Enrique Múgica

euskal herritar politikaria

Enrique Múgica Herzog[1][2] (Donostia, Gipuzkoa, 1932ko otsailaren 20a - Madril, 2020ko apirilaren 10a) euskal herritar politikaria izan zen, Espainiako Langile Alderdi Sozialistakoa. Felipe Gonzalez Espainiako presidentearen justizia ministroa izan zen, bertan euskal presoen sakabanaketa politikari ekinez.

Enrique Múgica

(1988)

Herriaren Defendatzailea

2005eko ekainaren 30a - 2010eko ekainaren 30a - Soledad Becerril

Herriaren Defendatzailea

2000ko ekainaren 15a - 2005eko ekainaren 30a

Herriaren Defendatzailea

2000ko ekainaren 15a - 2005eko ekainaren 30a
Fernando Álvarez de Miranda y Torres (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 28a - 2000ko ekainaren 14a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 15a - 2000ko urtarrilaren 18a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 21a - 1996ko martxoaren 27a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 14a - 1993ko ekainaren 29a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Justizia Ministroa

1988ko uztailaren 12a - 1991ko martxoaren 12a
Fernando Ledesma Bartret - Tomás de la Quadra-Salcedo Fernández del Castillo

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailaren 10a - 1989ko irailaren 2a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 10a - 1986ko uztailaren 15a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoaren 15a - 1982ko azaroaren 18a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 2a - 1979ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaDonostia1932ko otsailaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril2020ko apirilaren 10a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Familia
Ezkontidea(k)Tina Díaz (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Espainiako Alderdi Komunista

Luzaro hautatu zuten Gipuzkoako diputatu Espainiako Kongresura 2000 urte arte. 2000tik 2010era, Espainiako Herriaren Defendatzaile aritu zen. ETA eta Ezker Abertzalearen kontra nabarmendu zen. Daniel Múgica idazlea du semea.

Bizitza

aldatu

Ama frantziar nazionalitatekoa eta jatorri judu-poloniarrekoa zuen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen eta 1953an Espainiako Alderdi Komunistako kide egin zen. Unibertsitateko ekimenetan hartu zuen parte bereziki, eta kartzelan egon zen 1956, 1959 eta 1962-1963 urteetan.

Garai hartako zenbait lekukok diotenez, Melitón Manzanasek torturatu zuen, Múgicak berak hori ukatu arren, baita hura ezagutzen zuenik ere. Aldiz, alderdikideek hori ezinezkoa dela diote, Manzanas ikusten baitzuten espioitzan taberna batean parez pare zutela. Teo Uriartek, torturatzailearen kontrako hilketa prestatu zuenetako batek, ezinezkotzat jotzen du Múgicak hura ez ezagutzea.[3]

1963an Espainiako Langile Alderdi Sozialistan sartu zen. Diccionario del Socialismo (1977) idatzi zuen. 1979an Madrilgo Parlamentuko diputatu hautatu zuten Gipuzkoan, eta postu horretarako aukeratu zuten hurrengo hauteskunde guztietan. 1986ko urtarrilean, Múgicak bultzatuta, Espainiako estatuak Israel onartu zuen nazioartean.[4] Espainiako Justizia ministro hasi zen 1988an 1991 arte, Felipe Gonzálezen gobernuan.

Abiatutako legeen artean, motibazio politikoko euskal presoen sakabanaketa politikaren hasiera dago, 1988an bertan. Halaber, ETArekin PSOEren gobernuak Aljerren izandako harremanen kontra agertu zen.[5] 90eko hamarkadan kritiko agertu zen Alderdiaren jarduerarekin, eta Alfonso Guerraren inguruko taldeari lotu zitzaion.

1996an, ETAk haren anaia Fernando hil zuen, eta haren aurkako kartelak eta pintadak ere agertu izan dira Donostian. 2000. urte arte, legegintzaldi guztietan izan da Gipuzkoako Diputatu Madrilgo Kongresuan. 2000. urteko hauteskunde orokorretan ere hautatuta atera zen, baina ez zuen eserlekurik bete, urte berean, PSOEk eta PPk hala adostuta, Espainiako Erresumako Herriaren Defendatzaile izendatu baitzuten. 88 urterekin hil zen COVID-19ak jota.[6]


Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Muxika onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  3. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2001-01-28). «Reportaje | HABLAN LAS VÍCTIMAS DE MELITÓN MANZANAS» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-01-11).
  4. Otamendi, Martxelo. «Enrique Mugika Herzog, urrunketaren aita ere bai» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  5. (Gaztelaniaz) Aznar, Francisco Zamora. (1996). Urralburu: corrupción al servicio de Estado. Txalaparta, 133,138 or. ISBN 978-84-8136-046-2. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Muere el exministro socialista Enrique Múgica con coronavirus a los 88 años» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).