Laura Maria Caterina Bassi Veratti (Bolonia, 1711ko urriaren 31 - ib., 1778ko otsailaren 20a) italiar fisikari eta akademikoa izan zen. "Minerva" (jakituriaren jainkosa) bezala ezagutua eta errepresentatua izan da, zientzietan doktoratu zen lehen emakumea izan zen eta Filosofiako doktore titulua lortu zuen munduko bigarren emakumea [1][2]. Boloniako Unibertsitatean lan egin zuenean, unibertsitate bateko soldatapeko lehen irakasle emakumea ere izan zen. Bere bizitzaren amaiera alderako, unibertsitate horreko hoberen ordaindutako irakaslea izatera pasa zen, eta beste bi katedra gehiago bete zituen. [3] Halaber, erakunde zientifiko batean parte hartu zuen lehen emakumea izan zen, Boloniako Institutuko Zientzia Akademiako kide izateko aukeratua izan baitzen 1732an, 21 urte zituela.

Laura Bassi

Bizitza
JaiotzaBolonia1711ko urriaren 29a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
BizilekuaBolonia
HeriotzaBolonia1778ko otsailaren 20a (66 urte)
Hobiratze lekuaCorpus Domini, Bologna (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzaklatina
italiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, unibertsitateko irakaslea, matematikaria, anatomista, professor of philosophy (en) Itzuli, filosofoa eta biologoa
Lantokia(k)Bolonia
Enplegatzailea(k)Boloniako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaAcademy of Sciences of the Institute of Bologna (en) Itzuli
Arcadiako Akademia
Izengoitia(k)Laurinda Olimpiache

Bassik ez zuen heziketa formalik jaso, baina klase partikularrak jaso zituen bost urtetik hogei urte bete zituen arte. Ordurako, ondo menperatzen zituen diziplina nagusiak, zientziak eta matematikak barne. Prospero Lambertini Boloniako artzapezpikua, aurrerago Pope Benedict XIV.a Aita Santua bihurtuko zena, bere gaitasunaz ohartu zen eta bere mezenas bihurtu zen. Lambertiniren prestutasunarekin, 1732ko apirilaren 17an, berrogeita bederatzi tesi defendatu zituen publikoki Boloniako Unibertsitateko irakasleen aurrean eta, beraz, doktore-titulua jaso zuen maiatzaren 12an. Hilabete geroago, unibertsitateko lehen emakume irakaslea izendatua izan zen, baina maskulinoak soilik ez ziren klaseetan irakasteko eskubiderik ez zuelarik. Lambertinik, garai hartako Aita Santua zenak, klase partikularrak emateko eta esperimentuak burutzeko beharrezko baimenak lortzen lagundu zion, 1740an unibertsitateak eman zizkionak.

Bassi mekanika newtoniarraren dibulgatzailerik garrantzitsuena bihurtu zen Italian [2] eta 1745ean Aita Santuaren eskutik Benedettinin (gaur egungo Zientzia Akademia Pontifikalaren antzekoa denean) kide gehigarri gisa onartua izan zen. 1776an Fisika Esperimentaleko katedraren kargua gain hartu zuen, zeinak hil arte bete zuen. Laura Bassi Boloniako Corpus Domini elizan lurperatuta dago.

Bizitza aldatu

Bassi 1711n jaio zen Bolonian, Giuseppe Bassi abokatuaren eta bere emaztearen, Maria Rosa Cesari-ren alaba izan zena [3]. Jaiotzaren data zehatza hainbat modutan adierazten da: urriaren 29an[4], urriaren 31ean [5][6] eta azaroaren 29an [7], baina Boloniako Unibertsitatea eta lan akademikoak bat datoz urriaren 29an. [8][9][10]

Guiseppe Bassi abokatuak, bere alabaren talentu izugarria ikusi zuen eta klase partikularretara eramanez hura bultzatzea erabaki zuen. Laura Bassi-k, bost urte zituenetik bere lehengusua zen Aita Lorenzo Steganiren eskutik jaso zituen latinezko, frantsesezko eta matematikako klaseak.[7] Aurrerago, hamahiru urtetatik hogei urtera arte filosofiazko, metafisikako, logikako eta filosofia naturaleko klaseak jaso zituen  Gaetano Tacconi-ren eskutik;[9][11] familiako medikua eta Boloniako Unibertsitatean filosofia eta anatomia irakaslea zenaren eskutik.[3] Bassi-k zientzia newtonianoaren inguruan zuen interesa aurkitu zuenean Tacconitaz urruntzen hasi zen, hurak nahiago baitzuen bera ikaslearen zaletasuna ikasketa kartesiarretara murriztea. [12]

Bassiren adimenak Prospero Lorenzini Lambertiniren arreta erakarri zuten, 1731n Boloniako artzapezpiku bihurtu zena (eta geroago Benedikto XIV.a Aita Santua). Lambertini Bassiren mezenas ofiziala bihurtu zen.  1732ko apirilaren 17an, Bassiren eta Boloniako Unibertsitateko lau irakasleren arteko eztabaida publikoa antolatu zuen hark.[5] 1732an, Bassik, hogei urterekin Philosophica Studia-ri buruzko bere berrogeita bederatzi tesiak publikoki defendatu zituen Palazzo Pubblico-ko degli Anziani aretoan.[13] Ondoren, maiatzaren 12an, Boloniako Unibertsitateak doktore titulua aitortu zion[10], zientzietan doktoretza lortu zuen lehen emakumea bilakatuz, baita filosofian doktoretza lortu zuen munduko bigarren emakumea bihurtuz ere, berrogeita hamalau urte lehenago, Elena Cornaro Piscopiak lortu ondoren. Garai hartan, Minerva Bolognesa bezala ezaguna zen.[1] [3] Boloniako Institutuko Zientzia Akademiarako lehen emakume hautatua izan zen 1732ko martxoaren 20an.[6]

1738ko otsailaren 7an, Bassi Giuseppe Verattirekin ezkondu zen, medikuntzan doktorea eta Boloniako Unibertsitatean anatomia irakaslea zena.[10] Haien seme-alaben kopuru zehatza ez dago argi, txosten batzuek zortzi izan zirela esaten baitute beste batzuek hamabi izan zirela dioten bitartean.[5] Hala ere, bataio erregistroetan zortzi baino ez ziren agertzen. Caterina (1739an jaioa), Caterina (1742an jaioa) eta Flaminio (1751n jaioa) haurtzaroan hil ziren. Baina beste bost bizirik atera ziren haurtzarotik: Giovanni (1738-1800), San Petronioren kalonje eta Montalto Ikastetxean teologia irakasle izan zena; Ciro (1744-1827); Caterina (1745-1768), moja egin zena; Giacomo (1749-1818), kanonigo bihurtu zena; eta Paolo (1753-1831), mediku eta fisika esperimentaleko irakasle egin zen Zientzien Institutuan, eta oinordekoak izan zituen seme-alabetako bakarra izan zen.[10]

Ibilbide profesionala aldatu

Boloniako Unibertsitatea aldatu

1732ko ekainaren 27an,[6] Bassik beste hamabi tesi defendatu zituen Archiginnasio-an, Boloniako Unibertsitatearen eraikin nagusian. Unibertsitateko Senatuari irakasle-plaza bat eskatzean oinarritzen zen defentsa. Bere tesiek gai ugari jorratzen zituzten, hala nola kimika, fisika, hidraulika, matematika, mekanika eta teknika. 1732ko urriaren 29an, Senatuak eta Boloniako Unibertsitateak Bassiren hautagaitza onartu zuten. Abenduan Bassi filosofia naturaleko irakasle izendatu zuten[14] (gaur egungo ohorezko karguaren baliokidea), eta munduko soldatapeko lehen emakume irakaslea izan zen, [15] horrela, bere ibilbide profesionalari hasiera emanez.

 
Boloniako Unibertsitateko zigilua

Eman zuen lehen hitzaldiaren izenburua "de aqua corpore naturali elemento aliorum corporsi parte universi" zen, latinetik gutxi gorabehera "ura beste gorputz guztien elementu natural gisa" itzul daitekeena. Hala ere, Unibertsitateak uste zuenez emakumeek haien bizitza era pribatuan eraman behar zutela, bera gizon irakasleekin alderatuz askoz mugatuagoa zegoen hitzaldi publikoak emateko garaian. [10] Orduan, gizonen irakaskuntza-eskubide berdinak lortzeko borrokatu zuen, baina ez zuen arrakastarik izan.[16] 1746tik 1777ra bitarte, urtean behin hitzaldi formal bat baino ez zuen eman, grabitatearen arazotik elektrizitaterainoko gaiak jorratuz. 1739an, Lambertinik eta Flamino Scarsellik, Boloniaoko enbaxadorearen Aita Santuaren gorteko idazkariak, Bassi-ren irakaskuntzan normaltasunez aritzeko eskaerarekin zuten adostasuna erakutsi zuten. Horri esker, unibertsitatearen mugak saihestu zituen eta ideia berriak aztertu zein ikertu zituen.[17]

