Ingalaterrako errugbi selekzioa

Ingalaterrako errugbi selekzioa Ingalaterraren ordezkaria da gizonezkoen errugbi partida ofizialetan. Europako talde onenen artean dago, Munduko Errugbi Kopa irabazi duen europar talde bakarra baita, eta Sei Nazioen Txapelketa gehien irabazi duena Galesekin batera.

Ingalaterrako errugbi selekzioa
IzengoitiaLarrosaren hamabostekoa
ElkarteaRugby Football Union
EstadioaTwickenham Stadium, London (82.000)
HautatzaileaIngalaterra Steve Borthwick
KapitainaOwen Farrell
Partida gehienBen Youngs (122)
Puntu gehienJonny Wilkinson (1.179)
Entsegu gehienRory Underwood (49)
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
(baita munduko lehena ere)
Eskozia Eskozia 4:1 Ingalaterra Ingalaterra
1871ko martxoaren 27a
Garaipenik handiena
Ingalaterra Ingalaterra 134:0 Errumania Errumania
2001eko azaroaren 17a
Porrotik handiena
Australia Australia 68:10 Ingalaterra Ingalaterra
1997ko abenduaren 6a
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak10 (aurrenekoa 1987an)
Posturik onena1.a (2003)
Sei Nazioen Txapelketa
Parte hartzeak126
Posturik onena39 garaipen (13 Slam Nagusi)
Argentina eta Ingalaterraren arteko partida.
Ingalaterra eta Zeelanda Berriaren arteko partida.

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Selekzioen arteko munduko lehenengo errugbi partida Ingalaterrak eta Eskoziak jokatu zuten eta eskoziarrak 4-1 emaitzaz nagusitu ziren. 1875ean Irlandaren aurka jokatu zuen eta garaile atera zen. 1880an Eskoziari irabazi zion eta aurreneko Kalkuta Kopa eskuratu zuen. Galesen aurkako lehen partida 1881ean jokatu zuen eta garaipen zabala lortu zuen.

Home Nations aldatu

1883an Home Nations txapelketa abiatu zuten lau nazio britainiarrek, Irlandak, Galesek, Eskoziak eta Ingalaterrak eta lehenengo bi ekitaldietan ingelesak nagusitu ziren. Ingalaterra izan zen XIX mendeko selekzio nagusia baina 1892 eta 1910 artean ez zuen txapelketarik irabazi. Bitarte horretan hegoaldeko selekzioen aurkako partidak jokatu zituzten, haiek Europara egindako biretan, hala nola Zeelanda Berria (1905), Hego Afrika (1906) eta Australia (1909). 1909an bertan Twickenham Stadium mitikoa inauguratu zuen. Gerra arteko garaian ere Bost Nazioen Txapelketa ugari irabazi zituen.

Azken urrezko aroa aldatu

Hainbat hamarkadetan emaitza eskasak izan ondoren 1987ko Munduko lehenengo Errugbi Txapelketan hartu zuen parte eta 1991an (bigarren txapelketan) finalera iritsi zen. Honek bultzatuta "urrezko aro" berri bati eman zion hasiera eta sei urtetan lau aldi irabazi zuen Bost Nazioen Txapelketa.

2003an Munduko Txapelketa irabazi zuen, oraindik garaipen hau lortu duen europar talde bakarra da, eta 2007an berriz ere finala jokatu zuen baina oraingoan ez zuen helburua lortu. Sei Naziotan lortu duen azken garaipena 2011koa da. 2015ean Ingalaterrak antolatu du Munduko Errugbi Txapelketa.

2020an Sei Nazioen Txapelketa eta Autumn Nations Cup txapelketa berria irabazi ditu.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
Historikoa
     
 
 
 
1991
     
 
 
 
1994
     
 
 
 
1995-96
     
 
 
 
1997-98
     
 
 
 
1999
     
 
 
 
2001
     
 
 
 
2003
     
 
 
 
2005-06
     
 
 
 
2007
     
 
 
 
2011
     
 
 
 
2015
     
 
 
 
2016
     
 
 
 
2017
     
 
 
 
2018
     
 
 
 
2019
     
 
 
 
2021

Palmaresa aldatu

Munduko Errugbi Kopa aldatu

Munduko Errugbi Kopa
Urtea Postua J I B G AT KT
    1987 Final laurdenak 4 2 0 2 103 48
          1991 Finalista 6 4 0 2 119 61
  1995 Laugarrena 6 4 0 2 158 146
  1999 Final laurdenak 5 3 0 2 250 115
  2003 Irabazlea 7 7 0 0 327 88
  2007 Finalista 7 5 0 2 140 122
  2011 Final laurdenak 5 4 0 1 149 53
  2015 Multzo fasea 4 2 0 2 133 75
  2019 Finalista 6 5 0 1 190 75
  2023 Hirugarrena 7 6 0 1 221 102
  2027
Denera 57 42 0 15 1790 885
     Irabazlea       Finalista       Hirugarrena       Laugarrena

Sei Nazioen Txapelketa aldatu

    Ingalaterra   Frantzia   Irlanda   Italia   Eskozia   Gales
Parte-hartzeak 127 94 129 24 129 129
Bakarkako garaipenak (garaipen partekatuak)
Home Nations 5 (4) 4 (3) 9 (2) 7 (3)
Bost Nazioak 17 (6) 12 (8) 6 (5) 5 (6) 15 (8)
Sei Nazioak 7 6 5 0 0 6
Denera 29 (10) 18 (8) 15 (8) 0 (0) 14 (8) 28 (11)
Slam Nagusiak
Home Nations 2[oh 1]
Bost Nazioak 11 6 1 3 6
Sei Nazioak 2 4 3 0 0 4
Denera 13 10 4 0 3 12
Koroa hirukoitzak
Home Nations 5 2 7 6
Bost Nazioak 16 4 3 11
Sei Nazioak 5 7 0 5
Denera 26 13 10 22
Zurezko koilarak
Home Nations 7 10 5 6
Bost Nazioak 10 12 15 15 10
Sei Nazioak 0 1 0 18 4 1
Denera 17 13 25 18 24 17


  • Txapelduna (29): 1883, 1884, 1892, 1910, 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1930, 1934, 1937, 1953, 1957, 1958, 1963, 1980, 1991, 1992, 1995, 1996, 2000, 2001, 2003, 2011, 2016, 2017, 2020
  • Txapeldun elkarbanatua (10): 1886, 1890, 1912, 1920, 1932, 1939, 1947, 1954, 1960, 1973,
  • Slam nagusia (13): 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1957, 1980, 1991, 1992, 1995, 2003, 2016
  • Koroa hirukoitza (26): 1883, 1884, 1892, 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1934, 1937, 1954, 1957, 1960, 1980, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 2002, 2003, 2014, 2016, 2020.
  • Kalkuta Kopa (71): 1880, 1883, 1884, 1890, 1892, 1897, 1902, 1906, 1910, 1911, 1913, 1914, 1920, 1921, 1922, 1923, 1924, 1928, 1932, 1934, 1936, 1937, 1939, 1947, 1949, 1951, 1952, 1953, 1954, 1955, 1956, 1057, 1960, 1961, 1963, 1967, 1968, 1969, 1973, 1975, 1977, 1978, 1980, 1981, 1985, 1987, 1988, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2007, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2020
    • Ingalaterra 71 - Eskozia 43
  • Millennium garaikurra (20): 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2002, 2003, 2008, 2012, 2013, 2014, 2016, 2019, 2020
    • Ingalaterra 20 - Irlanda 16
  • Eurostar saria (14): 2000, 2001, 2003, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016, 2017, 2019, 2021
    • Ingalaterra 14 - Frantzia 10

Beste txapelketa batzuk aldatu

Jokalarien errekorrak aldatu

Partida gehien aldatu

 
Ben Youngs
# Jokalaria Postua Urteak Partidak
1 Ben Youngs Uztartze-erdilari 2010–2023 127
2 Jason Leonard Harroin 1990–2003 114
3 Owen Farrell Zabaltzaile//erdiko 2012– 112
4 Dan Cole Harroin 2010– 107
5 Courtney Lawes Bigarren lerroko 2009–2023 105
6 Dylan Hartley Orpokatzaile 2008–2018 97
7 Danny Care Uztartze-erdilari 2008– 96
8 George Ford Zabaltzaile 2014– 91
Jonny Wilkinson Zabaltzaile 1998–2011
10 Joe Marler Harroin 2012– 88

2023ko urriaren 28an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Entsegu gehien aldatu

# Izena Postua Urteak En J
1 Rory Underwood Hegaleko 1984–1996 49 85
2 Jonny May Hegaleko 2013–2023 36 78
3 Ben Cohen Hegaleko 2000–2006 31 57
Will Greenwood Erdiko 1997–2004 31 55
5 Jeremy Guscott Erdiko 1989–1999 30 65
6 Jason Robinson Atzelari 2001–2007 28 51
7 Dan Luger Hegaleko 1998–2003 24 38
8 Anthony Watson Hegaleko 2014– 23 56
9 Josh Lewsey Hegaleko 1998–2007 22 55
10 Chris Ashton Hegaleko 2010–2019 20 44
Mark Cueto Hegaleko 2004–2011 20 55
Ben Youngs Uztartze-erdilari 2010–2023 20 127
Manu Tuilagi Erdiko 2011– 20 56

2023ko urriaren 28an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Tanto gehien aldatu

 
Owen Farrell, Ingalaterrako selekzioarekin tanto gehien lortu dituena.
# Izena Postua Urteak J T En Tr Zk Dr
1 Owen Farrell Zabaltzaile/erdiko 2012– 112 1237 10 190 262 5
2 Jonny Wilkinson Zabaltzaile 1998–2011 91 1179 6 162 239 36
3 Paul Grayson Zabaltzaile 1995–2004 32 400 2 78 72 6
4 Rob Andrew Zabaltzaile 1985–1997 71 396 2 33 86 21
5 George Ford Zabaltzaile 2014– 91 365 10 61 58 5
6 Toby Flood Zabaltzaile 2006–2013 60 301 4 40 66 1
7 Jonathan Webb Atzelari 1987–1993 33 296 4 41 66 0
8 Charlie Hodgson Zabaltzaile 2001–2012 38 269 8 44 44 3
9 Dusty Hare Atzelari 1974–1984 25 240 2 14 67 1
10 Rory Underwood Hegaleko 1984–1996 85 210 49 0 0 0

2023ko urriaren 28an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Erreferentziak aldatu

Oharrak aldatu

  1. Galesi 1908ko eta 1909ko Slam Nagusiak aitortzen zaizkio; izan ere, Frantzia 1910 arte txapelketan onartua izan ez bazen ere, aurreko bi urteetan Galesko selekzioak, Koroa hirukoitza irabazteaz gain, Frantziari nagusitu zitzaion torneotik kanpo.

Kanpo estekak aldatu