Joseba Aurkenerena
Joseba Aurkenerena Barandiaran (Donostia, 1956ko otsailaren 20a- ) irakaslea eta euskal idazlea da. Donostiarra jaiotzez, Lapurdiko Urruñan bizi da.
Joseba Aurkenerena | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1956ko otsailaren 20a (65 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta irakaslea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 639 |
BiografiaAldatu
Donostian jaioa, Historia lizentziatura burutu zuen hiri honetako EUTGn. Irakasle aritu da lanean Euskal Herriko zenbait ikastetxe eta institututan. Gaur erretretan dago.
Larogeiko hamarkadan euskal kulturari buruzko hainbat artikulu plazaratu zuen euskal prentsan Karlos Barrentsoro goitizenaz. Lezon bizi izan zen urte luzetan eta bertako kultura zinegotzia izan zen Mikel Arrizabalaga alkatearen lehen legealdian (1987-1991).
1996tik Lapurdiko Urruñan bizi da bere familiarekin. Donibane Lohizuneko Begiraleak Euskal Kultura elkarteko kidea da. Besteak beste, Karmel, Maiatz, Hatsaren Poesia, Eskuz eta Begiz, Lezoko Portua, Elinberri.eus, Zu-zeu.eus eta Kazeta.eus agerkarietan idazten du.
LanakAldatu
IpuinakAldatu
- Lezoko ipuin inoizkoak, Lezoko Unibertsitateko Udala, 1997. Herri honetako ipuin historiko-mitologikoak.
- Hodei ororen azpian Gero-Mensajero, 2005. Ipuin bilduma. Gaurko gizartearen irudikapen umoretsua.
- Sorgin mainguak dabiltz, Maiatz, 2007. Ipuin historiko-mitologikoak.
- Hendaiako tren geltokian, Hiria, 2008. Euskal Herriko istorioak.
- Jaizkibelazpi, Hiria, 2008. Lezo herrian kokaturiko ipuinak.
- Axularren itzala, Hiria, 2009. Axularren mundu magikoa eta beste mito zenbait.
- Turruia kapitainaren altxorra, Jaizkibel bizirik, 2010. Jaizkibelgo superportuaren aurkako ipuina.
- Ama-lurraren kantua, Hiria, 2011. Euskal Herriko istorioak.
- Kaskarin baten kontakizunak, Maiatz 2015. Donostiako ipuinak.Umore donostiarra.
- Hala bazan, hala ez bazan, Maiatz, 2020. Ipuin bilduma.
Narrazio laburrakAldatu
- Ezagutu ezazu gurekin Lezo, Lezoko Unibertsitateko Udala, 1991. Lezoko etxe-izenei buruzko ikerketa.
- Lezo, Lezoko Unibertsitateko Udala, 1994. Lezori buruzko historia eta kultura aipamenak.
- Lezotik Lezora, Amalur-baita argitalpenak, 2019. Lezori buruz idazleak idatzitako artikulu, narrazio eta ipuinen katalogoa.
Haur eta gazte literaturaAldatu
- Xarit eta Laino, Lezo-8 eta Lezo-9 aldizkarietan. 1992. Ipuin historikoa.
- Harribeltzetako ipuinak, Gero-Mensajero, 2001. Jaizkibel aldeko ipuinak biltzen dituen trilogiaren lehen liburua.
- Makurmendiren magalean, Gero-Mensajero, 2002. Jaizkibel aldeko ipuinak biltzen dituen trilogiaren bigarren liburua.
- Harribeltzeta nire gogoan, Gero-Mensajero, 2004. Jaizkibel aldeko ipuinak biltzen dituen trilogiaren hirugarren liburua.
- Oroitzene. Lezoko sorgina, Lezoko Unibertsitateko Udala, 2014. Sorgin baten ibilerak.
Euskal kulturaAldatu
- Euskaldunon mundua hizpide, Gero-Mensajero 2007. Gure curriculuma landuz. Euskal historia eta kulturaren pasarte gogoangarriak.
- Gureak eta mundu zabalekoak, Hiria 2012. Euskal Herriko eta beste herrietako kultur pasarte gogoangarriak.
- Urruñatik Urruñara, Amalur-baita argitalpenak 2018. Urruñari buruzko artikuluak, kronikak, ipuinak eta olerkiak.
- Euskal Herria beti!, Zortziko argitaletxea, 2018. Euskal Herriari buruzko narrazio historiko-etnografikoak.
- Izena eta izana. XXI. menderako euskal izendegia, Zortziko argitaletxea, 2019. Euskal izendegia.
- Iparra galdu gabe, Zortziko argitaletxea, 2020. Iparraldeko gertaerak eta pertsonaiak historian barna.
Iparraldeari buruzko kronikak eta kontakizunakAldatu
- Iparraldeko kronikak, Gero-Mensajero, 2003. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak.
- Iparraldean gaindi, Gero-Mensajero, 2006. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak.
- Ipar Haizeak, Hiria, 2010. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak.
- Iparraldea bizi-egarri, Hiria, 2012. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak eta kontakizunak.
- Iparmina. Amalur-baita argitalpenak, 2016. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak eta kontakizunak.
- Iparraldeko oihartzunak. Amalur-baita argitalpenak, 2019. Iparraldeari buruzko kronika eta kontakizunak.
- Iparraldea erdizka lauetan. Amalur-baita argitalpenak, 2020. Iparraldeari buruzko kronika, istorio eta kontakizunak.
Biltze lanakAldatu
- Iturri-aldeko nere leihotik. Maiatz argitaletxea, 2011. Daniela Albizu idazle urruñarraren narrazio eta olerkien bilduma.
HiztegiakAldatu
- Irainka. Euskal irainen bilduma, Gero-Mensajero, 1999. Euskal irainen hiztegia. Koba Gartzia eta Jon Zelaiarekin batera eginda.
- Haur hizkera, Gero-Mensajero, (1999). Haur hizkerari buruzko hitz bilduma.Koba Gartzia eta Jon Zelaiarekin batera eginda.
SaiakerakAldatu
- Euskal sinesmen zaharrak, Gero-Mensajero, 1999. Euskal mitologiari buruzko saiakera.
- Euskal sinesmen zaharrak, Deia Bilduma, 12. zenbakia, 2002. Aurreko liburu bera. Hitzaurre berria du.
- Iragana ere gaur da, Amalur-baita argitalpenak, 2018. Euskal mitoari buruzko hainbat tradizio eta gogoeta. Artikulu bilduma.
ItzulpenakAldatu
- Azarolako Dunixi, Hiria, 2009. Dionisio Barandiaran enpresaburu euskaltzalearen oroit-idatzien itzulpena.
OlerkiakAldatu
- Bideetan barna, Amalur-baita argitalpenak, 2017. Olerki bilduma.
AntzezlanakAldatu
- Iguzkilorea, Hiria, 2009. Trajeria historikoa. De Lancre Lapurdiren aurka 1609. urtean. Peio Xipirekin batera idatzia.2010eko ekainean jokatua Iduzkilore izenaz. Taula-zuzendaria eta moldatzailea Manex Fuchs izan zen.
- Urruñako Zintzarrotsa, Autoedizioa, 2015. Kabalkada-tobera Lapurdiko ereduan. Urruñako herriak 2014ko ekainaren 7an eta 15ean herriko pilota-plazan jokatua. Xerar Urrutiarekin batera idatzia. Zelin Duperouk eta Xerar Urrutiak zuzendu zuten.
Antzerki bildumakAldatu
Lapurdiko Begiraleak kultur elkartearen Antzerki Kaierak izeneko liburuen arduraduna izan zen. Osora bost liburuz osaturiko bilduma:
- Iratzederren antzerki kaierak, Hiria, 2009.
- Lafitteren antzerki kaierak, Hiria, 2009.
- Larzabalen antzerki kaierak, Hiria, 2010. Piarres Larzabali buruzko tesia defendatu duen Ixabel Etxeberriaren iruzkinaz.
- Monzonen antzerki kaierak, Hiria, 2011. Ixabel Etxeberriaren iruzkinaz.
- Sei antzerkigileren kaierak, Hiria, 2011. Leon Leon, Jean Barbier, A. Hillau, Jannick Aramendi, Dominique Soubelet eta Iratzederren antzerki kaierak biltzen ditu.
Edizio digitalakAldatu
- Atso herrenak dabiltz, Booktegi, 2018, Ipuin bilduma. Edu Zabalaren sarrerarekin.
- Iparmina, Booktegi, 2019, Iparraldeari buruzko kronika eta kontakizunak.
- Iragana ere gaur da, Booktegi. 2019, Euskal mitoari buruzko tradizio eta gogoetak.
- Bideetan barna, Booktegi. 2019, Olerki bilduma.
- Hendaiako tren geltokian, Booktegi. 2020, Ipuin bilduma.
- Axularren itzala, Booktegi. 2020, Ipuin bilduma.
- Ama-lurraren kantua, Booktegi. 2021, Ipuin bilduma.
PrentsanAldatu
- 1980ko hamarkadan Euskal Herriko historia eta antropologiari buruzko artikulu ugari argitaratu zuen euskal prentsan Karlos Barrentsoro ezizenaz sinatuz.
- Besteak beste Karmel, Maiatz, Hatsaren Poesia, Eskuz eta Begiz, Olentzero, Lezoko portua, Elinberri.eus, Zuzeu.eus eta Kazeta.eus[1] agerkarietan idazten du.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- «Joseba Aurkenerena», Literaturaren Zubitegia.
- (Gaztelaniaz) Félix Ibargutxi Otermin: «Joseba Aurkenerena Barandiaran», Auñamendi Entziklopedia.
- Euskal Idazleen Elkartea: [1]
- Joseba Aurkenerena. Kazeta.eus [2]
- Joseba Aurkenerena. Kazeta.eus Eleka. [3]
- Joseba Aurkenerena. Kazeta.info.[4]
- Joseba Aurkenerena: Karmel aldizkarian egindako artikuluak [5]
- Joseba Aurkenerenarekin elkarrizketa. Gaur zazpi emanaldia: [6]
- Urruña. Wikipedia, entziklopedia askea Urruña
- Xan Aireren elkarrizketa. Eke.org [7]
- David Tijero Osorioren elkarrizketa. [8]
- Joseba Aurkenerenaren artikuluak. Einberri.eus.[9]
- Lezoko Portua webgunea.[10]
- Joseba Aurkenerena:Zuzeu.eus.[11]
- Euskaraldia.Berria.eus. Irainak.[12]
- Booktegia. Joseba Aurkenerena.[13]
- Hamaika telebista. Udaburua.[14]
- Kanaldude: Joseba Aurkenerena Sarako Idazleen Biltzarrean. 2019. [15]
- Kanaldude / Harri salda: Joseba Aurkenerena eta Xaia ostatua. 2020. [16]
- Kanaldude / Sarado Idazleen Biltzarra 2020. [17]