Ireki menu nagusia

José María García de Paredes espainiar arkitektoa izan zen (Sevilla, 1924 - Madril, 1990ko otsailaren 6a).

José María García de Paredes
Bizitza
Izen osoa José María García de Paredes Barreda
Jaiotza Sevilla1924
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1990eko otsailaren  6a (65/66 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Madrileko Unibertsitate Politeknikoa
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Sevillako Unibertsitatean zientzia zehatzetako ikasketak egin zituen, eta diru-laguntza bati esker, Ingalaterra, Irlanda eta Frantziara bidaiatu ondoren, arkitekto titulua atera zuen 1950ean. Hasieran Rafael de la Hozekin lan egin zuen: 1956an Arkitekturako Sari Nazionala irabazi zuten, Madrilgo Unibertsitateko Aquinas Goi Mailako Ikastetxearekin (1953). 1955ean lorturiko sari bati esker, Erroman bizi izan zen 1956tik 1958ra bitartean. 1964 arte Javier Carvajalekin lan egin zuen: Erromako espainiarren panteoia (1957), Espainiaren pabiloia (1957) eta abar.

Ikasketek eta elkarlanak ezaugarrituriko garai haren ondoren, bakarka lan egin zuen, baina bidaiatzen jarraitu zuen, ikasketak sakontzeko: Italia, Austria, Alemania, Danimarka, Suedia, Finlandia, Belgika, Frantzia, Erdialdeko Amerika eta Estatu Batuetara joan zen. 1959an irakasle sartu zen Madrilgo Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan, eta orduan erakutsi zuen bere arkitekturaren heldutasuna. Arkitektura erlijiosoan murgildu zen Cuencako San Esteban Protomártir parrokiarekin (1960), eta haren ondorengoak dira bere lan nagusietako batzuk: Almendralesko eliza (1961-1964), Falla Erakusketa (1962), Teruelgo Arte eta Lanbideen Eskola (1964) eta Granadako Bankuaren bulegoak, Madrilen, (1964). Harrezkeroko obretan García de Paredesek gaitasun handia erakutsi zuen gai desberdinetara egokitzeko, eta gero eta gehiago nabarmendu zuen konkretutasuna, abstrakzioaren aurrean, ondoko obra hauetan, adibidez: Granadako kolegioak (1965-1967), Rodríguez Acostaren Karmena (1964-1967), Cubillasko urtegiko Uso Tiroko Errege Elkartea (1966-1967), Madrilgo Merced enparantzako bulego-etxea (1965-1967), Granadako Plaza de los Camposko etxebizitzak (1967-1969). 70eko hamarraldian egin zituen Manuel de Falla zentroa, Alhambran (Granada, 1974-1978), Banco de Granadaren egoitzak, Sevillan (1968-1970), Bilbon (1973-1976) eta Coruñan (1974-1979), Granadako Gómez Moreno Institutua (1978-1982) eta abar. 80ko hamarraldian seme-alabekin lan egin zuen, batez ere.

ErreferentziakAldatu