Lucien Pissarro (Paris, 1863ko otsailaren 20a – Hewwod, Dorset, 1944ko uztailaren 10a) frantziar margolari, grabatzaile eta liburuen diseinatzaile eta ilustratzailea izan zen. Inpresionismoaren eta neoinpresionismoaren teknikak erabili zituen, baina Les XXekin ere erakutsi zuen. Paisaiez gain, izadi hilak eta familiaren erretratuak margotu zituen.

Lucien Pissarro

Bizitza
JaiotzaParis1863ko otsailaren 20a
Herrialdea Frantzia
 Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  (1916 -  1927ko apirilaren 12a)
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaLondres1944ko uztailaren 10a (81 urte)
Familia
AitaCamille Pissarro
Ezkontidea(k)Esther Pissarro (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Irakaslea(k)Camille Pissarro
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, type designer (en) Itzuli, ilustratzailea, artista grafikoa, xylographer (en) Itzuli, diseinatzailea eta inprimatzailea
Lan nabarmenak
KidetzaNew English Art Club (en) Itzuli
Camden Town Group
Mugimenduainpresionismoa

Find a Grave: 39696629 Edit the value on Wikidata

Camille Pissarro margolariaren eta Julie Vellayren zazpi semeen artean zaharrena izan zen. Claude Monet eta Pierre-Auguste Renoir bere aitaren lagun margolariez inguratuta hazi zen eta Georges Seurat eta Paul Signac-en eragina jaso zuen.

Britainia Handia bisitatu zuen lehen aldiz 1870-72an, 1883-84an itzuli zen eta 1890. urtean kokatu zen behin betiko. 1886an inpresionisten azken erakusketan parte hartu zuen eta 1886tik 1894ra Salon des Independants delakoan parte hartu zuen. 1894an Eragny Press sortu zuen eta bere emaztearekin batera liburuak ilustratu eta inprimatu zituen 1914ra arte.

Walter Sickertekin elkartu zen eta 1906an New English Art Clubeko kide bihurtu zen. 1913tik 1919ra Dorset, Westmorland, Devon, Essex, Surrey eta Sussexeko paisaiak margotu zituen. 1916an Britainia Handiko herritartasuna eskuratu zuen. Britainia Handian Camden Town Groupen sortzaileetako bat izan zen. 1922tik 1937ra Frantziako hegoaldera joan zen pintatzera, Derbyshirera, Gales hegoaldera eta Essexera egindako espedizioekin batera. 1934tik 1944ra Londresko Royal Academyn erakutsi zuen.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu