Hidilyn Diaz (Zamboanga, (Filipinak) 1991ko otsailaren 20a) pisu-jasotzaile eta hegazkinlari filipinarra da.

Hidilyn Diaz

Bizitza
JaiotzaZamboanga City1991ko otsailaren 20a (33 urte)
Herrialdea Filipinak
Hezkuntza
HeziketaDe La Salle–College of Saint Benilde (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpisu-jasotzailea
Pisua53 kilogramo
Altuera1,49 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm12542669 Instagram: hidilyndiaz Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2008an hasi zuen bere ibilbidea Joko Olinpikoetan, 58 kiloko emakumezkoen kategoriako lehiakide gazteena izan zen. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), Diazek zilarrezko domina irabazi zuen ≤53 kilo emakumezkoen kategorian; filipinarrek 20 urte zeramatzaten domina olinpikorik irabazi gabe.[1] 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), pisu-jasotzeko ≤55 kilo emakumezkoen kategorian urrezko domina irabazi zuen bi jasoalditan 224kg jasoz, eta kategoriako Olinpiar Jokoetako errekor (OE) totala ezarri zuen; Liao Qiuyun txinatarraren (zilarrezko domina) eta Zulfiia Txinxtanlo kazakhstandarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen. Diazen urrezko domina Filipinek irabazi duten lehenengoa izan da.[2][3][4]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Halterofilia ≤53 kilo, emakumezkoa[5]
2020 Tokio
  Japonia
  Halterofilia ≤55 kilo, emakumezkoa,
224kg OE totala[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Hidilyn Diaz olympedia.org. Halterofilia, 2016ko emaitzak (Ingelesez)
  2. Morales, Luisa. «Hidilyn Diaz finally captures elusive Olympic gold for Philippines» Philstar.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  3. (Ingelesez) «Hidilyn Diaz wins PH's first Olympic gold medal» GMA News Online (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Halterofilia DIAZ Hidilyn - Juegos Olímpicos de Tokio 2020» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  5. Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu