Bienvenue chez les Ch'tis
Bienvenue chez les Ch'tis (euskaraz Ongi etorri Iparraldera, hitzez hitz Ongi etorri Ch'tisenera) 2008ko Dany Boon frantziar zuzendari, gidoigile eta aktorearen komedia film bat da. Bertan, Dany Boon, Alexandre Charlot eta Franck Magnier aktoreek antzeztu zuten.
Ch'tis delako izenburua Frantziako iparraldeko Nord-Pas-de-Calais departamenduan mintzatzen den pikardieraren aldaeraren izena da, hortik Bienvenue chez les Ch'tis izenburua (hitzez hitz, Ongi etorri Ch'tisenera), hots, Ongi etorri Nord-Pas-de-Calaisa. Filmak Frantziako eskualdeetako izaera ezberdinen arteko ezberdintasunak umorez ukitzen ditu, batez ere Frantziako ipar eta hegoaldearen arteko ezberditasunak.
Gaurko egunez, Frantziako inoizko filma arrakastatsuena izan da, denera herrialde hartan 20,5 milioi lagunek ikusi dutelarik, Belgikan ere jorratzen zuen gaiari esker ikusle kopuru handia izan zuen. Bitxikeria gisa, Italian tankera berdineko Benvenuti al Sud ("Ongi etorri Hegoaldera") eta Benvenuti al Nord ("Ongi etorri Iparraldera") filmak ere baude.
ArgumentuaAldatu
Phillippe Abrams (Kad Merad) Frantziako hegoaldeko Proventza eskualdean dagoen Salon-de-Provence udalerriko postaria bere gogoz kontra iparraldeko Bergues udalerrira lan egitera bidalia da, Belgikaren mugan dagoen Nord-Pas-de-Calais departamenduko udalerria, hasiera batean hegoalde eguzkitsua ez bezala iparraldea euritsua eta Ch'tis (hegoaldean "cheutimi"") delako hizkuntza "harrotzean" mintzatzen den jende hotzez beterik dagoela pentsatzen baitu. Baina, bertaratzean, berak uste ez arren leku eta jende zoragarria topatuko du. Dena den, berarengandik nahiko banandua dagoen emaztearen (Zoé Félix) harreta piztu asmoz leku hartan sekulako infernua bizitzen ari dela kontatuko dio. Egun batez, senarra ikusi asmoz emaztea iparraldera joango da. Orduan Abramsek bere adiskide eta auzokide berriei iritsi berria den emaztearen aurrean udalerri hartan bere bizitza sekulako amesgaiztoa delako antzezpena burutzen lagundu dezaten eskatuko die.
AktoreakAldatu
- Kad Merad: Philippe Abrams
- Dany Boon: Antoine Bailleul
- Zoé Félix: Julie
- Lorenzo Ausilia-Foret: Raphaël Abrams
- Anne Marivin: Annabelle Deconinck
- Philippe Duquesne: Fabrice Canoli
- Guy Lecluyse: Yann Vandernoout
- Patrick Bosso: A7ko polizia
- Zinedine Soualem: Momo
- Jérôme Commandeur: Lebic inspektorea
- Line Renaud: Antoinen aita
- Michel Galabru: Julieren osaba
- Stéphane Freiss: Jean
- Alexandre Carrière: Tony
- Jenny Clève: P'tit quinquin (Iparraldeko Frantziako ereserkia) abestia abesten duen duen gizona.
- Fred Personne: M. Vasseur