Edgard Félix Pierre Jacobs, Edgar P. Jacobs izengoitiz ezaguna, (Brusela, 1904ko martxoaren 30aLasne-Chapelle-Saint-Lambert, 1987ko otsailaren 20a) belgikar komikigilea izan zen. 1940an Bravo! aldizkarian lan egiten hasi zen, eta Flash Gordon, Belgikan zabaltzen ez zen Alex Raymonden zientzia-fikziozko komikia marrazten. Alemaniarren okupazio-garaian sail hori debekatu egin zuten, eta orduan bere lanak osatzeari ekin zion, esate baterako, U izpia (1943), zientzia-fikziozko komikia. 1944an Hergéren laguntzaile gisa hasi zen lanean, eta elkarrekin marraztu zituzten Tintin Kongon, Eguzkiaren tenplua, Tintin Ameriketan, Loto urdina eta abar. 1946an, Belgikako komikigintzan funtsezkoa izan zen aldizkari batean, Tintin aldizkarian alegia, hasi zen. Garai hartan H. G. Wellsen Munduen gerra nobela egokitu zuen komikirako, eta bere maisulana izan zen bilduma berri bat sortu zuen: Blake eta Mortimer. Sail horren lehen alea, Ezpata tzarraren sekretua 1946an agertu zen Tintin aldizkariaren orrialdeetan. Blake eta Mortimer komikiek oso harrera ona izan zuten Europan, eta kritikariek marrazkiaren kalitatea eta gidoien maila jasoa goraipatu zuten. Sail horretakoak dira Piramide handiaren misterioa (1950), Marka horia (1953), Atlantidaren enigma (1955), S.O.S. Meteoroak (1958), Deabruzko segada (1960) eta Lepokoaren auzia (1965). 1967an Sato irakaslearen 3 formulak kaleratu zuen, saileko onenetakoa, eta hori izan zen bere azken komikia. 1981ean bere memoriak argitaratu zituen: Un opéra de papier (Paperezko opera).

Edgar P. Jacobs
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdgard Félix Pierre Jacobs
JaiotzaBrusela1904ko martxoaren 30a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaLasne1987ko otsailaren 20a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpenciller (en) Itzuli, colorist (en) Itzuli eta opera abeslaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaSchool of Brussels (en) Itzuli
Izengoitia(k)Edgar P. Jacobs
Genero artistikoaligne claire (en) Itzuli

IMDB: nm1105435 Musicbrainz: 71a75cd1-b88b-468c-ac85-f57ff5ab2190 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu