Pedro de Alvarado
Pedro de Alvarado (Badajoz, 1485 – Guadalajara, Espainia Berria, 1541eko uztailaren 4a) espainiar konkistatzailea izan zen.
Pedro de Alvarado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Badajoz, 1486 |
Herrialdea | Gaztelako Koroa |
Heriotza | Guadalajara, 1541eko uztailaren 4a (egutegi gregorianoa) (54/55 urte) |
Hobiratze lekua | Antigua Guatemala |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea |
Familia | |
Aita | Gómez de Alvarado y Mexía de Sandoval |
Ezkontidea(k) | Beatriz de la Cueva y Benavides (en) Tecuelhuetzin Xicohténcatl (1519 - |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | konkistatzailea, esploratzailea eta Sayayin (en) |
Parte-hartzailea
| |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | kapitain |
Parte hartutako gatazkak | Inperio Aztekako konkista |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Bizitza
aldatuKubako konkistan esku hartu ondoren, Hernán Cortésen laguntzailerik leialenetako bat izan zen Mexikon. 1520an, Cortés Pánfilo de Narváezen aurka borrokatzera atera zenean, Alvarado gelditu zen azteken hiriburuko agintari; matxinada prestatzen ari zirenaren susmoak hartuta, izugarrizko zapalkuntza bideratu zuen. Horren ondorioz, aztekak altxatu ziren; Cortés itzulirik, bien artean menderatu zituzten indiarrak, baina hiritik alde egitea erabaki zuten Gau Ilun famatuan (1520ko ekainaren 30a).
Otumbako guduan eta Tenochtitlaneko setioan (1521) esku hartu zuen. 1523an, Erdialdeko Amerikara abiatu zen, kitxe indiarren aurka borrokatu zen, eta Guatemalaz eta El Salvadorrez jabetu zen. 1526an Cortési lagundu zion zenbait gobernari altxatu zirenean. Espainiara itzulirik, 1527an Karlos V.ak Guatemalako gobernari izendatu zuen. 1539an, Hondurasen lehorreraturik, altxaturiko indiarren aurkako guduan hil zen.
Bibliografia
aldatu- Gustavo González Villatoro: El testamento del Adelantado Don Pedro de Alvarado. El hombre y el mito. San José, Costa Rica: Promesa, 2007.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro de Alvarado |
- (Gaztelaniaz) Xavier López Medellínek egindako biografia. Motecuhzoma.de
- (Gaztelaniaz) Quauhquechollan. El lienzo de la conquista. Lienzo.ufm.edu