Gloria Vanderbilt
Gloria Laura Vanderbilt (New York, 1924ko otsailaren 20a - ibidem, 2019ko ekainaren 17a) estatubatuar artista, idazle, aktore, moda-diseinatzaile eta socialitea izan zen. 1930ko hamarkadan bere kustodiaren gaineko gatazka handia egon zen, 5 milioi dolarreko trust bateko fondoak jaso eta gero. Bere ama Gloria Morgan Vanderbilt eta bere aitaren aldeko izeba Gertrude Vanderbilt Whitneyk eskatu zuten Gloriaren kustodia. Komunikabideek "mendeko epaiketa" deitu zuten, aldi berean komunikabide horiek beraiek eman zioten kobertura zela eta, eta bestetik Whitneyk Gloria Morgan ama ona ez zela adierazteko aurkeztutako frogak zirela eta.
Gloria Vanderbilt | |
---|---|
| |
Bizitza | |
Izen osoa | Gloria Laura Vanderbilt |
Jaiotza | Manhattan eta New York, 1924ko otsailaren 20a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Manhattan, 2019ko ekainaren 17a (95 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Aita | Reginald Claypoole Vanderbilt |
Ama | Gloria Morgan Vanderbilt |
Ezkontidea(k) |
Pat DiCicco ![]() Leopold Stokowski (1945eko apirila - 1955eko urria) Sidney Lumet (1956ko abuztuaren 28a - 1963ko abuztua) Wyatt Emory Cooper ![]() |
Seme-alabak |
ikusi
|
Familia |
ikusi
|
Leinua | Vanderbilt familia |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Art Students League of New York ![]() Miss Porter's School ![]() Neighborhood Playhouse School of the Theatre ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, eleberrigilea, idazlea, autobiografialaria, margolaria, enpresaburua, Socialitea, telebista-aktorea, moda-diseinatzailea, diseinatzailea eta eguneroko-idazlea |
IMDb | nm0888742 |
1970ko hamarkadan Gloria Laura Vanderbilt famatua izan zen modaren inguruan sortu zuen ildoa zela eta, baita lurringintza eta etxerako dekorazio elementuengatik. Diseinuzko jeans urdinen lehen egileetako bat izan zen.
Vanderbilt familiako kidea zen, eta CNNko Anderson Cooper aurkezlearen ama.