Irina Vladislavovna Bussen

Errusiar minerologoa

Irina Vladislavovna Bussen (San Peterburgo, Errusiasko Inperioa, 1915eko irailaren 24a2013ko otsailaren 20a) mineralogista, geologoa, petrologoa eta mendigune alkalinoetako espezialista nabarmena izan zen. Bigarren Mundu Gerra baino lehen eta ondoren, Lovozeroko (Errusia) loparita-biltegi ospetsuak aztertu zituen, eta SESBen tantalo-niobioaren industriaren oinarriak ezarri zituen aditu-taldeko kide izan zen. Bunsenita minerala bere omenez izendatu dute.[1]

Irina Vladislavovna Bussen
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1915eko irailaren 24a
Heriotza2013ko otsailaren 20a (97 urte)
Jarduerak
Jarduerakmineralogoa

Biografia aldatu

Irina V. Bussen 1915eko irailaren 24an jaio zen Petrogrado hirian (gaur egun San Petersburgo), familia noble batean. 1933an, Leningradeko Esplorazio Geologikoko Unibertsitatetik graduatu zen, eta, gero, Leningradeko Unibertsitateko Geologia, Pedologia eta Geografia Sailean jarraitu zuen ikasten. Diziplina geologiko askotan zuen interesa, eta interes nagusia mineralogia zen. Unibertsitatean bigarren urtea egin ondoren, hemeretzi urte zituela, Lovózero tundren hegoaldeko magaletako mapeo-azterketa batean parte hartu zuen, Alexey Sergeevich Sakharov geologoaren gidaritzapean. Denboraldi horretako azken hilabetea Ninchurten (inguruko mendia, 785 metroko altuerakoa) igaro zuen, Olga Mikhailovna Rimskaya-Korsakova ikasle seniorraren laguntzaile gisa. Gertaera horiek eragina izan zuten etorkizunean; izan ere, denborarekin, Alexey Sergeevich senar bihurtu zen, eta Olga Mikhailovna, mineralogista famatua eta Leningradeko Estatuko Unibertsitateko Mineralogia-saileko irakaslea izan zena, bere hurbileko lagun bihurtu zen.

1935etik 1937ra, Bussenek aktiboki aztertu zuen Lovózero mendigunea, kartografia-lanak eginez, eta mineralogista eta kristalografo gisa, loparita aztertuz. Aberri Gerra Handiaren aurretik (Bigarren Mundu Gerra),Ural Polarren geologia arakatu zuen kuartzozko biltegiak aurkitzeko, herriarentzat beharrezkoak zirenak, eta eskualdeko horretako estratigrafia metamorfikoa ulertzen lagundu zuen. Gainera, mapa geologikoak konposatu zituen, eta berg-kristalak dituzten zainen genesia aztertu zuen. 1938an, Irina Vladislavovna unibertsitatean graduatu zen eta Yakutiara joan zen. Gerra amaitu eta gutxira, bera eta haren senarra, Alexey Sergeevich Sakharov, Kola penintsulan lan egitera gonbidatu zituzten. Lovózeroko loparita-aztarnategiak ustiatzeko miaketa eta prestaketa izan zen eginkizun nagusia. 1950ean, berriz ere Leningradon, Bussenek Vishnevye Goryko lur arraroen aztarnategia aztertu zuen proiektu nagusi gisa. 1954an, Kola Institutu Geologikoaren gonbidapena onartu zuen, SESBeko Zientzia Akademiakoa, eta Kukisvumtxorrera joan zen lanera, Jibinyra, eta gero Apatitira. SESBen tantalo-niobioaren industriaren oinarriak ezarri zituen espezialista-taldeko kide izan zen.

1970ean, Karnasurt-eko meategi batean (Lovózero), erabat berria zen pegmatita-filoi bat aurkitu zuten, Yubileinaya izenekoa.[2] Handik urte gutxira, itsasgarri horretatik ateratako aleak nonahi zeuden museo mineralogikoetan. Bussen eta bere ikerketa-taldea berehala hasi ziren leku horretan aurkitutako ezohiko mineralen azterketan, eta lau urtez argitaratu zituzten pegmatita horretan aurkitutako zortzi mineral berriren deskribapenak: ilmajokita (1972), zorita, raita, vuonnemita (1973), penkvilksita (1974), bornemanita , natrosilitay natisita (1975). Bornemanita Irina Borneman-Starinkevich mineralogista eta kimika errusiarraren izena zuen bigarren minerala izan zen, mineral arraroak eta Jibiny eta Lovozero mendiguneen mineralogia aztertzen egindako ekarpen handia aintzat hartuta.[3]

Lanak aldatu

Guztira, bi monografiaz gain, berrogeita hamarreko hamarkadatik laurogeiko hamarkadaren hasiera arteko 50 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu zituen.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2001ean, bussenita, Na 2 Ba 2 Fe 2+ Ti (Si 2 O 7)(CO 3 )(OH) 3 F formula kimikoko silikato bati, izen hori eman zioten.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Irina Vladislavovna Bussen, geóloga» Mujeres con ciencia 2017-09-24.
  2. «Yubileinaya pegmatite (Yubileinoye; Jubilejnaja), Karnasurt Mountain, Lovozersky District, Murmansk Oblast, Russia» www.mindat.org.
  3. Menshikov, Yu. P.; Bussen, I. V.; Goyko, Ye. A.; Zabavnikova, N. I.; Mer'kov, A. N.; Khomyakov, A. P.. (1976-08-01). «Bornemanite-a new silicophosphate of sodium, titanium, niobium, and barium» International Geology Review 18 (8): 940–944.  doi:10.1080/00206817609471302. ISSN 0020-6814..
  4. «Bussenite» www.mindat.org.

Kanpo estekak aldatu