Humphrey DeForest Bogart (New York, 1899ko abenduaren 25Los Angeles, Kalifornia, 1957ko urtarrilaren 14) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. 1999an, American Film Institute delakoak Bogart gizonezko zinema-izarrik handiena izendatu zuen[1].

Humphrey Bogart

(1945)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHumphrey DeForest Bogart
JaiotzaNew York1899ko abenduaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaLos Angeles1957ko urtarrilaren 14a (57 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Familia
AitaBelmont DeForest Bogart
AmaMaud Humphrey
Ezkontidea(k)Helen Menken (en) Itzuli  (1926ko maiatzaren 20a -  1927ko azaroaren 18a)
Mary Philips  (1928ko apirilaren 3a -  1938)
Mayo Methot  (1938ko abuztuaren 21a -  1945eko maiatzaren 10a)
Lauren Bacall  (1945 -  1957ko urtarrilaren 14a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPhillips Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkaraktere aktorea, gidoilaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, aktorea, marinela eta Artezlea
Altuera173 zentimetro
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k)Warner Bros.
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Legion (en) Itzuli
Genero artistikoaWesterna
Zinema beltza
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
GraduaSeaman apprentice (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

humphreybogart.com
IMDB: nm0000007 Allocine: 717 Rottentomatoes: celebrity/humphrey_bogart Allmovie: p7027 TCM: 18290 TV.com: people/humphrey-bogart IBDB: 32377
Spotify: 5EKGXh9zCt0OeppRLMdfoM Musicbrainz: f7724be5-a730-4654-b24c-fd6e6e7c0d5f Discogs: 1146856 Find a Grave: 108 Edit the value on Wikidata

75 filmetan agertuta, mundu osoan zehar ospea eman zion pertsonaiak ezaugarri berak zituen: azkarra eta gogorra, baina batez ere, inguru ustel batean bere moral pertsonalari eusteagatik ezaguna. Nahiz eta hasiera Broadwayn eta 1920ko eta 1930eko hamarkadetako filmetan aktore ona baina B mailakoa izan, Bogarten hurrengo lorpenek zinemako mitoa bihurtu zuten.

Phillips akademian (Massachussets) egon zenean, lagun bat ezagutu zuen, William Brady, eta hark bultzatu zuen antzerki aktore izatera[2]. Ondoren, akademiatik bota zuten jarrera txarra izateagatik, eta ondoren Estatu Batuetako Itsas Erreserbara batu zen. Urte batzuk geroago, 1920tik 1922ra bere lagun William Bradyren jabetzako antzerki konpainia bat zuzendu zuen. 1930an, Fox konpainiaren kontratu bat lortu zuen[3].

1942an, parte hartu zuen obrarik sarituena eta ezagunena argitaratu zen, Casablanca[4]. 1951an, gizonezko aktore onenaren Oscar saria lortu zuen, "The African queen" pelikulari esker[5].

Biografia aldatu

Hiru neba-arreben artean zaharrena zen. Gurasoak, Belmont DeForest Bogart zirujaua (1867-1934), jatorri anglo-herbeheretarra (Bogart abizena Herbeheretako Bogaert-etik dator) eta Maud Humphrey (1868-1940) artista grafikoa (1868-1940) Parisen sortua, Whistler margolari inpresionistarekin The Delineator moda aldizkariko zuzendari grafikoarekin eta sufragista militantearekin ikasia. Ama, marrazkilari gisa, entzute handikoa zen, eta bere senarrak baino bi aldiz gehiago irabazten zuen. Bi gurasoak hotzak, urrunak eta formalak ziren Humphreyrekin eta haren bi arrebekin, nahiz eta beren erara maite zituzten. Humphreyk aitarengandik kritikarako joera, arrantzarako zaletasuna, belarekiko betiko zaletasuna eta borondate sendoko emakumeekiko erakarpena jaso zuen.

Bogartarrak Upper West Side-ko apartamentu batean bizi ziren, eta txabola bat zeukaten 55 hektareako finka batean, Canandaigua Lake ondoan, New York estatuan, non, gaztetan, Humphreyren lagun taldea antzezlanak prestatzen entretenitzen zen. «Bogie», hala deitzen zioten, eskola onetan ibili zen, eta familiak, Yale Unibertsitatean, bere aitaren mediku karrera egitea espero zuen

Humphreyren bizitza, Philips Akademiako (Massachusetts) barnetegian, William Brady laguna (William A. Brady eszena-ekoizlearen semea) ezagutu zuenean aldatu zen, eta hark bultzatu zuen eszena-aktore izatera. Beharbada horregatik, Akademian huts egiten hasi, eta arrazoi ilun samarrak zirela medio (nahiz eta denak berarentzat zehaztutako patuarekin zerikusia zuten) kanporatu egin zuten.

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «AFI’s 100 YEARS…100 STARS» American Film Institute (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) SensaCine.com.mx. «Humphrey Bogart» SensaCine.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. «Humphrey Bogart (actor): La Segunda Guerra Mundial» www.exordio.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. (Gaztelaniaz) Casablanca (película). 2020-12-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. «La reina de África» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.