Ireki menu nagusia

Charles Wade Barkley (Leeds, Alabama, AEB, 1963ko otsailaren 20a - ) 1980ko eta 1990ko hamarkadetan NBAn profesionalki 16 denboraldiz jokatu zuen estatubatuar saskibaloi jokalaria da. NBAko historian hegaleko-pibot onenetakotzat hartzen dute. "Lodia" ezizena zuen pibota izateko gain pisua zuela eta, baina NBAko 1986-87ko denboraldian Philadelphia Sixers-ekin errebote gehien lortu zuen, batez beste 14.9 partiduko hain zuzen.

Charles Barkley
Charles Barkley at East Carolina University.jpg
Bizitza
Jaiotza Leeds (Alabama)1963ko otsailaren 20a (56 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Hezkuntza
Heziketa Auburn University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak saskibaloi jokalaria, announcer Itzuli, autorea, sports analyst Itzuli, bozeramailea, aktorea eta kazetaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Auburn Tigers men's basketball Itzuli1981-1984hegal-pibot, pibot34
Philadelphia 76ers1984-1992hegal-pibot32, 34
Phoenix Suns1992-1996hegal-pibot34
Houston Rockets1996-2000hegal-pibot4
 
Posizio edo espezialitatea hegal-pibota
hegalekoa
Pisua 114 kilogramo
Altuera 195 zentimetro
Jasotako sariak
IMDb nm0004725
CharlesBarkley.com

Ligako bosteko onenean hautatua zen hirutan, bigarrenean bost aldiz, eta hirugarrenean behin. 1993an NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria eman zioten, eta hiru urteren buruan NBAko historiako 50 jokalari onenen artean hautatu zuten. 1992an eta 1996an Joko Olinpikoetan lehiatu zen, bietan urrearen domina irabaziz. 2006aren ondoren Basketball Hall of Fame ohoretsuan dago.

Saskibaloia utzi ondoren, Barkleyk analista moduan lan egiteari ekin zion NBAko partidetan TNT telebista katean.

HasieraAldatu

High SchoolAldatu

Barkley Leeds Institutura joan zen, eta bere altueragatik ... Dena dela, udan zentimetro batzuetan hazi izanak lekua utzi zion talde nagusian bere 'senior' urtean, batez beste 19.1 puntu eta 17.9 errebote lortuz.