9½ Weeks
9½ Weeks (euskaraz 9 Aste eta Erdi) 1986ko Adrian Lyne britainiar zinema zuzendariaren filma erotikoa da. Elizabeth McNeill idazlearen 9½ Weeks eleberrian oinarritua dago. Bertan, Kim Basinger eta Mickey Rourke aktoreek antzeztu zuten, filma estreinatu bezain azkar 1980ko hamarkadako sex-symbol edo mito erotiko bilakatu zirelarik.
Filmak nazioartean sekulako arrakasta izan zuen, bereziki Kanada, Australia eta Erresuma Batuan, 7 milioi dolarretako aurrekontuarekin denera 100 milioi inguruko irabaziak izan baizituen. Filmak bi jarraipen izan zituen: Another 9½ Weeks (1997) eta The First 9½ Weeks (1998).
Argumentua
aldatuElizabeth (Kim Basinger) bere lagun eta lankide Molly-rekin (Margaret Whitton) batera Manhattango margolan-erakustoki batean lan egiten duen emakume dibortziatua da. Egun batez John (Mickey Rourke) izeneko gizon bat ezagutu eta biek sekulako sexu harremanari hasiera emango diote, erabat fisikoa den harremanaren kontzeptua frogan jarriz, bai bikotea unitate gisa ikusirik, bai Elizabethen bizitzan duen eraginarekiko ere, aldaketa pertsonal eta barne sentimendu kontrajarriak baititu.
Aktoreak
aldatu- Mickey Rourke: John Gray
- Kim Basinger: Elizabeth McGraw
- Margaret Whitton: Molly
- David Margulies: Harvey
- Christine Baranski: Thea
- Karen Young: Sue
- William De Acutis: Ted (William DeAcutis gisa)
- Dwight Weist: Farnsworth
- Roderick Cook: Sinclair, kritikaria
- Victor Truro: Margolan-Erakustokiko bezeroa
Kanpo estekak
aldatu- 9½ Weeks filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)