Alexander Meigs Haig (Filadelfia, Ameriketako Estatu Batuak, 1924ko abenduaren 2a - Baltimore, Ameriketako Estatu Batuak, 2010eko otsailaren 20a) Ameriketako Estatu Batuetako Armadako jenerala izan zen. Etxe Zuriko idazkari nagusia izan zen Richard M. Nixon lehendakariaren agintaldian, NATOko buruzagi nagusia 1974tik 1979ra, eta Ameriketako Estatu Batuetako estatu-idazkaria 1981ean.

Alexander Haig


59. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Idazkaria

1981eko urtarrilaren 22a - 1982ko uztailaren 5a
David D. Newsom (en) Itzuli - Walter John Stoessel (en) Itzuli

Supreme Allied Commander Europe (en) Itzuli

1974ko abenduaren 15a - 1979ko uztailaren 1a
Etxe Zuriko Gabinete Burua

1973ko maiatzaren 4a - 1974ko irailaren 21a
Harry Robbins Haldeman (en) Itzuli - Donald Rumsfeld
Vice Chief of Staff of the United States Army (en) Itzuli

1973ko urtarrila - 1973ko maiatza
Deputy National Security Advisor (en) Itzuli

1970 - 1973
Richard V. Allen (en) Itzuli - Brent Scowcroft
Bizitza
JaiotzaFiladelfia1924ko abenduaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaFiladelfia
HeriotzaBaltimore2010eko otsailaren 20a (85 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun infekziosoa
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEstatu Batuetako Akademia Militarra
Columbia Business School (en) Itzuli
Naval War College (en) Itzuli
Lower Merion High School (en) Itzuli
United States Army War College (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Notre Dameko Unibertsitatea
Walsh School of Foreign Service (en) Itzuli
St. Joseph's Preparatory School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria, army officer (en) Itzuli eta enpresaburua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Graduajeneral (AEB)
Parte hartutako gatazkakKoreako Gerra
Vietnamgo Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0354067 Discogs: 2739114 Find a Grave: 48374233 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

West Point akademia militarrean egin zituen ikasketak, eta soldadu izan zen Japonian, Korean eta beste zenbait herrialdetan. 1962tik 1965era, zenbait kargu izan zituen Defentsa Sailean. 1966-1967 bitartean, Vietnamen izan zen. 1969an, Henry Kissingerren aholkulari militar izendatu zuten, eta nazioaren segurtasunerako arazoetan lagundu zion lehendakariari. 1972an, jeneral izendatu zuten, eta, hurrengo urtean, Etxe Zuriko idazkari nagusi, Richard M. Nixon lehendakari zela. 1974tik 1979ra, NATOko buruzagi nagusi izan zen Europan. 1981ean, Estatu Batuetako lehendakari Ronald Reaganek estatu-idazkari izendatu zuen, baina dimisioa eman zuen hurrengo urtean. Estatu Batuetako estatu-idazkaritza bere gain izan duen bigarren buruzagi militarra izan da, George C. Marshallen ondotik.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Haig