Seattle
Seattle AEBetako ipar-mendebaldeko hiria da, Washingtongo estatuko handiena, bertako hiriburua Olympia den arren.
2009an 602.000 biztanle zituen, eta metropolitar barruti osoak, 3.344.813 inguru.
HistoriaAldatu
Seattleko eremuan gutxienez 4.000 urte bizi dira amerindiarrak, baina Europako lehen asentamenduak ez ziren XIX. mendearen erdialdera arte iritsi. Lehenengo kolono zuri iraunkorrak Arthur A. Denny eta geroago Dennyren Alderdia bezala ezagutu zirenak izan ziren, 1851ko azaroaren 13an iritsi zirenak.
1853an, Doc Maynardek proposatu zuen finkapenari "Seattle" izena ematea, tokiko bi tribuen buruzagiaren izena. 1869tik 1982ra, Seattle "Queen City" (hiri erregina, euskaraz) bezala ezagutua izan zen. «Emerald City» (esmeralda hiria) ezizen ofizial eta egungoa da, 1980ko hamarkadako hasieran gin zen lehiaketa baten ondorioz hautatu zen, eta inguruko baso ugari berdeei egiten die erreferentzia. Seattle "Gateway to Alaska" (Alaskarako atea), "Rain City" (euriaren hiria) eta Jet City "izenez ere ezaguna da, Boeing multinazionalaren eragina dela eta.
20. mendearen azken urteetan inguruan kokatutako beste bi enpresa handi Microsoft eta Amazon izan dira, azken honek 21. mendean are hazkunde handiagoa eduki duelarik.
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Seattle, 1981–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18 | 21 | 26 | 29 | 34 | 36 | 39 | 37 | 37 | 32 | 23 | 18 | 39 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8 | 10 | 12 | 15 | 18 | 21 | 24 | 24 | 21 | 15 | 10 | 7 | 15.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3 | 3 | 4 | 6 | 9 | 11 | 13 | 13 | 11 | 8 | 4 | 2 | 7.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -18 | -17 | -12 | -2 | -2 | 3 | 6 | 7 | 2 | -2 | -14 | -14 | -18 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 141 | 89 | 94 | 69 | 49 | 40 | 18 | 22 | 37 | 88 | 167 | 136 | 950 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 18.2 | 14.7 | 16.9 | 14.3 | 12.0 | 9.1 | 5.0 | 4.8 | 7.9 | 13.1 | 18.4 | 17.6 | 152.0 |
Elur egunak (≥ 0.1 in) | 1.1 | .7 | .5 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | .4 | 1.4 | 4.1 |
Eguzki orduak | 71.3 | 110.2 | 179.8 | 207.0 | 254.2 | 267.0 | 313.1 | 282.1 | 222.0 | 142 | 72.0 | 52.7 | 2174.0 |
Iturria: http://www.nws.noaa.gov/climate/xmacis.php?wfo=sew NOAA |
MusikaAldatu
- Grunge musika estiloa hiri horretan sortu eta garatu zen: talde garrantzitsuenak Nirvana, Pearl Jam, Soundgarden edo Alice in Chains izan ziren.
EraikinakAldatu
KirolakAldatu
- Seattle Supersonics, saskibaloi taldea (NBA).
ElkarteakAldatu
- Seattleko Euskal etxea.
Seattletar ezagunakAldatu
- Jimmy Hendrix (1942-1970), musikaria.
- Paul Allen, (1953-), enpresaburua.
- Bill Gates (1955-), informatikaria eta milioiduna.
Herri eta hiri senidetuakAldatu
Seattle ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u (Ingelesez) Seattle.gov - Official city government site. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
- ↑ (Ingelesez) Gdynia.pl - Portal Miasta Gdynia. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
- ↑ (Ingelesez) Kobe Trade Information Office. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
- ↑ (Ingelesez) Kesting, Piney. (January–February 2016). Aramco World - The Unlikely Sisterhood of Seattle and Tashkent. Aramco Services Company.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Seattle hiriaren webgunea (Ingelesez)
- Seattlego Euskal Etxea