izan zuten: Bortzirietako bostetan, Imotz eta Basaburuan, Mendialdean (8 udalerritan) eta Sakanako 9tan
Bortzirietan
aldatu"Nafar gisa, Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan nahi duzu?" galderari erantzuna emateko gonbidatuak izan ziren eskualdeko horretako biztanleak. Emaitzak hauek izan ziren:
2017ko ekainaren 18ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 1.820 | %95 | ||
Ez | 47 | %2,45 | ||
Zuri | 40 | %2 | ||
Baliozko botoak | 1.907 | |||
Bozka baliogabeak | 7 | %0,35 | ||
Guztira | 1.914 | %100 | ||
Parte hartzea | %26,66 | |||
Hautesleak | 7.178 | |||
Iturria: Naiz |
Herriz herri, parte hartzearen datuak hauek izan ziren: Beran, %19,78; Lesakan, %25,38; Etxalarren, %26,97; Arantzan, %60,31 eta Igantzin %42,16
Imotzen eta Basaburuan
aldatuImotzen eta Basaburuan galdera bikoitza planteatu zen: "Nahi al duzu Nafarroako herritarrok gure etorkizuna aske erabakitzea?" eta gero: "Hala bada, nahi duzu Euskal Herri burujabe bateko imoztarra (basaburutarra) izan?". Imotzen emaitzak hauek izan ziren:
2017ko ekainaren 18ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 134 | %90 | ||
Ez | 1 | %0,67 | ||
Zuri | 3 | %2 | ||
Baliozko botoak | 138 | |||
Bozka baliogabeak | 11 | %7,4 | ||
Guztira | 149 | %100 | ||
Parte hartzea | %40,49 | |||
Hautesleak | 368 | |||
Iturria: Naiz |
Basaburuako datuak honako hauek izan ziren:
2017ko ekainaren 18ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 252 | %98,8 | ||
Ez | 1 | %0,39 | ||
Zuri | 2 | %0,78 | ||
Baliozko botoak | 255 | |||
Bozka baliogabeak | 0 | %0 | ||
Guztira | 255 | %100 | ||
Parte hartzea | %36,12 | |||
Hautesleak | 706 | |||
Iturria: Naiz |
Mendialdea
aldatuNafarroako eskualde honetako 8 udalerritan (Lekunberri, Larraun, Leitza, Goizueta, Betelu, Areso, Arano eta Araitz) burutu zen herri-galdeketa. Galdera bikoitza zen: "Nahi al duzu Nafarroako herritarrok gure etorkizun politikoa modu askean erabakitzea?". "Baiezkoa bada, nahi al duzu Euskal Herri libre bateko herritarra izan?"
2017ko ekainaren 18ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 2.421 | %96,7 | ||
Ez | 19 | %0,75 | ||
Zuri | 49 | %1,95 | ||
Baliozko botoak | 2.489 | |||
Bozka baliogabeak | 15 | %0,60 | ||
Guztira | 2.504 | %100 | ||
Parte hartzea | %39,56 | |||
Hautesleak | 6.330 | |||
Iturria: Naiz |
Parte hartzearen datuak oso anitzak izan ziren: Lekunberrin, %23,62; Larraunen, %35,82; Leitzan, %40,04; Areson, %42,51; Araitzen, %43,2; Betelun, %46,15; Aranon, %61,46 eta Goizuetan %63,32
Sakana
aldatuSakanako 9 herritan (Altsasu, Arbizu, Arruazu, Irañeta, Irurtzun, Lakuntza, Olazti, Urdiain eta Ziordia) bozkatzeko aukera izan zuten haien herritarrek ekainaren 18ko galdeketetan. Lehen, herri-galdeketak eginak zituzten Etxarri-Aranatzen eta Bakaikun.
Antolatzaileen hitzetan herrien arteko ezberdintasun soziologikoak oso handiak ziren, eta beraz ezin izan zen galdera adostu bakarra ezarri. Ondorioz, herri bakoitzak bere galdera planteatu zuen (hainbat herritan galdera bikoitza izanik).
