Shetlandak
Shetlandak edo Shetland uharteak[1] (ingelesez eta eskozieraz: Shetland Islands; antzinako eskandinavieraz: Ȝetland edo Hjaltland; Antzineko gaeleraz Innse C[h]ait eta gaur egungo Eskoziako gaeleraz: Sealtainn) Ipar Itsasoan daude kokatuta, Eskozia eta Norvegiaren artean. Administratiboki, eskualde eskoziarra da 1472ko otsailaren 20tik. Hjaltland izen zaharra zen.
Shetlandak | ||
---|---|---|
Erresuma Batua | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
ISO 3166-2 | GB-ZET | |
Hiriburua | Lerwick | |
Gobernuburua | Shetland Islands Council (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 60°21′25″N 1°15′38″W / 60.35685°N 1.26068°W | |
Azalera | [convert: invalid number] km² | |
Punturik altuena | Ronas Hill (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 23.210 (2012) 220 (2018) | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | |
Hizkuntza ofiziala | ingeles eta eskoziera | |
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
shetland.gov.uk |
1466 km2-ko azalera dauka eta 2012ko erroldaren arabera 23.210 biztanle ditu. Uhartedi honek Lerwick du hiriburu eta burgu bakar.
Historia
aldatuShetlandak VIII. eta IX. mendeetan kolonizatu zituzten bikingoek. XIII. mendetik aurrera Shetlandekiko Eskoziako erregeen interesa piztu zen, XV. mendean Orkadetako Stewart familiak eskuratu zituen baina hauek kartzelatzean 1609an Eskoziako koroak bere gain hartu zituen uhartedi biak.
Hurrengo mendeetan merkataritza nabarmen bultzatu zen, itsasbideen pausaleku bihurtu baitzen ingeles, alemaniar eta eskandinaviarrentzat. XVIII. mendean Napoleondar Gerretan borrokatzeko Royal Navy itsas armada britainiarrak 3.000 shetlandar hartu zituen baina oso gutxi itzuli ziren. 1861 eta 1881 artean 8.000 pertsonak emigratu ere egin zuten eta XIX. mende bukaerarako uhartediaren %90a 32 pertsonen esku zegoen. 1880an arrantzaren industriak bultzada ekonomiko berria eman zien uharteei.
Lehen Mundu Gerran ere Shetlandek paper garrantzitsua jokatu zuten. Gurutzatuen 10. eskuadroiak bertan hartu zuen egoitza eta 1917an 4.500 itsasontzi atera ziren Lerwicketik konboien eskolta lanak egiteko. Bigarren Mundu Gerran ere antzeko lanak egin zituen, oraingoan Norvegiarren flota izan zen bertan.
XX. mendearen bukaeran petrolioa aurkitu zen bertako uretan, Europako erreserba handienetakoa gainera. Independentzia mugimendu txiki bat abiatu da honen harira.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Lerwick, 82 m., 1981-2010, muturrekoak 1922-) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 11.7 | 11.7 | 13.3 | 16.1 | 20.7 | 23.3 | 23.4 | 21.5 | 19.4 | 17.2 | 13.9 | 12.2 | 23.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.9 | 5.5 | 6.4 | 8.1 | 10.4 | 12.4 | 14.3 | 14.5 | 12.8 | 10.2 | 7.8 | 6.3 | 9.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.9 | 3.5 | 4.2 | 5.8 | 7.9 | 10.1 | 12.1 | 12.4 | 10.8 | 8.3 | 5.9 | 4.3 | 7.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.8 | 1.5 | 2.0 | 3.5 | 5.4 | 7.7 | 9.9 | 10.2 | 8.7 | 6.4 | 3.9 | 2.2 | 5.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −8.9 | −7.3 | −8.3 | −5.7 | −2.8 | -0.6 | 3.3 | 1.7 | -0.6 | -3.3 | −5.7 | −8.3 | −8.9 |
Euria (mm) | 142.6 | 120.8 | 124.6 | 70.4 | 53.4 | 58.2 | 66.8 | 83.7 | 106.3 | 141.5 | 146.0 | 142.6 | 1256.8 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 21.6 | 18.5 | 19.9 | 14.1 | 10.8 | 11.0 | 12.1 | 12.9 | 16.7 | 20.8 | 21.4 | 21.8 | 201.6 |
Eguzki orduak | 27.2 | 55.2 | 94.1 | 131.8 | 181.0 | 146.2 | 124.4 | 127.9 | 101.3 | 68.8 | 33.8 | 18.1 | 1109.8 |
Iturria (1): MetOffice,[2] | |||||||||||||
Iturria (2): Shetland Govt,[3] |
Herri nagusiak
aldatuLerwick da herri bakarra, gainontzekoak herrixkak dira.
Uharteak
aldatuUharte nagusiak
aldatu# | Uhartea | Eskoziako gaeleraz | Azalera (ha) | Populazioa (biz) | Altuera (m) | Herri nagusia |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Mainland | Mòr-thìr (Sealtainn) | 96.879 | 18.765 | 450 | Lerwick |
2 | Yell | Yell | 21.211 | 966 | 205 | Mid Yell |
3 | Unst | Unst | 12.068 | 632 | 284 | Baltasound |
4 | Fetlar | Fetlar | 4.078 | 61 | 158 | Houbie |
Uharte populatuak
aldatuShetlandeko lurraldea 100 uharte osatzen dute, horietatik 15 baino ez daude populaturik.
Ondasun nabarmenak
aldatu-
Ronas Hill mendia (450 m).
Erreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
- ↑ (Ingelesez) UKMO. Lerwick 1981–2010 averages. .
- ↑ (Ingelesez) shetland.gov.uk. Climatological Information for Lerwick, United Kingdom. .
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Uharteen wegune ofiziala