Presen Zubillaga Auza

Feminista, militantea

Presen Zubillaga Auza (Iruñea, 1951ko otsailaren 20a - ibidem, 2023ko irailaren 14a)[1] irakaslea, militante feminista eta komunista izan zen. Zabaldi elkartasun etxea eta Emakume Internazionalistaren sorreran parte hartu zuen. Azken urteotan memoria historikoa berreskuratzeko jardueretan parte hartu zuen, Argentinako kereila esaterako.[2] 78ko Sanferminak plataformako bultzatzaileetako bat ere izan zen.[3][4][5]

Presen Zubillaga Auza
Bizitza
JaiotzaIruñea1951ko otsailaren 20a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2023ko irailaren 14a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Biografia aldatu

1970eko hamarkadan hasi zen militantzian, LKI Liga Komunista Iraultzailean. Iruñeko Udal Ikastolako irakaslea ere izan zen, eta Zabaldi elkartasun etxeko eta Emakume Internazionalistetako sortzaileetako bat eta 78ko Sanferminak plataformako kidea izan zen.[3][4][5]

Ekintzaile ibilbidea aldatu

78ko San Ferminetako gertaerak aldatu

Presenek memoria historikoa berreskuratzeko hainbat ekitalditan parte hartu izan du azken urteotan, bere aldarrietako bat Martin Villa prozesatzeko eskaria izan zen, Espainiako trantsizioak arrakalak izan zituelako:

«Prozesamenduak indartuko luke diktaduraren itxiera faltsua eta trantsizioa zalantzan jartzea, testu liburuetan utzi nahi duten bezala behintzat».[6][3]

2019an Iruindarra telebistan hauxe adierazi zuen: [7]

Biolentzia erabili zen herritarrek zuten askatasun gosearekin bukatzeko.[7] 1978ko San Fermin jaietan ohi baino polizia gehiago zegoen Iruñean. Plazan 20.000 bat lagun zeuden. Testigantzek eta batu ziren frogen arabera, 5.000 gomazko pilota, 1.000 ke-pote eta 100 bala bota zirela baiezta daiteke. 200 pertsona zauritu izan ziren, balaz 7 lagun. Epaileek 3 sumariotan banatu zituzten: Germán Rodríguez Saizen hilketa, kaleko istiluak eta zezen plazako gertaerak. Baina, ez zuten inolako ikerketa zehatzik jarraitu, ez zuten eskatu eta nahi ere, ez zuten nahi inolako frogarik aurkeztea. Peñen batzordeak dosierra prestatu zuen testigantza (milatik gora) eta guzti. Gertaera horiek erantzukizun gabe geratu dira. 78ko plataformako kideok egia, justizia eta ordaina eskatzen dugu. [7]

Feminismoa aldatu

Iruñeko mugimendu feministan ere ezaguna zen Zubillaga, egitura sozial guztia jartzen zuelako auzitan.[8] Presenen iritziz, sistema osatzen duen patriarkatua zalantzan jartzeaz gain, kapitalismoa eta politika arrazistak ere auzitan jarri behar dira:

«Feminismoa ez doa gizonen aurka; kontua ez da haiek beren rola txikitzea, emakumeak zapaltzeari uztea baizik».[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Presen Zubillaga Auza» www.izarratanatorio.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-09-14). «Fallece en Iruñea Presen Zubillaga, militante feminista y de la memoria histórica» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  3. a b c d Berria. (2023-09-15). «Presen Zubillaga militante feminista hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  4. a b SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-09-14). «Presen Zubillaga hil da, memoria historikoan eta feminismoan ibilia Iruñean» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  5. a b «Sanfermines 78 Gogoan asume la responsabilidad de las pancartas colocadas en Pamplona» EITB 2018-07-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  6. (Gaztelaniaz) NOTICIAS, DIARIO DE. (2023-09-14). «Fallece Presen Zubillaga, militante feminista y activista por la Memoria Histórica» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  7. a b c (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-09-14). «Fallece en Iruñea Presen Zubillaga, militante feminista y de la memoria histórica» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  8. Mendive, Leticia de las Heras Rojo Javier Bergasa. (2019-03-08). «Feminismo: un movimiento plural con pasado que busca cambiar el futuro» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).

Kanpo estekak aldatu