Emaitza orokorrak ondoko taulan:
2017ko ekainaren 18ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 2.836 | %95,75 | ||
Ez | 67 | %2,26 | ||
Zuri | 49 | %1,65 | ||
Baliozko botoak | 2.952 | |||
Bozka baliogabeak | 10 | %0,34 | ||
Guztira | 2.962 | %100 | ||
Parte hartzea | %23,67 | |||
Hautesleak | 12.513 | |||
Iturria: Naiz |
Parte hartzearen datuak: Irurtzunen, %15,5; Altsasun, %17,3; Olaztin, %26,82; Irañetan, %20,42; Lakuntzan, %36,1; Arbizun, %42; Urdiainen, %45,5; Ziordian, %46,36 eta Arruazun %53,3
2017ko azaroaren 5eko galdeketak
aldatuAzaroaren lehenengo igande horretan Gipuzkoako eta Bizkaiko 13 herritan Euskal Herriko estatus politikoari buruzko herri galdeketak antolatu ziren: Andoainen eta Beizaman Gipuzkoan, eta Areatzan, Atxondon, Berangon, Erandion, Elantxoben, Galdakaon, Getxon, Mundakan, Ibarrangelun, Leioan eta Otxandion, Bizkaian.
Aurreko erreferendumetan gertatu zen bezala, galdera ez zen bakarra izan herri guztietan. Herriko soziologia kontuan hartuz, dezente aldatzen zen herri batetik bestera. Adibidez, Andoainen, Beizaman, Atxondon, Areatzan, Galdakaon, Mundakan, Leioan eta Otxandion euskal estatu independente edo burujabe batez galdetzen zen bitartean, Getxon, Berangon, Erandion, Elantxoben edo Ibarrangelun erabakitzeko eskubideaz galdetzen zen, ez euskal estatuaz.
Independentziaz edo burujabetzaz galdetu zen herrietan hau izan zen emaitza:
Andoainen
aldatu"Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" galderari honako erantzun hau eman zioten andoaindarrek:
2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 1.871 | %92 | ||
Ez | 127 | %6,2 | ||
Zuri | 33 | %1,6 | ||
Baliozko botoak | 2.031 | |||
Bozka baliogabeak | 3 | %0,15 | ||
Guztira | 2.034 | %100 | ||
Parte hartzea | %16,5 | |||
Hautesleak | 12.306 | |||
Iturria: Naiz |
Beizaman
aldatuGipuzkoako udalerri txiki honetan "Nahi al duzu izan Euskal Herri independente bateko herritarra?" galdetu zitzaien herritarrei:
2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 53 | %89,8 | ||
Ez | 2 | %3,39 | ||
Zuri | 3 | %5 | ||
Baliozko botoak | 58 | |||
Bozka baliogabeak | 1 | %1,69 | ||
Guztira | 59 | %100 | ||
Parte hartzea | %44,36 | |||
Hautesleak | 133 | |||
Iturria: Naiz |
Galdakaon
aldatu"Euskal Herri independente bateko herritarra izan gura dozu?" itaundu zitzaien galdakaotarrei 2017ko azaroaren 5ean. Eta horrela erantzun zuten:
2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 2.560 | %91,5 | ||
Ez | 178 | %6,37 | ||
Zuri | 49 | %1,75 | ||
Baliozko botoak | 2.787 | |||
Bozka baliogabeak | 9 | %0,32 | ||
Guztira | 2.796 | %100 | ||
Parte hartzea | %13 | |||
Hautesleak | 21.441 | |||
Iturria: Naiz |
Mundakan
aldatu"Gura dozu estatu independente bateko herritarra izan?" izan zen Mundakako herritarrek erantzun beharreko itauna.
2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 614 | %91,5 | ||
Ez | 24 | %3,5 | ||
Zuri | 33 | %4,9 | ||
Baliozko botoak | 671 | |||
Bozka baliogabeak | 0 | % | ||
Guztira | 671 | %100 | ||
Parte hartzea | %41,6 | |||
Hautesleak | 1.613 | |||
Iturria: Naiz |
Leioan
aldatu"Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?" izan zen Leioan antolatzaileek proposatu zuten galdera.
2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 2.304 | %92,38 | ||
Ez | 154 | %6,17 | ||
Zuri | 26 | %1 | ||
Baliozko botoak | 2.484 | |||
Bozka baliogabeak | 10 | %0,4 | ||
Guztira | 2.494 | %100 | ||
Parte hartzea | %9,44 | |||
Hautesleak | 26.431 | |||
Iturria: Naiz |
Otxandion
aldatu"Gura dozu euskal errepublika burujabe bateko herritarra izan?" itaunari erantzun hau eman zioten otxandiotarrek:
2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 459 | %92,17 | ||
Ez | 16 | %3,21 | ||
Zuri | 14 | %2,8 | ||
Baliozko botoak | 489 | |||
Bozka baliogabeak | 9 | %1,8 | ||
Guztira | 498 | %100 | ||
Parte hartzea | %46,98 | |||
Hautesleak | 1.060 | |||
Iturria: Naiz |
Areatzan
aldatu"Euskal estatu burujabe bateko hiritarra izan gura dozu?" izan zen herri honetan planteatu zen itauna.
2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 418 | %90,28 | ||
Ez | 27 | %5,83 | ||
Zuri | 5 | %1 | ||
Baliozko botoak | 450 | |||
Bozka baliogabeak | 13 | %2,8 | ||
Guztira | 463 | %100 | ||
Parte hartzea | %45,35 | |||
Hautesleak | 1.021 | |||
Iturria: Naiz |
Atxondon
aldatu"Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu?" aukeratutako galdera izan zen.
2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 324 | %86,17 | ||
Ez | 38 | %10 | ||
Zuri | 6 | %1,60 | ||
Baliozko botoak | 368 | |||
Bozka baliogabeak | 8 | %2,1 | ||
Guztira | 376 | %100 | ||
Parte hartzea | %31,4 | |||
Hautesleak | 1.197 | |||
Iturria: Naiz |
2018ko lehen olatua
aldatu2018ko maiatzaren 6an hainbat galdeteka egin ziren Hego Euskal Herriko hiru probintzietan.
Araba
aldatuAiaraldea
aldatuAiaraldean "Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?" izan zen aukeratutako galdera eta galdeketa Artziniega, Okondo, Aiara, Amurrio eta Laudion egin zen. Hauek izan ziren eskualdeko emaitzak:
2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 4676 | % 97,11 | ||
Ez | 82 | % 1,7 | ||
Zuri | 37 | % 0,77 | ||
Baliozko botoak | 4795 | |||
Bozka baliogabeak | 20 | % 0,42 | ||
Guztira | 4815 | %100 | ||
Parte hartzea | % 16,94 | |||
Hautesleak | 28.427 | |||
Iturria: Aiaraldea eta Naiz |
Gorbeialdea
aldatuGorbeialdean, galdeketak Zuian eta Zigoitian egin ziren eta galderak "Zuiar gisa, izan nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra?" eta "Zigoitiar biztanle izanik, nahi al duzu libreki Euskal Herriko etorkizuna erabaki?" izan ziren, hurrenez hurren. Emaitzak hauek izan ziren:
2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 753 | % 97,03 | ||
Ez | 20 | % 2,58 | ||
Zuri | 1 | % 0,13 | ||
Baliozko botoak | 774 | |||
Bozka baliogabeak | 2 | % 0,26 | ||
Guztira | 776 | %100 | ||
Parte hartzea | % 22,55 | |||
Hautesleak | 3441 | |||
Iturria: Naiz |
Bizkaia
aldatuTxorierri
aldatuLezama eta Zamudion egin ziren galdeketak. Lehenengoan galdera "Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan gura dozu?" eta bigarrenean "Euskal herritarra izanik, geure etorkizuna libre erabakitzeko eskubidearen alde zagoz?" izan zen. Emaitzak:
2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 1.229 | % 95,57 | ||
Ez | 27 | % 2,10 | ||
