San Nikolas Barikoa
San Nikolas Barikoa edo San Nikolas Mirakoa (Patara, Lizia, Asia Txikia, 270eko martxoaren 15a - Mira, Lizia, 343ko abenduaren 6a) Mirako (Asia Txikia) artzapezpikua izan zen. Santu kristau ezagunenetariko bat da hala Ekialdeko nola Mendebaldeko Elizetan- Gaur egun Eguberrietako jaiekin lotua ageri da, Euskal Herrian San Nikolas Txikiaren ospakizunekin eta zenbait gabon kantarekin, eta munduan oro har, kultura anglosaxoian zabaldutako Santa Clausen izenarekin. Errusiako patroia da.
San Nikolas Barikoa | |||
---|---|---|---|
Elizbarrutia: Myra (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Patara (en) , III. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Myra (en) , IV. mendea ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Basilica of Saint Nicholas (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | presbiteroa eta apezpiku katolikoa | ||
Santutegia | |||
Abenduaren 6, Abenduaren 19, Maiatzaren 22 eta Abuztuaren 11 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Early Christianity (en) Nicene Christianity (en) | ||
Historiografia
aldatuSan Nikolasen bizitzaren berri ematen duen dokumenturik ez dago, baina tradizioaren arabera, Diokleziano enperadoreak espetxeratu zuen kristauen esetsaldian; Konstantinok askaturik, Nizeako kontzilioan esku hartu bide zuen.
Mira hirikoa zen, Anatoliako penintsulakoa (gaur egungo Turkia) eta horregatik Mirakoa esaten zaio, baina 1087. urtean Bari hiri italiarreko marinel batzuek erlikiak Anatoliatik lapurtu eta Barira eraman zituzten, non santuaren izena duen basilikan gordetzen dira. 1993an, Turkiatik gertu dagoen uharte batean, IV-VI. mendeko monumentu-sail bat aurkitu da, eta dirudienez, han dago San Nikolasen hilobia.
Eguberrietako sinbologian
aldatuElezahar anitzek haurren eta itsasgizonen babesle gisa aurkezten dute. Kristau-ikonografian gehien irudikatutako santuetako bat da. Eguberrietan haurrentzako opariak dakartzan pertsonaia gisa germaniar herrialdeetan agertu zen lehenbizi; gero Eliza erreformatuen guneetatik gainerakoetara zabaldu zen.
San Nikolasi egozten zaion mirarietako bat da hiru neskatxa prostituziotik salbatu zituenekoa[1]. Lizia eskualdeko Patara hirian gertatu omen zen, fede handiko gizon batek, pobreziak estututa, hiru alaba behartu zituela prostituta izatera. San Nikolas gizonaren etxe ondotik igaro, eta urrezko hiru zorro sorrarazi zituen, eta leihotik sarrarazi, ahizpa bakoitzaren eskuetara zorro bana emanez. Ikonografian, batzuetan urrez betetako hiru zapata dira, edo urrezko hiru txanpon, neskatxen eskuetara doazenak. Erdi Aroko eta Pizkundeko Italian, istorio hau hainbar artelanetako motiborik gogokoenetakoa izan zen. Istorio horretan egon daiteke, halaber, Eguberrietako oparigintzarekin santuak daukan konexioa.
Eguberrietako konexio hori dago Santa Claus pertsonaiaren jatorrian. Herbehereetako kristauen artean santua Eguberriekin lotuta gurtzen zuten, eta 18. mendean, Ameriketako New York koloniara joandako etorkin holandarrekin Sint Nikolaas eta Sinter Klaas izen herrikoi neerlanderazkoak bihurtu Santa Claus formaren jatorria[2].
San Nikolas Euskal Herrian
aldatuSanta Claus delakoa Bizarzuri izenarekin ere agertu izan da 20. mendearen amaieratik Euskal Herriko eguberrietan, baina izatez, euskal tradizio zaharragoetan gorde izan da haren izena. Hain zuzen ere, San Nikolas Txikiaren tradizioa eta jaia ospatzen da abenduaren 6an, eta Gabon kantetan ere badago San Nikolasen aipurik: modu nahiko bitxian zenbait kasutan[7], gaztelera eta euskara nahasten duten kantuetan[8]. Esate baterako:
« |
San Nikolas coronado |
» |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «LA HORNACINA... NAVIDAD» www.lahornacina.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
- ↑ (Ingelesez) Editors, History com. «Santa Claus» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
- ↑ «Aranburuzabala Amozarrain, Isabel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-22).
- ↑ «Lizarralde Gallastegi, Espe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-22).
- ↑ «San Nikolasen kanta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-22).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-22).
- ↑ «San Nikolasen kanta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cancionero vasco - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Nikolas Barikoa |