María Jesús Cueto
María Jesús Cueto Puente (Santander, Kantabria, 1951ko otsailaren 20a) multimedia artista espainiarra da, Arte Ederretan Doktorea eta Irakasle Titularra Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 1979. urteaz geroztik.[1]
María Jesús Cueto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santander, 1951ko otsailaren 20a (73 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, unibertsitateko irakaslea eta eskultorea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Bizitza
aldatuValladolideko Arkitektura Goi Eskolan ikasi zuen Cuetok 1970 eta 1974 bitartean, eta Arte Ederretako ikasketak burutu zituen gero Bilboko Fakultatean, Eskultura eta Grabatu espezialitateetan. Bere doktorego tesiak - Alabastroa, euskarri materiala eta sorkuntza bidea -[2] Sari Berezia ekarri zion Humanitateetan. Eskultura sailaren Zuzendaria izan da eta EHU16/35 Ikerketa Proiektuaren Zuzendaria ere bai: “Espazioaren zeharkakotasuna. Material eta prozedura artistiko eta teknologikoak sorkuntzan”.[3]
Lana
aldatuCuetoren lana Eskultura Garaikidearen eta Grafikaren eremuan kokatzen da. Diziplina anitzeko ikerketa/sormen proiektuak garatu ditu: eskultura, instalazioa, performancea eta multimedia ekintza. Ikerketa/sormen lan horietan izan du beste esparru batzuetako artisten lankidetza.
Bere ibilbide artistikoa 1971n hasi zen, eta 1984an egin zituen bakarkako lehen erakusketak, estatuan eta nazioartean. [4][5][6][7][8] Diruz lagundutako ikerketa/sormen proiektu artistiko ugari zuzendu eta antolatu ditu, edota komisario izan da haietan, estatuan eta nazioartean.
Cuetoren arte lanak honako lekuetan daude ikusgai:
- Sargadelos Zeramika museoa, Lugo.
- Pico Yen I eta PIco Yen II eraikinak, Santander.
- Istituto Statale D´arte di Urbino (Italia).
- Arte Ederretako Museoa, Santander.
- Udaletxea, Burgos.
- El Salvador Ikastetxea, Bilbo.
- IK4-AZTERLAN, Durango (Bizkaia).
- Comarca de Elche de la Sierra (Albacete).
- Guardako Museoa (Portugal).
- Museoa delle Trame Mediterranee, Gibellina (Italia).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140603). «María Jesús Cueto Puente. Artista, Comisario, Investigador/Docente» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cueto, María Jesús. (1994). El alabastro como soporte material y medio de creación. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco = Argitarapen Zerbitzua, Euskal Herriko Unibertsitatea PMC 434132001. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ Cueto, María Jesús. ehu.es/curriculum. (Noiz kontsultatua: 02/20/).
- ↑ Cueto, María Jesús. ehu.eus/documents. (Noiz kontsultatua: 2020/02/19).
- ↑ Ansa, Garazi. «Ikusgarritasun beharra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
- ↑ Cueto, María Jesús. erakusketa. (Noiz kontsultatua: 2020/02/19).
- ↑ «María Jesús Cueto 'Aztarnak denboran zehar' erakusketak barikuan irekiko ditu ateak - Durango - 2020-02-15» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Editor, Logopress-. (2019-03-24). «Paréntesis gráfico de María Jesús Cueto, en Santander» Revista de Arte - Logopress (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).