Zuri | 27 | % 2,10 | ||
Baliozko botoak | 1285 | |||
Bozka baliogabeak | 3 | % 0,23 | ||
Guztira | 1.286 | %100 | ||
Parte hartzea | % 26,81 | |||
Hautesleak | 4.797 | |||
Iturria: Naiz |
Enkarterriak
aldatuGueñes eta Gordexolan egin ziren galdeketak. Galderak "Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko,ekonomiko, sozial eta kultura erabakitzeko?" eta "Zure eskubidea erabili nahi duzu euskal herritargoaren geroa erabakitzeko, muga bakarra beraren borondatea dela?" izan ziren hurrenez hurren. Emaitzak:
2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 1.343 | % 95,72 | ||
Ez | 37 | % 2,64 | ||
Zuri | 18 | % 1,28 | ||
Baliozko botoak | 1.398 | |||
Bozka baliogabeak | 5 | % 0,36 | ||
Guztira | 1.403 | %100 | ||
Parte hartzea | % 20,85 | |||
Hautesleak | 6.730 | |||
Iturria: Naiz |
Arakaldo
aldatuArakaldoko galdera "Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?" izan zen.
2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 32 | % 100 | ||
Ez | 0 | % 0 | ||
Zuri | 0 | % 0 | ||
Baliozko botoak | 32 | |||
Bozka baliogabeak | 0 | % 0 | ||
Guztira | 32 | %100 | ||
Parte hartzea | % 25,60 | |||
Hautesleak | 125 | |||
Iturria: Naiz |
Igorre
aldatuIgorren galdera "Euskal estatu bateko herritarra izan gure dozu?" izan zen.
2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 962 | % 97,86 | ||
Ez | 9 | % 0,92 | ||
Zuri | 10 | % 1,02 | ||
Baliozko botoak | 981 | |||
Bozka baliogabeak | 2 | % 0,20 | ||
Guztira | 983 | %100 | ||
Parte hartzea | % 27,56 | |||
Hautesleak | 3.553 | |||
Iturria: Naiz |
Portugalete
aldatuPortugaleten "Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa aske erabakitzea?" galderari erantzun zioten herritarrek.
2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 3.333 | % 98,38 | ||
Ez | 44 | % 1,30 | ||
Zuri | 8 | % 0,24 | ||
Baliozko botoak | 3.385 | |||
Bozka baliogabeak | 4 | % 0,09 | ||
Guztira | 3.389 | %100 | ||
Parte hartzea | % 8,31 | |||
Hautesleak | 40.801 | |||
Iturria: Naiz |
Nafarroa
aldatuMalerreka
aldatuDoneztebe, Donamaria, Elgorriaga, Ituren, Zubieta eta Legasan egin ziren galdeketak. Galdera "Nahi al duzu nafar gisa burujabe izan etorkizuna libre erabakitzeko?" izan zen 6 herrietan. Hona eskualdeko emaitzak:
2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 738 | % 96,98 | ||
Ez | 10 | % 1,31 | ||
Zuri | 11 | % 1,45 | ||
Baliozko botoak | 759 | |||
Bozka baliogabeak | 2 | % 0,26 | ||
Guztira | 761 | %100 | ||
Parte hartzea | % 26,38 | |||
Hautesleak | 2.885 | |||
Iturria: Naiz |
Lizarraldea
aldatuDeierri eta Lezaunen egin ziren galdeketak eta galdera "Etorkizun ekonomiko-sozial-politikoaz erabaki dezakeen Nafarroa burujabe bateko herritarra izan nahi dugu?" izan zen bi herrietan.
2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 242 | % 99,18 | ||
Ez | 0 | % 0 | ||
Zuri | 0 | % 0 | ||
Baliozko botoak | 242 | |||
Bozka baliogabeak | 2 | % 0,82 | ||
Guztira | 244 | %100 | ||
Parte hartzea | % 15,95 | |||
Hautesleak | 1.530 | |||
Iturria: Naiz |
2018ko bigarren olatua
aldatu2018ko azaroaren 18an, Donostia, Irun eta Enkarterrietan galdeketak egin ziren.
