Akromegalia
Akromegalia (grezieratik: ἄκρος (akros) muturreko eta μεγάλος (megalos) handi) hipofisi guruinaren gehiegizko jardueraren ondorioz sortutako gaixotasuna da, gaixoengan hazkuntza handia eragiten duena. Kasu gehienetan hipofisiaren ez-ohiko jarduera hori tumore onbera baten ondorioa da [1]. Horrek hazkuntza hormonaren gainprodukzioa eragiten du (gogoratu hipofisiak hormona hori ekoizten duela), hazkuntza exageratua sortzen duena.
Akromegalia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hyperpituitarism (en) ![]() eritasuna |
Espezialitatea | endokrinologia |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | octreotide (en) ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
OMIM | 102200 |
DiseasesDB | 114 |
MedlinePlus | 000321 |
eMedicine | 000321 |
MeSH | D000172 |
Disease Ontology ID | DOID:2449 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Akromegalia ez da erraldoitasunarekin nahastu behar. Biek ala biek hazkuntza hormonaren gainprodukzioa dute ezaugarri nagusia, eta hazkuntza handia eragin. Baina erraldoitasuna haurtzaroan agertzen da, hezurren hazkuntza oraindik osatu ez denean, eta akromegalia helduaroan azaltzen da, epifisia itxi ondoren (ohiko hazkuntza bukatuta dagoenean). Bizitzaren laugarren eta bosgarren hamarkadan agertu ohi da.
Akromegaliak, muturreko hazkuntza eragiteaz gain, malformazioak sortzen ditu, aurpegian eta gorputz-adarretan: eskuak eta oinak handitzen dira, beheko masailezurra eta masailalboa ere. Sudurra zabaltzen da.... Desitxuratze horiek hezurretako epifisia itxita dagoelako eta hezurren hazkuntza lineala ezinezkoa delako sortzen dira [2]. Gorputzeko erraiak eta organoak ere handitzen dira, eta asaldura metabolikoen agerpena ohikoa da. Hezurren malformazioek buruko mina eta min artikularrak eragin ditzake.
Tratamenduari dagokionez hiru dira eskura dauden aukerak:
- kirurgikoa, hipofisiaren tumorea erauzteko eta hormonaren gainprodukzioa kontrolatzeko
- erradioterapia, tumorearen hazkuntza galarazteko
- farmakologikoa, hazkuntza hormonaren gehiegizko jariaketa murrizteko
Migel Joakin Eleizegi euskaldun ospetsuak, Altzoko Handia goitizenez ezagutua, akromegalia jasan zuen.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Chanson, P; Salenave, S (2008 Jun 25) Acromegaly Orphanet J Rare Dis 3 (17
- ↑ Ganong, W.F.: Manuel de Fisiología Médica Ed. el Manual Moderno (1980), 256 orr.