Senatuak Bassi ekitaldi askotara joatea espero zuen, bera ikur eta figura politiko bat baitzen. Noizean behin mundu osorako sarrera irekiak zituen disekzio publikoa bat egiten zen, eta bera unibertsitateko bizitza publikoaren elementu nagusi bat zenez, bertara joatea espero zen, atzerritar eta komunitateko kide garrantzitsu askoren arreta erakartzen zuelako. 1734an ekitaldi honetara joaten hasi zen urtero. [2]

1772an Paolo Balbi, fisika esperimentaleko irakaslea, hil egin zen bat-batean. Bassiren senarra, Verratti, denbora luzez Balbiren laguntzailea izan zen arren, Bassik Balbik utzirako lanpostu hutsa bete zezakeela pentsatu zuen; eta 1776an, 65 urte zituela, Boloniako Zientzia Institutuak Fisika Esperimentaleko Katedrarako izendatu zuen, bere senarra katedra-laguntzaile zuela.[17][18] Bi urte geroago hil zen, zientzia bizitza osorako karrera bihurtu eta emakumearen egoera zirkulu akademikoetan suspertzea lortu ondoren. [19]

Lan esperimentala aldatu

Giuseppe Verattirekin ezkondu ondoren, bere etxetik hitzaldiak eman ahal izan zituen erregulartasunez. 1760ko hamarkadan zehar, Bassik eta bere senarrak elkarrekin lan egin zuten elektrizitatearen ikerketa esperimentalean. Horrek Nollet abadearen eta beste batzuen elektrizitatea aztertzeko talentua erakarri zuen Boloniara.[17]

Batez ere fisika newtoniarrarekiko interesa piztu zitzaion eta gaiari buruzko ikastaroak eman zituen 28 urtez. Bassi-k, Newtonen fisikako eta filosofia naturaleko ideiak sartu zituen Italian. Bere esperimentu propioak ere burutu zituen fisikaren arlo guztietan. Fisika newtoniarra eta elektrizitate frankiniarra irakasteko, unibertsitateko ikasketa planaren parte ez ziren baina baliagarri ziren gaien inguruko klase partikularrak eman zituen.[12] Bere bizitzan zehar 28 lan egin zituen, gehienak fisikari eta hidraulikari buruzkoak zirenak, baina ez zuen libururik argitaratu; zan ere, lau lan soilik izan ziren inprimituak. [17]

1755eko uztailaren 16an Flaminio Scarselliri bidalitako gutun batean, Bassik bere esperimentuetarako finantza-mugak aipatu zituen: "Nire esperimentu fisikoei dagokienez, eta sortzen diren etengabeko gastuek nolabaiteko laguntza behar dutela ikusita, aurrera egin eta hobetu nahi baditut, ia etsita nago". Hala ere, berak eta Domenico Galeazzik unibertsitateko soldatarik altuenak (1.200 lira) jasotzen zituzten. [10]

Korrespondentzia aldatu

Tituluaren defentsa, sari-emate ekitaldia eta 1732ko lehen konferentzia esanguratsuak izan ziren, Palazzo Pubblico jauregian egin baitziren, Boloniako gobernu eraikin garrantzitsuenetako batean.[18] Ekitaldi horietan unibertsitateko irakasleak eta ikasleak joateaz gain, hiriko figura politiko eta erlijioso nagusiak ere bertaratu ziren: esate baterako, aita Santuaren legatua eta gobernadoreordea zena, Boloniako artzapezpikua, Gonfaloniere-a, zaharrak, senatariak eta magistratuak. Gainera, 'Bolognako dama guztiak eta noblezia osoa' ere. [18]

 
Palazzo Pubblico, Siena, Italia.

Bassi-ren mezenas garrantzitsuenetako bat Prospero Lambertini kardinala izan zen, beti bere lan zientifikoa bultzatu zuena. Boloniako Unibertsitatearen alde egin zuen etengabe, eta parte hartu zuen institutuko beste kide batzuk Bassi gainerako irakasleengandik bereizten saiatu zirenean. [17]

1745ean, Lambertinik (orain Benedikto XIV.a Aita Santua) Benedettinitarrak izenez ezagutzen den 25 akademikoko eliteko talde bat sortu zuen. Bassik presio handia egin zuen bere burua talde honetan izendatua izateko, baina beste akademikoek modu askotariko erreakzioak izan zituzten. Azkenik, Benediktok kide gehigarri bezala izendatu zuen, taldeko emakume bakarra izanik, baina gizonek ez bezala, ez zuen bozkatzeko eskubiderik.[12]

