Frantziako mariskal
Frantziako mariskal edo marexal izatea Frantziako goraipamen militarrik handiena da. Frantziako mariskal titulua, edo Frantziako almirantea — bere baliokidea itsasgizonentzat — kargu bat da estatuan. Ikertutako historia-tartean, 329 konta daitezke.
Jean Isidore Harizpe baxenabartarra da titulu hau izan duen Euskal Herritar bakarra.
Gaur egun, Frantziak ez du bizirik dagoen mariskalik.