Donostia
aldatuEuskal Herriko hiriburu batean egin zen lehenengo galdeketa Donostian izan zen. Galdera "Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?" izan zen.
2018ko azaroaren 18eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 20.637 | %98,18 | ||
Ez | 264 | %1.26 | ||
Zuri | 60 | %0,28 | ||
Baliozko botoak | 20.961 | |||
Bozka baliogabeak | 60 | %0,28 | ||
Guztira | 21.021 | %100 | ||
Parte hartzea | %13,10 | |||
Hautesleak | 160.466 | |||
Iturria: Donostia galdeketa[Betiko hautsitako esteka] |
Irun
aldatuIrunen egindako galdera "Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat?" izan zen, eta hiru erantzun: 1) Euskal estatu burujabe eta independentea 2) Estatus politiko berri bat estatu espainiarraren barruan eta 3) Gaur egungo Euskal Autonomi Erkidegoa. Emaitzak honakoak izan ziren.
2018ko azaroaren 18eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Euskal estatu burujabe eta independentea | 3.531 | %72,19 | ||
Estatus politiko berri bat estatu espainiarraren barruan | 882 | %18,03 | ||
Gaur egungo Euskal Autonomi Erkidegoa | 415 | % 8,48 | ||
Zuri | 34 | %0,7 | ||
Baliozko botoak | 4.852 | |||
Bozka baliogabeak | 60 | %0,28 | ||
Guztira | 4.891 | %100 | ||
Parte hartzea | % 9,15 | |||
Hautesleak | 51.618 | |||
Iturria: Gure Esku Dago |
Enkarterriak
aldatuAlonsotegi, Balmaseda eta Zallan egin ziren galdeketak. Lehenengoan galdera "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritarra?" izan zen eta beste bietan, "Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?". Emaitzak hauek izan ziren:
2018ko azaroaren 18eko independentziari buruzko galdeketak | ||||
---|---|---|---|---|
Bozka aukerak | Botoak | Portzentaia | ||
Bai | 2.690 | % 96,35 | ||
Ez | 73 | % 2,61 | ||
Zuri | 26 | % 0,93 | ||
Baliozko botoak | 2.789 | |||
Bozka baliogabeak | 3 | %0,11 | ||
Guztira | 2792 | %100 | ||
Parte hartzea | %17,23 | |||
Hautesleak | 16.200 | |||
Iturria: Gure Esku Dago |
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://web.archive.org/web/20140714200800/http://www.berria.eus/paperekoa/1830/006/001/2014-06-24/arrankudiagan_azaroaren_2an_egin_nahi_dute_independentzia_galdeketa.htm Berria, 2014-06-24
- ↑ «Estatus politikoaz herri galdeketa egingo dute Arrankudiagan azaroaren 2an», Berria, 2014-08-28
- ↑ «Bihar erabakiko dute Arrankudiagako herri kontsultako galdera», Berria, 2014-09-04
- ↑ Enekoitz Esnaola, «"Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?" izango da Arrankudiagako galdera», Berria, 2014-09-05
- ↑ Enekoitz Esnaola, «Elkarlanean osatutako protokoloa», Berria, 2014-10-09
- ↑ «Arrankudiagak euskal estatu baten kide izan nahi duen bozkatuko du», EiTB, 2014-11-02
- ↑ «Beste herri batzuetan ere galdeketak egitera animatu du Ados plataformak», Berria, 2014-11-03
- ↑ Galdeketa ekainaren 19an egingo dute Goierriko 22 herrietan Goierriko Hitza, 2015-11-8
- ↑ Independentziari buruzko galdeketak: Azpeitian ekainaren 12an, Diman 19an Argia, 2016-1-18
- ↑ Bakaikun ere herri galdeketa egingo dute ekainean
- ↑ Debagoienan ere galdeketa egingo dute ekainaren 12an independentziari buruz