Bere lan zientifikoen kopuru mugatu bat baino ez da gordetzen, baina bere eragin zientifikoa nabaria da bere korrespontsal ugarien bidez, hala nola Voltaire, Cesare Beccaria, Francesco Algarotti, Roger Boscovich, Charles Bonnet, Jean-Antoine Nollet, Paolo Frisi, Lazzaro Spallanzani eta Alessandro Volta. Voltairek behin idatzi zion esanez: "Ez dago inolako Bassirik Londresen, eta askoz ere gehiago poztuko nintzateke zure Bolognako Akademiari gehitua izatea ingelesenean baino, nahiz eta honek Newton bat ekoitzi izan". [17]

Bestalde, Francesco Algarottik bere titulazio zeremoniei buruzko poema batzuk idatzi zituen.[17]

Heriotza aldatu

Bassi 1778ko otsailaren 20an hil zen 66 urte zituela. Bere osasuna okertuz joan zen izandako haurdunaldi ugarien eta hauetan edukitako hainbat zailtasunen ondorioz. Bere heriotzaren arrazoia bularreko erasoa bezala erregistratu zen, ziurrenik bihotzekoa izango zena. Haren hileta-elizkizunak Boloniako Corpus Domini elizan egin ziren; bertan, zilarrezko erramuak jarri zizkioten buruan, eta Benedettinako kideek omenaldia egin zioten. Via Tagliapietre elizan lurperatu zuten, Luigi Galvani lankidearen hilobiaren aurrean. [15]

Ohore eta sariak aldatu

Domenico Maria Fratta margolariak eta Antonio Lazzari grabatzaileak brontzezko domina eman zioten Bassiri "Pubblica Docente e Collegiata" izeneko lehen klase-saila ospatzearren. Dominak aurpegi batean Bassiren irudia erakusten zuen, eta bestean, "Soli cui fas vidisse Minervam". Esaldia, gutxi gorabehera, honela itzul daitekeena: "Zuk bakarrik ikus dezakezu Minerva".[10]

Hil ondoren, marmolezko estatua bat egin zen haren oroimenez, eta institutuko Areto Nautikoaren gainean jarri zen.[17]

Literatur gizarte askotako kide aukeratua izan zen, eta Europako letretako gizon ospetsuenekin korrespondentzia zabala izan zuen. Accademia delle Scienze dell 'Instituto di Bologna-ko (1732), Accademia dei Dissonanti di Modena-ko (1732), Universitá degli Apastiti-ko, Firenze-ko (1732), Accademia degli Arcadi di Roma-ko (1737), Accademia dei Fluttuanti di Finale di Modena-ko (1745) kide izan zen. [15]

Literatura klasikoa ondo ezagutzen zuen, baita Frantziakoa eta Italiakoa ere. [12]

Ondarea aldatu

Artizarraren 31 km-ko krater batek bere izena du, [20] baita institutu batek ere. Gainera, Boloniako hiriko kale bat "Via Laura Bassi Veratti" izendatu zuten.[21]

2018tik, Editing Press argitaletxeak Laura Bassi beka bat eskaintzen die urtean hiru aldiz ikasle nobelei, master bat eta doktoretza bat egiteko hautagaiak direnei. [22]

2019ko maiatzaren 9an, British Antarctic Survey-ren RRS Ernest Shackleton ikerketa-ontzi bat erosi zuen Instituto Nazionale di Oceanografia e di Geofisica Sperimentale izeneko erakundeak, Ozeanografia eta Geofisika Esperimentaleko Institutu Nazionala-k hain zuzen ere, eta Laura Bassi izena hartu zuen. [23]

2021eko apirilaren 17an, Google-k Laura Bassi eta bere lorpen ugariak ospatzen zituen "Doodle" bat erakutsi zuen.[24][25]

Argitaratutako lanak aldatu

Bere betebehar administratiboak, familiako arazoak eta erditzean zehar izan zituen gaixotasunak zirela-eta, Bassik lan gutxi batzuk baino ez zituen argitaratu, Boloniako Unibertsitateari egindako ekarpenen zati txiki bat soilik islatzen dutenak. Haren lan zientifikoak hobeto laburbildu ziren Domenico Piani-ren tratatuan, Domenico Piani Catalogo dei Lavori dell 'Antica Accademia, raccolti sotto i singoli autori izenekoan eta 1852an argitaratutakoan. Hona hemen argitaratutako Bassi-ren lanak:

  • De acqua corpore naturali elemento aliorum corporum parte universi (Boloniako Institutuaren eta Arte eta Zientzien Akademiaren iruzkinak, 1732an Unibertsitateko izendapenerako tesi bilduma bat argitaratu zen)
  • De Bononiensi Scientiarum et Artium Instituto atque Academia Commentarii-n (Boloniako Institutuaren eta Arte eta Zientzien Akademiaren iruzkinak) agertutako lau lan:
  1. De aeris compressione (Airearen presioari buruzkoa, 1745)
  2. De problemate quodam hydrometrico (Hidrometria arazo batzuren inguruan, 1757)
  3. De problemate quodam mechanico (Mekanikarekin zeuden hainbat arazo zirela-eta, 1757)
  4. De immixto fluidis aere (Gas-fluido nahasien gainean, 1792an hil ondoren argitaratua izan zena)

Erreferentziak aldatu

  1. a b Frize, Monique. (2013). «Famous Women in Science in Laura Bassi’s Epoch» Laura Bassi and Science in 18th Century Europe (Springer Berlin Heidelberg): 137–162. ISBN 978-3-642-38684-8. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  2. a b c Findlen, Paula. (1993-09). «Science as a Career in Enlightenment Italy: The Strategies of Laura Bassi» Isis 84 (3): 441–469.  doi:10.1086/356547. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  3. a b c d «Laura Bassi | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  4. «Bassi Verati (Veratti), Laura Maria Caterina | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  5. a b c (Ingelesez) «Laura Bassi - Biography» Maths History (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  6. a b c (Ingelesez) «Laura Bassi | Biography & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  7. a b (Ingelesez) «Laura Bassi» biography.yourdictionary.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  8. (Ingelesez) «Laura Bassi - University of Bologna» www.unibo.it (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  9. a b Frize, Monique. (2013). «Laura Bassi: Her Education and Her Marriage» Laura Bassi and Science in 18th Century Europe (Springer Berlin Heidelberg): 39–46. ISBN 978-3-642-38684-8. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  10. a b c d e f g Elena, Alberto. (1991-09). «"In lode della filosofessa di Bologna": An Introduction to Laura Bassi» Isis 82 (3): 510–518.  doi:10.1086/355839. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  11. (Ingelesez) Staff |. (2016-01-18). «Laura Bassi: Paving the Way for Female Academics» L'Italo-Americano – Italian American bilingual news source (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  12. a b c d Logan, Gabriella Berti. (2003). «Women and the Practice and Teaching of Medicine in Bologna in the Eighteenth and Early Nineteenth Centuries» Bulletin of the History of Medicine 77 (3): 506–535.  doi:10.1353/bhm.2003.0124. ISSN 1086-3176. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  13. «Women in the History of Philosophy | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  14. (Ingelesez) «Laura Bassi and the city of learning» Physics World 2013-08-29 (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  15. a b c Frize, Monique. (2013). Laura Bassi and Science in 18th Century Europe.  doi:10.1007/978-3-642-38685-5. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  16. Findlen, Paula. (1993-09). «Science as a Career in Enlightenment Italy: The Strategies of Laura Bassi» Isis 84 (3): 441–469.  doi:10.1086/356547. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  17. a b c d e f g h Findlen, Paula. (1993-09). «Science as a Career in Enlightenment Italy: The Strategies of Laura Bassi» Isis 84 (3): 441–469.  doi:10.1086/356547. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  18. a b c Serafino., Mazzetti,. (1848). Repertorio di tutti i professori antichi, e moderni della famosa Università, e del celebre Istituto delle scienze di Bologna .... Tipogr. di S. Tommaso d'Aquino PMC 249576327. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  19. Verfasser, Frize, Monique 1942-. Laura Bassi and Science in 18th Century Europe The Extraordinary Life and Role of Italy's Pioneering Female Professor. ISBN 978-3-642-38685-5. PMC 858996699. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  20. (Ingelesez) «Venus Crater Database» Lunar and Planetary Institute (LPI) (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  21. Day, The Editor: Italy On This. Laura Bassi – scientist. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  22. «Editing Press | Editorial Funding | Laura Bassi Scholarship» editing.press (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  23. «Italian Icebreaker named in honor of Laura Bassi – W.A.P.» www.waponline.it (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  24. (Ingelesez) «Celebrating Laura Bassi» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  25. (Ingelesez) Cole, Brendan. (2021-04-17). «Google Doodle honors Laura Bassi, the first woman to receive a doctorate in science» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu