Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa[1] (Gante, Belgika, 1500Yusteko monasterioa, Espainia, 1558), izengoitiz Karlos artxidukea[2], Germaniako Erromatar Inperioko eta Gaztela eta Aragoiko Koroetako agintari gorena izan zen, azken bi horietan Karlos I.a izenaz, tartean zela ere Nafarroa Garaia (Karlos V.a) eta Gaztelaren inguruan osatzen ari zen Espainiar Inperioa (1516-1556). Garai hartan Espainiako Erresuma ez zen existitzen, "Espainiak" baizik, baina Espainiako errege gisa ere ezagutzen da Espainiako historiografian. Bere titulua Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izan zen, eta Karlos V.a izena hartu zuen horretarako (15201558).

Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa


Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1519 - 1556ko urtarrilaren 26a
Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Fernando I.a Habsburgokoa

Aragoiko erregea

1516ko otsailaren 2a - 1556ko urtarrilaren 16a
Fernando II.a Aragoikoa - Filipe II.a Espainiakoa
Sardiniako errege

1516ko otsailaren 2a - 1556ko urtarrilaren 16a

Gaztela eta Leon erregea

1516 - 1556ko urtarrilaren 26a
Filipe I.a Gaztelakoa - Filipe II.a Espainiakoa
Herbeheretako jauna

Bizitza
JaiotzaGante1500eko otsailaren 24a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaYusteko monasterioa1558ko irailaren 21a (58 urte)
Hobiratze lekuaEl Escorial monasterioaren errege kripta
Heriotza moduaberezko heriotza: malaria
Familia
AitaFilipe I.a Gaztelakoa
AmaJoana Gaztelakoa
Ezkontidea(k)Elisabet Portugalgoa  (1526ko martxoaren 11 (egutegi gregorianoa) -  1539ko maiatzaren 1a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaHabsburgo Etxea
Habsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
alemana
italiera
latina
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 3965 Edit the value on Wikidata

Joana I.a Gaztelakoaren (Joana Eroa izengoitiz ezaguna) eta Filipe Ederraren ondorengoa izan zen eta aitona-amona ospetsuak izan zituen: Maximiliano I.a Austriakoa eta Maria Borgoinakoa aitaren aldetik eta Errege-erregina katolikoak amarenetik. Oinordetzaz, lur asko izan zituen bere menpe: Herbehereak, Austriako lurraldeak eta tronu inperialerako eskubidea jaso zituen aitona Maximiliano eta amona Mariagandik eta Errege-erregina Katolikoek, berriz, Gaztelako konderria, Napoli, Sizilia, Indiak, Aragoi eta Kanariar uharteak utzi zizkioten.

Tituluak

aldatu

Biografia

aldatu
 
Karlos V.a Enperadorea gaztetan

Prinsenhof jauregian (Gante, Flandria) dantzaldi bat ospatzen ari ziren bitartean, haurdun zegoen Joana artxidukesak tripako min handiak zituen. Inoren laguntzarik gabe, komunerantz abiatu zen eta horrelaxe jaio zen bere bigarren semea, asteartea zen 1500eko otsailaren 24ko goizeko 03:30ean. Joanak Juan deitu nahi izan zion, orain dela gutxi hildako anaiaren omenez, baina azkenean, Karlos izenez bataiatu zuten aitak hala nahi zuelako.

Urtea bete baino lehen, Filipek Luxenburgoko duke izendatu zuen, baita Urrezko Toison deritzon Borgoinako ordenako zaldun ere.

1501eko azaroaren 16an, Filipe eta Joanak Espainiara bidaiatu zuten, Errege-erreginen oinordeko izendatu baitzituzten eta Karlos txikia Margarita Yorkekoaren eskuetan geratu zen. Frantziatik pasatu zirenean, Filipek eta Luis XII.ak bere seme-alabak ezkontzeko ituna sinatu zuten eta, urte batzuk beranduago, itun hori Bloisko itunean berretsi zen.

Filipe Flandriara itzuli zenean, Margarita zaintzailea edadetua zela eta Ana Borgoinakoaren esku utzi zuen printze txikia eta bere hezkuntza zuzenduko zutenak ere izendatu zituen. Fernando Katolikoak, berriz, printzea Gaztelako errege izan zitekeen ustean, Luis de Vaca bidali zuen Flandriara, gaztelania eta Gaztelako ohiturak irakasteko haurrari. Alferrikako ahalegina, nonbait, urte batzuk geroago Karlos printzea Espainiara hurbildu zenean, oraindik ez baitzuen hizkuntza erabat menperatzen.

