Ireki menu nagusia

Luis García-Ochoa Ibáñez[1] (Donostia, 1920ko martxoaren 18a - Madril, 2019ko otsaila) euskal herritar margolari eta grabatzailea izan zen[2].

Luis García-Ochoa
Bizitza
Jaiotza Donostia1920ko martxoaren  18a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2019 (98/99 urte)
Hezkuntza
Heziketa San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Zortzi urte zituela, Madrilera joan zen, non ikasi eta bertoko Vallecasko Eskola sortu zuen. Madrilgo San Fernando Arte Ederretan, Parisen eta Italian egin zituen Margolaritza ikasketak. Akuarelan eta olio-pinturan nabarmendu da batez ere.

Obra nagusiak: Figuras, La pareja, Bodegón, Puerto, Impresión, Ciudad, Medina de las Torres, Jardín botánico, Calles y jardines, Tejados eta Sierra de Guadarrama. Bere lanak hainbat museotan daude, tartean Bilboko Arte Eder Museoan.

ErreferentziakAldatu

  1. Abizena García-Ochoa idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia-Otxoa onartu ditu deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2.   Auñamendi Eusko Entziklopedia Luis García-ochoa Ibáñez .