Henri de Lubac

Henri-Marie Joseph Saunier de Lubac (Cambrai, 1896ko otsailaren 20a - Paris, 1991ko irailaren 4a) frantziar apaiz katoliko, teologo, jesulagun eta kardinala izan zen. XX. mendeko teologo eraginkorrenetako bat izan zen eta bere idatziak funtsezkoak izan ziren Vatikanoko II. Kontzilioan.

Henri de Lubac
kardinal

1983ko otsailaren 2a - 1991ko irailaren 4a
Bizitza
JaiotzaCambrai1896ko otsailaren 20a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1991ko irailaren 4a (95 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Vaugirard (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakteologoa, idazlea, apaiz katolikoa, Frantziako Erresistentziaren kidea eta apaiz katolikoa
Lan nabarmenak
KidetzaAcadémie des sciences morales et politiques
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

iTunes: 694675733 Find a Grave: 26616090 Edit the value on Wikidata

Hamazazpi urterekin Jesusen Lagundian sartu zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen eta 1917an zauri bat jaso zuen buruan. 1920ko hamarkadan Maurice Blondelekin izan zuen topaketa funtsezkoa izan zen bere pentsamendurako.

De Lubac apaiz ordenatu zuten 1927an. 1929an Lyongo Unibertsitate Katolikoko teologia irakasle izendatu zuten. Irakasle izan zen 1961 arte, bi etenaldirekin (Bigarren Mundu Gerran klandestinitatera igaro zen eta Frantziako Erresistentziako kide izan zen; hamarkada batez Lyongo probintziatik alde egin behar izan zuen eta bere idazkiak zentsuratu egin ziren).

1960ko hamarkadan berriz onartua izan zen eta Joan XXIII.a aita santuak Vatikanoko II. Kontzilioko peritu izendatu zuen. 1972an Communio aldizkaria sortu zuen Hans Urs von Balthasar eta Joseph Ratzingerrekin batera. 1983an Joan Paulo II.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen.

Kanpo estekakAldatu