Andreas Hofer (Sankt Leonhard, 1767ko azaroaren 22Mantua, 1810eko otsailaren 20) Tirolgo abertzalea izan zen. Austriaren armadako soldadua izan zen. Gero, Pressburgeko (Bratislava) Itunean (1805) xedatuaren arabera Tirol Bavariaren mende gelditu behar zela eta, bavariarren eta haien laguntzaile ziren frantsesen aurkako matxinada antolatu zuen. Austriarren laguntzarekin bi aldiz nagusitu zitzaion Bavariako armadari Bergisel mendian, Innsbrucken ondoan (1809). Znaimeko armistizioaren ondorioz, ordea, frantsesen esku geratu zen Tirol. Lefebvre mariskalaren gudaroste askoz indartsuagoari aurre eman zion, baina saldukeria baten ondorioz gudaroste italiarren eskuetan utzi zuten (1810eko urtarrila). Mantuan fusilatu zuten, Napoleonen aginduz, 1810eko otsailaren 20an. 1823an haren gorpua Innsbruck-era eraman zituzten. Tirolgo heroi nazionala da.

Andreas Hofer

Bizitza
JaiotzaSandwirt (en) Itzuli eta St. Leonhard in Passeier1767ko azaroaren 22a
HerrialdeaHabsburgotar monarkia
HeriotzaMantua1810eko otsailaren 20a (42 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Anna Ladurner (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaQ47245263 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra eta nekazaria
Graduakomandante
Hofer Denkmal Berg Isel Innsbruck

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andreas Hofer  


  Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.