Pádraic Ó Conaire (1882ko otsailaren 20a, Galway1928ko urriaren 6a, Dublin) irlandar kazetari eta idazlea izan zen, bere lanak nagusiki irlanderaz argitaratu zituelarik. Jaiotzez Connemara eskualdeko zen Pádraig Óg Ó Conaire (Pádraig "Gaztea" Ó Conaire) izeneko irlanderazko idazlearengandik ezberdintzeko bere idazlanak Sean-Phádraic Ó Conaire (Phádraic Ó Conaire "Zaharra") ezizenez sinatzen zituen.

Pádraic Ó Conaire

Bizitza
JaiotzaGalway1882ko otsailaren 28a
HerrialdeaIrlandako Estatu Askea
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaDublin1928ko urriaren 6a (46 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakIrlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Lan nabarmenak

Bizitza aldatu

Tomás Ó Conaire 1882. urtean Irlandako Galway hirian jaio zen. Bere aita hiriko bi tabernen nagusia zen. Bere ama Kate McDonagh deitzen zen.

Bere negozioek porrot egin ondoren, Ó Conairen aita Ameriketako Estatu Batuetara emigratzera beharturik aurkitu zen, han denbora gutxira hil zelarik. Ó Conairen ama 1893an zendu zen, guzti honen ondorio gisa Ó Conaire eta bere bi anai umezurtzak (Isaac eta Michael) Connemara eskualdeko Ros Muc euren osaba Patrick Conroy zenarekin bizitzera bidaliak izan ziren. Han Turlach Beag herrixkako ikastetxean ikasi zuen, aurretik Galway hiriko Presentation Convent serorategia eta 'The Bish' izeneko ikastetxean heziketa jaso zuelarik. Era berean Rockwell College eta Blackrock College ikastetxeetan ere ikasi zuen.

1899an Londresera emigratu zuen, han bertako Hezkuntza Sisteman lana aurkitu zuelarik. Garai hartan Gaelic League elkarteko ekintzetan ere buru belarri sartu zen. XX. mendeko Irlanderazko Literatura Berpizkundearen aitzindaria izan zen, honela bada, O'Conaire eta Patrick Pearse mende hartako lehenbiziko hamarkadan zehar egon ziren irlanderazko eleberri laburren idazleen artean garrantzitsuenak bezala jo ohi dira.

Molly Ní Mhanais zenarekin ezkondu zen, elkarrekin lau seme-alaba izan zituzten: Eileen (born 1905eko otsailaren 22an jaioa), Patrick (1906ko azaroaren 3an jaioa), Kathleen (1909ko otsailaren 24an jaioa), eta Mary Josephine (1911ko uztailaren 28an jaioa eta 1922an hila), azken hau difteria gaisotasunaren ondorioz hil zen.

1914an Ó Conairek bere familia Londresen utzi ondoren Irlandara itzuli zen. Denbora gehiena Galway hirian bizitu zen, han irlanderaz artikuluak idatziz eta Gaeltacht eremuko udako eskoletan irakatsiz soldata ateratzen zuen, batzuetan Gaelic League erakundeak eskualde hartan ospatzen zituen ekitaldien antolatzailea ere izan zelarik.

1928an Dublin hirian bisitaldi batean zehar zegoela hil zen, aurretik gorputzean mina zuela aipatua zuelarik. 46 urte zituen.

1936an Galway hiriko bihotzean kokatzen den Eyre Square plazan dagoen John F. Kennedy Memorial Parkean bere ohorezko estatua bat altxatu zen.

Idazlanen zerrenda aldatu

  • An Scoláire Bocht, agus scéalta eile, 1904
  • Nora Mharcais Bhig, 1906
  • Deoraidheacht, 1910
  • An Scoláire Bocht, agus scéalta eile, 1913
  • An Chéad Chloch, 1914
  • Seacht mBua an Éirí Amach, 1918
  • An Crann Géagach, 1919
  • Tír na n Íontais, 1919
  • Béal an Uaignis, 1921
  • Siol Éabha, 1921
  • An Chinniúint, 1924
  • Eachtraí Móra ón ár Stair, 1924
  • Trí Truaighe na Scealaíochta, 1924
  • Mór thimpeall na hÉireann, ar muir, 1925
  • Fearfeasa Mac Feasa, 1930
  • Brian Óg
  • Beagnach Fíor
  • Cubhair na dTonn
  • Scéalta an tSáirsint Rua
  • Seoigheach an Ghleanna
  • M'asal Beag Dubh