Euskaraz ere halamoduz hitz egiten zuela eta gustatzen zitzaiola euskaraz hitz egitea ere jaso izan da.[3] Lope Martinez de Isastik 1620an jaso zuenez, Karlos V.ak euskaldunak zituen medikua, kapilaua eta konfesorea, eta haiengandik ikasi omen zuen euskara apurra.[4]

1506an, Elisabet Katolikoaren heriotzaren ondoren, Filipe eta Joana berriro joan ziren Gaztelara, hango koroa eskatzera. Lortu zuten, baina hauen erregealdiak gutxi iraun zuen, Filipe hil egingo baitzen eta Joana, berriz, erotu egin zela-eta, Tordesillasko komentu batean itxi baitzuen aitak.

Karlos adinez txikia zenez, bere aitona Maximiliano I.ak hartu zuen Herbehereen erregetza, baina berehala utzi zion kargua Margarita Austriakoari, Karlos eta bere senideen heziketarekin batera. Horrela bada, printze gaztearen hezkuntza guztia Flandrian garatu zen. 1509an, enperadoreak Adrian Utrechtekoa izendatu zuen Karlosen maisu[5].

Azkenean, 1515eko urtarrilaren 5ean, Karlos adinez nagusi zela esan zuten eta Herbehereetako jaun izendatu zuten. Horrela bukatu zen izeba Margaritaren erregeordetza, baina errege gazteak ez zuen gobernatzeko gogorik eta Chièvresko jaunak zuen botere osoa bere esku. urte horretan etorri zen Adrian Utrechtekoa Gaztelara, aitona Fernandok bere oinordetza eskubideak kenduko ote zizkion beldur[5]. Karlosen anaia gazteagoa zuen gogoko, bere ondoan hezitakoa eta harenganako joera zuela zirudien.

Gaztelako eta Aragoiko erregea

aldatu

1516ko urtarrilaren 22an, aitona Fernando II.a Aragoikoak azken testamentua idatzi zuen, bertan Karlos Gaztela eta Leongo erresumen gobernari eta administratzaile izendatuz. Joanaren ordez jarri zuen tronuan, honek ezin baitzuen zuen gaixotasunagatik. Aragoiko koroari zegokionez, bere alaba Joanari uzten zion, beti ere Karlos gobernari nagusi izendatzen zuelarik. Karlos etorri bitartean, Cisneros kardinalak gobernatuko zuen Gaztelan eta Alonso Aragoiko artzapezpikuak, berriz, Aragoin.

Martxoaren 23an, Fernando erregea Madrigalejon (gaur egun, Caceres) hil zen. Hortik aurrera, Karlos errege sentitzen hasi zen. Gaztelako Kontseilua ez zegoen horrekin ados eta martxoaren 4an gutuna bidali zioten, amaren tituluak errespetatzeko eskatuz, Joanak bizirik jarraitzen baitzuen. Hala ere, Fernandoren hiletak bukatu eta 10 egunetara, oihuek garbi erakusten zuten, aldaketa zetorrela:

« Vivan los católicos reyes doña Juana y don Carlos su hijo. Vivo es el rey, vivo es el rey, vivo es el rey. »


Karlosek gaztelarren gutunari erantzun zion, errege izateko erabakia komunikatuz. Eztabaida luze baten ondoren, apirilaren 3an, Cisneros kardinalak Karlosen erabakiaren berri eman zion erreinuari eta 13rako gauzatuta geratu zen.

« Doña Juana y don Carlos su hijo, reina y rey de Castilla, de León, de Aragón, de las Dos Sicilias, de Jerusalén, de Navarra, de Granada, de Toledo, de Valencia, de Galicia, de Mallorca, de Sevilla, de Cerdeña, de Córdoba, de Córcega, de Murcia, de Jaén, de los Algarves, de Algeciras, de Gibraltar, de las islas de Canaria, de las Islas, Indias y Tierra Firme del mar Océano, condes de Barcelona, señores de Vizcaya y de Molina, duques de Atenas y Neopatria, condes de Ruisellón y de Cerdaña, marqueses de Oristán y de Gociano, archiduques de Austria, duques de Borgoña y de Bravante, condes de Flandes, de Tirol, etc. »


Bestalde, Nafarroako 3 estamentuek fideltasuna egin zioten zin Karlosi.

Bitartean, Aragoiko koroaren egoera erabat kaotikoa zen. Lurralde hartako justiziak Alonso Aragoikoa artzapezpikuari agintea kendu zion, Aragoiko legeen arabera kargu hori tronuaren oinordekoari zegokiola esanez.

Aragoiko Erregeren Audientziak arrazoia eman zion justiziari, baina artzapezpikuak goberna zezakeela erabaki zuen, Joanaren sendagile eta zaintzaile zelako. Justiziak ez zuen onartu, ordea, Joana ez zela oinordeko esan zuen, semea izan bezain pronto, haren eskutara pasatzen baitzen agintea. Beraz, eta Fernandok beste seme bat izan zuenez Germana Foixkoarekin, Joanaren zina ezerezean geratzen zen (umea jaio eta ordu gutxira hil zen arren).

Maiatzaren 13an, Karlosek Joanaren zaintzaile bezala zituen botereak errekonozitu zizkion artzapezpikuari, baina zina egiteari uko egin zion. Gainera, Aragoiko Erreinuaren Diputazioak Joana hartu zuen koroaren oinordeko bezala, gaixo zegoenez, gobernutik alboratu eta bere semeagan erortzen bazen ere kargu hori. Gainera, ez zen Aragoiko instituziorik Karlos errege bezala onartzen zuenik, foruak ez bazituen zin egiten.

1518ko otsailaren 9an, Gaztelako Gorteak, Valladoliden bilduta, Karlos izendatu zuten errege. 600.000 dukat ere eman zitzaizkion eta Gorteek hainbat eskaera egin zizkion. Hauek dira haietako batzuk:

  • Gazteleraz hitz egiten ikastea.
  • Atzerritarren kargu publikoetarako izendapenak amaitzea.
  • Gaztelatik metal preziatuen eta zaldien irteera debekatzea.
  • Tordesillasen giltzaperatua zegoen, Joan, bere amarenganako errespetuzko tratua.

Aragoiko egoerak zaila izaten jarraitzen zuen. Maiatzaren 9an, Karlos Zaragozara iritsi zen. Aragoiko Gorteen bilera saioak maiatzaren 20an hasi ziren eta, eztabaida luzeren ondoren, maiatzaren 29an, Karlos egin zuten Aragoiko errege. Joana ere erregina izango zen, baina gobernatzeko gaitasunik ez zuen eta bere tituluak nominalak besterik ez ziren.

1519ko otsailaren 15ean, Karlos Bartzelonara iritsi zen eta Gorteak konbokatu ziren hurrengo egunerako. Aragoiko hitzaldiaren antzeko baten ondoren eta ondorengo eztabaiden ondoren, Karlos eta Joana koroatu zituzten apirilaren 16an. 1520ko urtarrilera arte ez zen diruaren kontua garbitu eta, azkenean, 300.000 libera eskaintzea erabaki zuten.

Hau guztia gertatzen ari zen bitartean, 1519ko urtarrilaren 12an, Maximiliano I.a enperadorea hil egin zen. Ekainaren 28an, Karlos izendatu zuten Frankfurten Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperadore eta horregatik utzi zuen bertan behera Valentziarantz bidaiatzeko asmoa. Gaztelako Gorteei deitu zien Santiagora 1520ko martxoaren 20rako. Horrela, Karlosek Adrian Utrechtekoa bidali zuen bitarteko izateko eta ondoren Valentziakoa ere konbokatu ahal izateko. Legez kanpokoa zen hori eta estamentu pribilegiatuek gaizki hartu zuten. Iskanbila ugari izan zen eta 1520ko apirilaren 30ean, erregeak dokumentua bidali zien, foruak eta pribilegioak gordetzeko prest zegoela esanez. Azkenean, erregeak legeak agintzen zuen guztia bete zuen, Monzongo Gorte Orokorretara joan zen, Valentziatik pasatu zen eta foruak zin egin zituen maiatzaren 16an.

4 urte pasa ziren kontu guzti hauetan eta Karlos izango zen Gaztela, Aragoi eta Nafarroa bilduko zituen lehen erregea.

Arazoak Gaztelan: Komuneroak (1520-21)

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Gaztelako Komunitateen Gerra»

Karlos Gaztelara iritsi zenean, eskarmenturik gabeko gazte bat zen; ez zituen bertako ohiturak ezagutzen, ez hizkuntza ere eta horregatik Flandriatik etorritako kolaboratzaile borgoinarren laguntza hartu beharra izan zuen, aberastasun ugari eskaintzen zien bitartean. Hau guztia ez zen gaztelauen gustuko izan eta horrelaxe jakinarazi zioten Valladolideko Gorteetan 1518an. Erregeak ez zion jaramonik egin eta berehala joan zen Aragoirantz. Gaztelauek gero eta haserreago zeuden, behar hainbateko arreta ez zielako eskaini.

Bartzelonan jakin zuen erromatarren errege egin zutela eta Santiagokora deitu zituen Gorteak, atzerriko gastuak ordaintzeko, batez ere. Orduan Gaztelako hiriak ezezkoa eman zioten, ez baitzuten Alemaniako interesak Gaztelaren aurretik jartze hori eta erresumara itzultzeko deia egin zioten. Azkenean, amore eman zuten eta Karlos Alemaniarantz joan zen, Hadriano Utrechteko kardinalari erregetza utziz.

Gustu txarra zabaltzen joan zen Gaztela osoan eta Medina del Campoko suteak komuneroen altxamendua piztu zuen. Jauntxoen aurkako altxamenduak zirenez, hauek Karlosi lagundu zioten eta, pixkanaka, komuneroen mugimendua itzaltzen joan zen. Azkenean Juan Padillaren agindupean zeuden komuneroei irabazi zien Villalarreko guduan (Valladolid).

Arazoak Aragoin: Germaniak (1519-23)

aldatu
 
Espainiako Karlos I.a eta Alemaniako Karlos V.a

Levanteko lurraldeetan gertatu zen hau. Valentziako artisauak Fernando Katolikoak emandako pribilegioa zuten. Miliziak antola zitzaketen berbereen aurka egiteko. 1519an, Karlosek baimena eman zuen milizia haiek osatzeko eta Joan Lloren jarri zen agintean.

1520an, izurria izan zen Valentzian eta nobleek alde egin zuten; miliziek agintearen jabe egin ziren eta Hadriano Utrechtekoaren disolbatzeko agindua ez zuten obeditu. Egun gutxiren buruan, mugimendua Balear uharteetara ere iritsi zen eta 1523ra arte iraungo zuen.

Komuneroena garaitu bezain pronto, armadak berehala bukatu zuen Germaniekin ere.

Espainiar inperioaren antolaketa: sistema polisinodiala

aldatu

Izen hori eman zitzaion 1521 eta 1523 artean, enperadore hautaketak eta komuneroen arazoak konpondu ondoren, gauzatu zuten Kontseiluz osatutako antolaketa sistemari. Badirudi Gattinara kantzilerra izan zela Karlosi "Estatuaren Kontseilu Sekretua" proposatu ziona. Hori izango zen Gaztelako Kontseiluaren hazia, beste kontseilu guztiak eratzeko modeloa izango zena eta Filipe V.aren agintaldira arte iraungo zutenak[6].

Kontseiluetako kideak erregeak berak aukeratzen zituen eta, erregearen aurrean edo ordezkariren baten aurrean, hainbat gai eztabaidatzen zituzten. Erregeak zuen azken hitza, baina izugarrizko boterea zuten:

  • Kontseiluan, erregeak estamentuek zuten indarra neurtzen zuen.
  • Erregearen faltan (gaixotasuna, gerra, bidaia...), beraiek gobernatzen zuten.
  • Agintea ez zen banatua eta, askotan, botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereganatzen zuten, nahi eran erabiliz: Gurutzadetako

Kontseilua, Inkisizioaren Kontseilua...).

Garrantzi handia zuten idazkariek. Kontseiluetako idazkariek ematen zien erregeari Kontseiluan tratatutakoaren berri edo Kontseiluari eramaten zizkion erregearen erabakiak. Azkenean, eragin handia zuten kontatzeko erarekin, aurreratu edo atzeratzeko neurriekin... Askotan salatu zituzten eta eskandalu ugari izan ziren (gehienbat Filipe II.aren garaian).

Gaztelako Kontseilua

aldatu

Garrantzitsuena zen ezbairik gabe. Gaztelako etxe noble handiak biltzen zituen, 2 edo 3 eklesiastiko eta lizentziatu kopuru bat ere bai.

Bere funtzioetan Gaztelako erresuma gobernatzea zeuden eta justizia administratzea.

Estatu Kontseilua

aldatu

Espainiako erregearen tresna garrantzitsua zen atzerriko politika eztabaidatzeko. Errege-erregina Katolikoen garaian ere horrelako zerbait bazen Erret Kontseiluan. 1526an hasi zen lanean, Sulieman Handiak Austria mehatxatu zuenean.

Kontseilu bakarra da presidenterik gabekoa, Erregea baita lan hau egingo duena. Kontseilariak ez dira lege gizonak, harreman internazionaletan, baizik, Albako Dukea bezala edo Nikolas Perrenot. Beraz, kontseilari hauek beti ziren goi nobleziakoak edo goi klerokoak.

Filipe II.aren garaian, erregea askotan ez zen egoten kontseilu honetan eta Antonio Pérez idazkaria bidaltzen zuen bere ordez.

Kontseilu honen lana erregeari atzerriko politikan aholkuak ematea zen eta hainbat enbaxadetako kontrola bereganatzen zuen: Erroma, Viena, Venezia, Genova edo Europako potentzia nagusienak: Frantzia, Ingalaterra eta Portugal.

Gaztelako Kontseiluan, erregeak kontseilarien esanak entzun eta gauzatzen zituen. Estatu Kontseiluan, ordea, erregeak berak eramaten zituen eztabaidatzeko gaiak, kontseilarien esanak entzun eta nahi zituen erabakiak hartzen zituen.

Aragoiko Kontseilua

aldatu
 
Karlos I.a Espainiakoa eta Karlos V.a Enperadorea

Kontseilu honek ere bere berezitasunak zituen:

  • Presidentzia Karlos V.aren kantzilerordeagan zegoen.
  • Kontseilua lurraldeka antolatuta zegoen, ez familia nobleen arabera.
  • Kontseilu honek bere funtzio judizialak gutxitzen ikusi zuen, Mallorca eta Sardiniaren kasuan soilik Gaztelakoaren antzera jarraituko zuelarik.
  • Karlosek arreta gutxien jarri zion kontseilua izan zen.

Inkisizioaren Kontseilua

aldatu

1535ean eraiki zuen Karlos V.ak, Inkisizioak zeukan jurisdikzioa kontrolatu nahian. Hala ere, 1545ean, Filipe erregetzan zegoenean, berriro eskaini zion aurreko jurisdikzioa Inkisizioari. kontseiluak bitartekari lanak egin beharko zituen.

Ordenen Kontseilua

aldatu

Errege-erregina Katolikoen garaian, Fernando erregeak ordena militarren independentzia ezerezean utzi zuen eta bere burua 3 ordena militar garrantzitsuenen maisu izendatu zuen.

1523an, Adrian VI.a aita santuak ordenak eman zizkion Gaztelako erresumari eta ondare garrantzitsu bat geratu zen erregearen jurisdikziopean: 2 hiri, 200 herri eta ehun bat herrixka, Santiagoren Ordenapean zeudenak, Gaztelako %4a suposatuko zuena. Bestalde, maisuaren irudia desagertzean, aurreko antolaketa era galtzen zuten eta Ordenen Kontseiluak hori konponduko zuen.

Pixkanaka, Karlos haien pribilegioak gutxitzen joan zen, batzuetan arrazoi politikoak erabiliz, komuneroei lagundu ziela edo... Askok alde egin zien zigorrei, pribilegio hauek zirela-eta.

Azkenean, Filipe II.aren garaian, Kontseilu hau Ohorezko titulu bat balitz bezala hartu zen, odol garbitasunaren bermea, alegia.

Hasieran, aita santuak emandako 3 buldak administratzeko sortu zen, Erresumari laguntzeko federik gabekoen aurka zuen borrokan eta Mediterraneoan zuen galera flota mantentzeko.

Gehien bat, elizgizonak zeuden bertan eta dirua bildu eta bula horien administrazioan aritzen ziren, inperioaren finantza iturri handia ezbairik gabe.

Ogasuneko Kontseilua

aldatu

1523an sortutako kontseilu honek, Gaztelako Ogasunaren arrazionalizazio handia suposatu zuen.

Horrela osatu zuten: 3 kontseilari, normalean Gorteko burokrazian eskarmentu handiko lizentziatuak, eta 4 asistente: diruzaina, finantza eskribaua, kontadorea eta idazkaria.

Funtzioen artean hurrengoak ditugu: gastuak burutu, finantza iturri berriak bilatu, aurrekontuak egin, beste kontseiluetako kondaroeei informeak eskatu... Normala den bezala eta familia garrantzitsuenetako kideak ez izatean, kontseilua hau berehala hasi zen beste kontseiluekin ika-mika.

Indietako kontseilua

aldatu
 
Espainiako Karlos I.a eta Alemaniako Karlos V.a

1511n sortu zuten eta Karlosek 1524an erreformatu zuen.

Horrela osatzen zuten: Presidente bat, Kantziler Handia, 12 kontseilari, betiko pertsonala eta Indiako Kontseiluari zegozkion postu bereziak, Indietako kronista ofiziala, kosmografoa, Kontratazio Etxeko entzulea...

Bere konpetentzien artean, Mundu Berriko itsaso eta lurren gaineko edozer zegoen, bai militar eta bai politikoa, bai bakea eta bai gerra, bai zibila eta bai kriminala. Indietako Kontratazio Etxea zaintzen zuen Sevillan. Indietarako erregeordeak, armadetako jeneralak, artzapezpikuak... proposatzen zituen. Auziak ere erabakitzen zituen.

Bere erregealdian gertatutako hainbat gauza hurrengoak dira:

Honek denak, lehen inperio globalizatua eraiki zuen, Filipe II.ak jarraituko zuena.

Nafarroako gerra

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako konkista»

Gaztelako komuneroen gerra ikusita eta Nafarroako desmilitarizazioa zela eta, 1521ean, nafarrek kontraerasoa jo zuten hirugarren aldiz okupazioaren kontra, erresuma berreskuratu nahian. Oraingo honetan, Henrike II.a Nafarroakoak Frantzisko I.a Frantziakoaren laguntza zuen, eta ia Nafarroa osoa altxatu zen haien alde. Hasierako arrakastaren ondoren, André Foixkoa jeneral frantsesaren akats estrategikoek eta armada espainiarraren errekuperazio azkarrak Noaingo gudua izugarrira eraman zuten, Karlos V. enperadorearen garaipenaz.

Hurrengo urteetan, armada nafar-frantsesek erasoa jo zuten Baztan-Bidasoara, baita denbora batez Belatetik iparraldeko lurraldea bereganatu ere. Aldiz, Karlos enperadoreak emandako eraso batek azpiratu egin zuen nafarren erresistentzia Amaiurren eta Hondarribian (1523-1524) eta, harrezkero, espainiarrak berriz ziren Donibane Garaziren atarian. 1528tik aurrera, su-etena izan zen, eta Karlos enperadorearen tropek Luzaidera egin zuten atzera, arrazoi estrategikoengatik. Hala ere, gerra-egoerak indarrean jarraitu zuen Nafarroan.

Erromatarren errege

aldatu

Frankfurtko Germaniar Erromatar Inperioa enperadorerik gabe geratu zen 1519ko ekainean, Maximiliano I.a hil zenean. Baina berehala konpondu zen hau Karlos enperadore berri izendatuz. Hala ere, Frantziako erregea zen Frantzisko I.ak lehia garbia egiten zion eta diru askoren beharra izan zuen Karlosek. Gaztelan bilatu zuen dirua eta Jakob Fugger bezalako alemaniar bankariena ere bai.

Alemaniara itzuli zen errege koroatzeko eta Espainiatik at ibili zen 1522 arte. 1520ko urriaren 23an koroatu zuten errege Akisgranen eta, 3 egun beranduago, enperadore egin zuten.

Turkiarren aurkako gatazka

aldatu

1516an, Selimek, Aljerko printzeak Baba Aruj ("Bizargorri" goitizenaz ezaguna) itsaslapurrari Gaztelaren menpekotasuna deuseztatzeko laguntza eskatu zion. Arujek baiezkoa eman zion, baina Aljertik espainiarrak bota ondoren, Selim hil eta errege izendatu zuen bere burua. Cisneros kardinalak, Karlosen iritsiera arte Gaztelako erregeorde izan zenak, 8.000 gizoneko gudataldea bidali zuen Diego de Veraren agindupean hiria birkonkistatzeko. Heziketa militarrik gabeak ziren ordea, eta galtzaile izan ziren[7].

1517an, Arujek Tilimsen hartu zuen, Orango gobernadore espainiarraren zergadun zen hiria. Handik urtebetera, gobernariak itsaslapurra garaitu eta hiltzea lortu zuen, eta bere anaia Hayreddin Bizargorri Aljerko errege egin zuen. Karlosek honen berri izan zuenean, berehala bidali zuen Hugo de Moncada 7.500 gizonez osaturiko espedizio baten buru, hiria birkonkistatzeko asmoz. Abuztuaren 17ko gerra kontseiluak Tilimisengo erregearen laguntza itxarotea erabaki zuen, baina, ekaitz izugarri batek ontziteria guztia hondatu zuen, Hugo de Moncadak atzera egin behar izan zuen[8].

1520an Selim I.a hil eta gero, bere seme bakarra zen Suleiman Bikaina Otomandar Inperioko sultan bilakatu zen eta erasoa hasi zuen Balkanetan eta Mediterraneoan. 1521ean, Belgrad sakeatu eta erre zuen eta hurrengo urteetan, bere erresuma Hungariako erresumarantz inguratu zen. 1526ko abuztuaren 29an, Suleimanek Luis II.a Hungariakoa garaitu zuen Mohácsesko guduan eta Fernando I.a Habsburgokoa izendatu zuten oinordeko, Anarekin ezkonduta zegoelako, Hungariako erregearen arrebarekin, alegia.

Printze protestante alemaniarren laguntzarekin, eta Gaztelako nobleziarenarekin, Karlos anaiaren laguntzan agertu zen 1532an, Viena Suleimanen erasoetatik defendatzeko. Hala ere, Frantzisko I.ak enperadoreak turkiarrak garaitu eta bere aurkako gerran hasiko ote zen beldur zen eta ez erasotzeko aholkua eman zion sultanari, borrokarik egin gabe erretiratu zelarik.

Urte berean Hayreddin Bizargorrik Aljerko haitzetik espainiarrak kanporatzea lortu zuen eta 1533an Solimanekin elkartu zen, bere ontzidiaren almirante izendatu zuelarik. Itsaslapurrak Tunis hartu zuen hurrengo urtean, Karlosek bi operazio burutu zituen. Lehenengoa 1535ean izan zen, Tunisko jardunaldia izenez ezagutua, eta Bizargorriri Tunis kendu ziotenekoa eta bigarrena, Aljerko jardunaldia, 1541ean, eguraldi txarra zela-eta porrot egin zuena.

Frantziaren aurkako gerrak

aldatu
 
Espainiako Karlos I.a eta Alemaniako Karlos V.aren sinadura. Yo el rey

Lau gerra burutu zituen Frantzisko I.a Frantziakoaren aurka, inperioko koroaren atzetik baitzebilen hau ere, eta Karlosek Borgoinaren itzulpena eskatzen zion:

  • Lehenengo gerran (1521-1526) Frantziak Milanerria hartu zuen eta Henrike II.ari 1515an konkistatutako Nafarroa berreskuratzen lagundu zion. Hala ere, Frantziako erregea galtzaile irten zen eta kartzelatua izan zen Paviako guduaren ondoren. Frantzisko Madrilera eraman zuten, bertan Madrilgo Ituna (1526) sinatzeko, Milanerria berriz ez zuela hartuko eta Nafarroako erregeari ez ziola berriro laguntza eskainiko esanez.
  • Bigarren gerran (1526-1529), tropa inperialek Erromari egin zioten eraso, Frantziako erregearen laguna zen Klemente VII.a aita santua Sant'Angelo gazteluan errefuxiatzera behartuz. Cambraiko Bakean, Espainiak Borgoinari uko egingo ziola sinatu zuen, Frantzisko I.ak Italia, Flandria eta Artois uzten bazituen. Tournay hiria ere entregatu behar zuen. Aita Santuak Erromatar Inperio Sakratuaren enperadore izendatuta (1530), Karlos V.ak frantziarren aurkako gerrak jarraitu zituen.
  • Hirugarrena (1535-1538) Frantziak Espainiaren aliatua zen Savoiako dukerria okupatu zuenean gertatu zen eta Milanerantz jarraitzeko asmoa zuen. Nizako etenarekin amaitu zen, bi aurkariak erabat nekatuta baitzeuden hainbeste gerrarekin.
  • Laugarrena eta azkena (1542-1544) Alemaniako protestanteen gatazkarekin bukatu zen. Neka-neka eginda, bi monarkek bakea sinatu zuten Crépyn. Honekin, Espainiak Frantzia iparraldeko lurrak galdu zituen, baita Flandria ingurukoak ere. Berriro ere, Frantziak Italia eta Herbehereak utzi beharra izan zuen.

Protestantismoa

aldatu

Aita santuaren eskutik koroa jaso ondoren (1530), Karlosek luteranismoak sortutako arazoei erantzun beharra sentitu zuen.

1530ean, Augsburgeko Dieta deitu zuen, luteranoak eta katolikoak aurrez aurre jarriz, "Augsburgeko Konfesioak" deritzonean. Karlosek Wormseko Ediktoa konfirmatu zuen 1521, luteranoak eskumikatuz. Luteranoek Schmalkaldengo Liga osatu zuten 1531n eta armada eta finantziazio komun bat ziurtatu zuten, protestanteen liga deitu zitzaion honentzako.

Erreformaren beharra onartuz eta arazoa konpondu nahian, Paulo III.a aita santuak Trentoko Kontzilio Ekumenikora deitu zuen, 1545eko abenduaren 5ean hasiko zena lanean.

Protestanteek ez zuten Trentoko Kontzilioa onartzen eta enperadoreak 1546ko ekaineko gerra hasi zuen. Aita santuaren armak ziren eta Oktavio Farnesek agintzen zuen, Austriako Fernandoren esanetara zegoen austriar bat, alegia. Sajoniako Maurizio ere enperadorearen alde zegoen, Schmalkaldengo Ligatik apartatu baitzen. Karlosek garaipen garbia izan zuen Mühlbergeko guduan 1547an eta, handik gutxira, alemaniar printzeak erretiratu eta enperadorearen aginduetara jarri ziren.

Garaipen itzela izan bazen ere, ez zuen luteranismoa eta katolizismoa bateratzea lortu eta 8 urte geroago Augsburgoko Bakea sinatu beharrean izan zen, nahi zuten erlijiora atxikitzeko alemaniarrek eskubidea onartuz. Betirako ez zen izango, baina momentuz, Erreformak sortutako arazoa baretuta geratu zen.

Karlos V.aren abdikazioa eta oinordekotza

aldatu

Hainbeste gerra eta gatazkaren ondoren, Karlos erreflexio aldarte batean murgildu zen; bere burua, bizitza, bizipenak eta Europaren egoera zituen buruan.

XVI. mendeko lehenengo erdian berarekin batera izandako Europako protagonista handiak hilik ziren, jada: Henrike VIII.a Ingalaterrakoa eta Frantzisko I.a Frantziakoa, Martin Luther, Erasmo Rotterdamgoa eta Paulo III.a aita santua ere desagertuta zeuden.

Bere bizitzako eta egin zuen guztiaren balantzea ez zen guztiz positiboa. Habsburgotarrek gobernaturiko inperio unibertsalaren ametsak porrot egin zuen eta Borgoina berreskuratzeko ahaleginak ere bai. Erromatar Elizaren defendatzaile sutsua izanik ere, ezin izan zuen luteranismoaren ezarpena gelditu. Itsasoaren beste aldeko lurrak asko hazi zitzaizkion, baina administrazio egonkor bat lortu gabe zegoen oraindik. Italian, aldiz, espainiar agintea finkatuta zegoen eta 1559an bermatuko zen Cateau-Cambrésisko Bakean eta 150 bat urte iraungo zuena.

Karlosek gero eta argiago zuen Europa printze berrien eskuetan eroriko zela, eta Inperioaren ideia baztertzen ari zen, Espainiaren hegemonia azpimarratzen zihoan bitartean.

Bruselako abdikazioetan (1555-1556), Karlos V.ak bere anaia, Fernando, izendatu zuen erromatarren errege eta Espainia eta Indiak bere semea zen Filiperi utzi zizkion. Flandriatik Laredoraino bidaiatu zuen Espainiarantz itzuliz eta hezueriak ematen zizkion sintomak lasaitu nahiaz. Hiri handietatik urrun zegoen herri bat gomendatu zioten horretarako, La Vera eskualdean (Extremadura), eta hilabete eta 3 aste iraun zuen Jarandilla de la Verarainoko txangoak. Oropesako kondeek utzi zioten gaztelua bertan bizi ahal izateko.

1556ko otsailaren 3ra arte, itxaron zuen han, Yusteko monasterioaren ondoan eraiki behar zuen jauregia egiteko obrak bukatzen ziren bitartean. Erretiro honetan, urte eta erdi egon zen, hirietatik eta politikatik urrun, Jeronimoen ordenako fraideen gidaritza espiritualean.

1558ko irailaren 21ean hil zuen paludismoak, hilabeteko agoniaren ondoren. Testamentuan, Joan Austriakoa errekonozitu zuen Barbara Blombergekin 1545ean izandako bere seme bezala. Yusteko monasterioaren ondoko jauregian ezagutu zuen lehenengoz.

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

1526ko martxoan, Karlos V.a bere lehengusua zen Elisabet Portugalgoarekin ezkondu zen (Joan III.a Portugalgoaren arreba) Sevillan. Honako seme-alaba hauek izan zituen harekin:

Ezkontzaz kanpo izandako seme-alabak

  • Elisabet Gaztelakoa (1518) (agian, Germana Foixekoaren alaba izan daitekeena).
  • Margarita Austriako edo Parmakoa (1522-1586) (Ama Juana Van der Gheest izan zen).
  • Joana Austriakoa (15221530), ama Nassauko dama bat izan omen zen.
  • Tadea Austriakoa (1523?–1562) Orsolina della Penna izan zen bere ama eta Sinidaldo di Copeschirekin ezkondu zen.
  • Joan Austriakoa (1547-1578), Barbara Blombergen semea izan zena.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman EIMA izeneko erreferentziarako
  3. Madariaga Orbea, Juan.. Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII. ISBN 978-84-940717-6-8. PMC 900965798. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  4. Michelena, Luis, 1915-1987.. (1990). Textos arcaicos vascos. ISBN 8450592036. PMC 1120306032. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  5. a b García Herranz, Rafael. Infancia y juventud de Carlos I. .
  6. Serrano Mota, María de la Almudena; García Ruipérez, Mariano. (1999). El patrimonio documental: fuentes documentales y archivos. Universidad de Castilla La Mancha, 26 or..
  7. Primera expedición contra Argel (1516). .
  8. Segunda expedición contra Argel (1518). .

Kanpo estekak

aldatu