Ludwig Boltzmann
fisikari austriarra
Ludwig Boltzmann (Viena, 1844ko otsailaren 20a - Tybein, 1906ko irailaren 5a) Austriar fisikaria izan zen.
Gasen teoria zinetikoaren sortzaileetako bat da. 1868an, Maxwellen banaketa-legea frogatu zuen, eta entropia nozio abstraktuaren azalpena eman zuen, probabilitatearekin erlazionatuz eta termodinamikan sartuz (1877). Gorputz beltzaren igorpen-ahalmen osoa tenperaturaren laugarren berreturarekiko proportzionala dela frogatu zuen. Lege hori Stefanek aurkitu zuen lehenago, esperientzia bidez.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ludwig Boltzmann |