Gordon Brown
James Gordon Brown (Giffnock, Ekialdeko Renfrewshire, Eskozia, 1951ko otsailaren 20a) Erresuma Batuko lehen ministro ohia da 2007ko ekainaren 27tik 2010eko maiatzaren 11ra arte. Alderdi Laboristako buruzagia izan zen halaber 2010arte.
Horrez gain, Britainia Handiko Ekonomiaren zuzendaria, Herrizaingo ministroa eta Parlamentuko kidea izan da. Halaber, Ogasuneko ministroa izan zen 1997ko maiatzaren 2tik 2007ko ekainaren 27ra arte.
Biografia
aldatuGlasgowen (Eskozia) jaioa, Kirkcaldy High Schoolen ikasi zuen. 16 urterekin, Edinburgheko Unibertsitatean onartu eta historia ikasi zuen. Han, errugbian jokatzen ari zela izandako ezbeharrean, begi baten ikusmena galdu zuen. 1972an, ohorezko matrikularekin bukatu zuen karrera. Ondoren, filosofia ikasi zuen eta 1982an doktoratu zen The Labour Party and Political Change in Scotland 1918-29 izenburuko tesia aurkeztuz.
Gainera, 1972an, ikasketak amaitu gabe zituela, Edinburgheko Unibertsitateko errektore hautatu zuten eta 1975ra arte egon zen karguan. Gero, 1976tik 1980ra arte lektore izan zen. Hurrena, Scottish Television telebista-katean egin zuen lan, lehendabizi kazetari gisa eta ondoren edizioan, baina 1983an utzi zuen Parlamenturako hautatu zutenean. 1979an ez baitzen hautatua izan.
2010eko Erresuma Batuko hauteskunde orokorretan gehiengoa galdu zuen Komunen Ganberan eta 2010eko maiatzaren 10ean laboristen buru bezala dimisioa aurkeztu zuen, Gobernua eratzeko bidea libre uzteko. Hurrengo egunean, lehen ministro gisa dimisioa aurkeztu zuen. David Cameron lehen ministro bilakatu zen.[1][2]
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gordon Brown |
- ↑ David Cameron, Erresuma Batuko lehen ministro berria. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2010-05-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ James Gordon Brownen profila. eitb (Noiz kontsultatua: 2010-05-12).
Artikulu hau Eskoziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |